Renfek kultura, hezkuntza eta kirolaren alde egiten du gizartearen elementu bateratzaile bezala, kultura hobetzen laguntzen du biztanleen bizi kalitatea hobetzen dute eta, horrela, gaur eguneko erronkak baldintza hoberenetan aurre egiteko.
Era honetan, enpresaren ustez, gizartea haztarazteko biderik onenak hezkuntza eta kultura dira. Kulturarekiko duen konpromisoan jarduera anitz sartzen dira barne, bereziki trenbidearen munduarekin lotura berezia dutenak.
Renferentzat publikoarekin bat egiteko modu ezin hobea da, lengoaia anitzen zehar elkarrizketa hedatuz. Hori dela eta, Espainian kulturaren eta hezkuntzaren sustapena bultzatzen duten ekintza ororen alde egin nahi du: gure bezeroentzako doako liburuen banaketa bidezko irakurketa sustatuz, zinema eta antzerki jaialdietan lagunduz, Kultura Oroitzapenetan kolaboratuz, antzerkia trenetara eramanez, literatura eta argazkilaritza sari ezberdinak babestuz...
Cadizeko Antzerki Jaialdia
Abangoardiako estetika proposamenen bitartez errealitate ezberdinen arteko kultura eta arte zubia izan nahi duen Cadizeko Iberoamerikar Jaialdiaren antolaketan parte hartzen du Renfek.
Madrilgo Teatro Real antzokia
Renfe Madrilgo Teatro Real antzokiko kide babeslea da, Antzerki Lirikoaren Fundazioaren xedeetan parte hartuz: lirika- eta musika-arte mota guztiak sustatu, babestu, gorde eta zabaldu.
Titirimundi
Renfek Segoviako Nazioarteko Txotxongilo Jaialdia babesten du, urtero ospatzen den eta mundu guztian zehar ezaguna eta mirestuenetakoa den txotxongilo jaialdietako bat da. Babesle bezala eskaintzen duen laguntzarekin, Renfe Espainian mendeetan zehar garrantzitsua izan den ekarpen kultural honetara gerturatu eta esleitzen da, hau hainbat antzokietan ematen da, baina bereziki maiatzean Segovian.
Palau de la Música Catalana
Orfeó Catalá fundazioaren sustatzailea da Renfe - Palau de la Música Catalana, bisitaldi arkitektonikoen programaren barne. Txartela erakusten duten Renfeko bezeroek Palauko bisitaldi arkitektonikoetarako sarrerak erosterakoan %50eko beherapena izango dute. Renfe fundazioren Kide Sustatzailea ere bada eta Orfeó Català taldearen abesbatzen jarduerak sustatzen ditu eta beren kontzertuak antolatzen dituà.
Teatro de la Maestranza
Renfek Teatro de la Maestranza eta Salas del Arenal de Sevilla erakundeen ekintzak babesten ditu antzerkiaren inguruan 2005. urteaz gero. Teatro de la Maestranza eta Salas del Arenal merkataritza erakunde bat da eta Andaluziako Juntako kultura sailaren, Sevillako diputazioaren eta udaletxearen partaidetza du, honek antzerkian ematen diren ekintza guztien kudeaketa eta ustiapena burutzen du. Beren helburua Espainiako ondare kulturaka hedatu eta hobeto gozatzea da.
Haurrentzako antzerkia
Madrilgo Museo del Ferrocarril museoaren Haurrentzako Antzerkiak adinen arabera egokitutako hainbat programa eskaintzen du. Ikasleentzako ezagunak diren gaiak lantzen ditu, publiko guztientzako antzerki garaikidetik txotxongilo antzerkiraino. Renfe ekimen honen babeslea da.
Valentziako antzerki eta dantzarekin
Renfe Teatres de la Generalitat Valenciana erakundearen babeslea da, honek antzerki eta dantzarekin erlazionatutako jarduerak koordinatzen ditu. Ekintza hauen barne, nabarmenak dira zuzenean erakunde honen menpe dauden programazio jarrai eta iraunkorra: Valentzia hiriko Teatre Principal, Teatre Rialto, Sala Moratín, Teatre Talia eta L'altre Espai, eta Alacant hiriko Teatre Arniches antzokia.
Goi-denboraldia – Kataluniako Udazkeneko Jaialdia
Renfe arte eszenikoen jaialdiaren babesle nagusi bat da, bertan antzerkia, zirkoa, dantza eta musikak Gironako guneak partekatzen dituzte sortzaile katalan berriekin.
“Hoy no me puedo levantar”musikala
Renfek, “Hoy no me puedo levantar”, musikalaren garraio-ofizialak, erraztuko du ikuskizunean parte hartzen duten 40 artisten garraioa Espainiako 29 hiritan. Renfek kulturarekin duen konpromisoaren adierazle da.
Sevillako Europar Zinema Jaialdia
Renfe Sevillako Europar Zinema Jaialdiaren Garraiolari ofiziala da. Jaialdiaren programazioak aukera bikaina eskaintzen du gazteei zinema kultura gerturatzeko, eta era berean aisialdi eta kultura eskaintza oso bat aurkezte die. Jarduera honen barne unibertsitarioak eta ikasleak dira jaialdiaren ikuslego gehiena, horregatik garatzen dira programa bereziak eta prezio eta abonamendu bereziak ikuslego honi aretoetara sarrera errazteko.
Malagako Zinema Jaialdia
Renfe Malagako jaialdiko babeslea da 2006ko ediziotik. Jaialdia 1998. urtean jaio zen eta beren edizio guztietan bere helburua mantendu du: Espainiako zinemaren hedapena eta sustatzea babestea. Urtez urte industria honen sektore anitzak elkartzen ditu, foroak, eztabaidak, bilerak sortzen ditu gure zinemaren aurrerapenak eta beharrak aztertzeko eta ikus-entzuneko sektoreko profesionalei erakustoki bat eskaintzeko.
Gainera, Renfek eta Zinema jaialdiak “Nuevos Valores Renfe Ave” saria sortu dute, ekitaldiaren amaiera festan ematen dena . Sariak antzezle gazteen gaitasunak eta etorkizuna saritzen du lehiaketaren sekzio ofizialekoen artean eta ikusleen bozkaren bidez.
Huescako Nazioarteko Zinema Jaialdia
Trenbide enpresa Huescako Zinema Jaialdiaren garraiolari ofiziala da 2006 urtez geroztik. Jaialdi hau “Ciudad de Huesca’, Film laburren Nazioarteko Sarien Kultura Erakundeak antolatzen du eta Aragoi autonomia erkidegoaren sustatzaile handiena bezala ezaguna da zinema artearen arloan.
‘Tren Negro’ Madril - Gijon
Renfe Semana Negra elkartearen babeslea da, elkarte honek ‘Tren Beltz’ bat abiarazten du Semana Negra astean parte hartzen duten idazleak eta agintariak kultura anitzeko jaialdira eramateko eta 1988 urteaz gero antolatzen dena eta literatura “beltz” edo suspensekoa erakusten duena.
Valladolideko Zinema Jaialdia
Renfek Valladolideko Nazioarteko Zinema Astea Jaialdiaren 53. edizioa babestu du, 2008. urtean ospatu zena. Nazioarteko Zinema Astea SEMINCI bezala ezaguna da jende artean eta Espainiako jaialdi zaharrenetako eta finkatuenerako bat da Europa mailan. Hasiera batetik egile berriak Espainian aurkezteagatik berezitu da, zinematografia ezezagunak edo erdi ezezagunak aurkezteagatik eta zinematografiaren arlo berrietara sarrera errazteagatik.
Valentziako Zinema Jaialdia
Valentziako Nazioarteko Zinema Jaialdia, Cinema del Mediterrani, Valentziako erkidegoko jaialdi garrantzitsuena da zinema artearen sustapenean.
Renfek jaialdia babestu zuen 2008ko edizioan. Gainera, “Días de Cine” esposizioa aurkeztu zuen Valentziako guneko hainbat aldiriak trenetan 2008ko urrian, bidaiariei ekitaldiari buruz jakinarazteko asmoarekin.
“Reinu de Llión” Zinema eta Telebista Historikoaren Nazioarteko Jaialdia
Renfek ekimen hau sustatzen du bere lehen edizioaz gero eta historiaren ikuspegia sustatzen du ikuspegi zabal batetik, ikus-entzuneko euskarrietan eskuragarri dauden lanen bidez. Ekitaldiaren beste helburu bat Europako Ikus-entzuneko Industria hedatzea eta sustatzea da bereziki ikus-entzuneko produkzio gutxi, estaldura linguistikoa eta mugatutako egoera geografikoa duten Europako erkidegoko herrialde kideetan.
Trenaren Sariak, “Camilo José Cela” saria ipuinentzako eta “Antonio Machado” poesia saria.
Espainiako Trenbide Fundazioak trenarekin erlazionatuta daden jarduera kulturalak sustatu, antolatu eta burutzen ditu, poesia, narrazio, argazki sariak, pintura erakusketa eta antzeko hainbaten bidez. FFE fundazioak urtero ‘Premios del tren’ literatura lehiaketa antolatzen du, bertan elkartzen direlarik ipuinen eta poesiaren zaleak.
2008. urtean 1687 lan aurkeztu ziren, 32 herrialdeetako 1442 egilerekin. Lan irabazleen 20.000 ale argitaratu ziren eta alta Velocidad, Larga eta Media Distancia zerbitzuetan banatu ziren.
‘El tren y el viaje’ ipuin laburren lehiaketa
Liburuaren mundu eguna ospatzen denean, Madrileko Atocha aldiriak geltokian "El tren y el viaje" izeneko ipui laburren bildumaren 30.000 ale banatzen dira, aldi berean izen bereko lehiaketaren hirugarren edizioa hasi zen abian, bidaiekin eta helburu batetara iristearekin erlazionatutako ipui laburrentzako, ipuiek gehienez 99 hitzekoak izan beharko dute.
‘Tasta´m’ programa irakurketa sustatzeko
Renfek ‘Tasta´m’ programan duen partaidetza hareagotu du, programa honen helburua biztanleen artean irakurketa sustatzea eta katalanez egiten den produkzio literarioa sustatzea da, horretarako hiru erakustoki Ave eta Avant zerbitzuen treneratzeko geletan Bartzelonako Sants geltokian.
‘Relato corto de mujeres viajeras’ lehiaketa
mujeresviajeras.com atariak sustatutako ekimenak Espainiako emakumeak beren bidaietako esperientziak idaztera bultzatzen ditu, gero bildu eta liburu batetan argitaratzeko asmoarekin. Renfek ekimena laguntzen du, eta Emakume Bidaiarien Ipui Laburrak ‘CASIOPEA’ Lehenengo Lehiaketa Nazionala izenarekin aurkeztu da.
Sevillako Liburu Azoka
Sevillako Liburu Azokaren elkarteak gertaera hau antolatzen du liburuen babesari laguntzeko eta irakurketa sustatzeko, era honetan apirilak 23 liburuekin eta irakurketarekin erlazionatutako data bat bihurtzeko asmoarekin. Renfe azokaren garraiolari ofiziala da.
Prado Museoaren Lagunen Fundazioa
Renfek Prado Museoaren Lagunen Fundazioaren Kide Sustatzaile gisa Museoaren kultura eta heziketa ekitaldien sustapen, suspertze, laguntza eta garapenean lankidetzarako.
Guggenheim museoa
Renfek, Guggenheim Museoarekin elkartutako enpresa gisa, Korporazio kideen programa batean hartzen du parte, sektore guztietan lider diren enpresa kopuru handiak osatzen duen foroa, Museoaren Fundazioarekin arte eta heziketa jardueretan elkarlanean.
Sevillako Reales Atarazas museoaren fundazioa
Fundazioaren helburuetako bat Sevillako Reales Atarazanas museoa Sevillako hiriaren eta Guadalquivir ibaiaren historia aberatsa eta unibertsala erakustea da, Renferen babesa izango du interes orokorreko jarduerak bultzatzeko 2009. urtean.
Alzirako Ikus-entzuneko arteen museoa
Renfek eta Alzirako Ikus-entzunezko arteen museoak lankidetza-hitzarmena sinatu dute Valentziara joan eta museoa bisitatzeko trenaren erabilpena sustatzeko.
Arte eta Zientzien Hiria
Renfek Artea eta Zientzien Hiriarekin lankidetza-hitzarmena sinatu du, kultura- eta zientzia-gune honetako Laguntzaile/Garraiolari ofiziala izateko. Santiago Calatrava arkitektoaren estilo bereizgarria du eta era dibertigarri batetan ikasteko aukera ematen du, arteaz, zientziaz eta naturaz gozatuz. L´Hemisfèric, Principe Felipe Zientzia Museoa. L'Umbracle, L'Oceanogràfic eta Arteen Jauregia dira esparru horren eraikinik garrantzitsuenak.
Sevillako Arte Garaikideko 2. Biurtekoa (BIACS)
Renfek BIACS gertaeraren jarduerak laguntzen ditu. Biurteko hau gizarte gune artistiko bat da, bere helburua arte garaikideko pertsonaia nabarmenenak elkartzea da Sevillako hirian turismo kulturala sustatzeko asmoarekin. Erakusketa hauek mundura pentsaera aske, joera, interpretazio eta bizi-pentsamendu berrientzako lehio bat zabaltzen dute.
Sevillako Flamenko Biurtekoa
Flamenko Biurtekoak 27 urteko ibilbidea du eta mundu guztian zehar flamenkoaren adierazle nabarmenda da bai kalitate artistikoaren arabera eta bai ikusle kopuruaren arabera. Horregatik Renfek, bere konpromiso kulturalaren barne, "Flamenkoaren Musei" zuzendutako XV. edizioa lagundu zuen, edizio honek arte honen adierazgarrien diren artista eta ikuskizunak izan zituen.
Espainiako Gizadiaren Ondare Hiri Sarea.
Renfek, Gizadiaren Ondare Hirien Multzoarekin lankidetzan, Bidai-pasaportea jarri zuen martxan 2007 urtean, lortzen eta betetzen dutenei puntuak eskuratzeko aukera emango dien agiria, sustapenetan parte hartzeko eta tren bidai berriak lortzeko bide bezala. Ekimen hau Fitur, Nazioarteko Turismo Azokan otsailean sinatutako Lankidetza-hitzarmenaren da. Akordioa konpainiaren Alta Velocidad/Larga Distancia zuzendaritzek eta UNESCO erakundeak 1985etik senidetutako Espainiako Gizadiaren Ondare Hirien sarearen artean sinatu zen.
Akordioaren helburua Renferen Alta Velocidad-Larga Distancia tren ezberdinetan hiri horietara bidaiatzea sustatzea da. Horretarako, Tarragona, Kordoba, Alcalá de Henares, Ávila, Cáceres, Cuenca, Salamanca, Segovia, Santiago, Mérida eta Toledo hirietara irteerak bultzatuko dira. Ondare hirien pasaportea hiri hauetarako irteera trenak dituzten geltoki guztietan atera daiteke. Bidaia behin amaituta, helburu geltokian, bidaiariak pasaporteko laukitxo batean zigilua lortu daiteke, tren txartela aldez aurretik erakutsiz.
Madrilgo Veranos de la Villa
Renfek Madrilgo Veranos de la Villa babestu zuen, 2008. urtean beren XXIII. ediziora iritsi ziren. Jai-ibilaldi kultural honek madrildarrei eta bisitariei hainbat ikustaldi gozatzeko aukera ematen die. Bertan kontzertuak, dantza, antzezlanak, opera, zirkoa etab. goza daitezke hainbat antzokietan halaber, Conde Duque gunea, Jardines de Sabatini lorategia, Centro Cultural de la Villa kulturetzea, Teatro Español antzokia edo Plaza Nagusia besteak beste.
Leongo‘La Vieja Negrilla’ estatuaren berritzea
Renfek Leongo udaletxearen kultura batzordean parte hartu zuenAmancio Gonzálezen ‘La Vieja Negrilla’ eskultura berritzeko, hau Leoiko gizartearen adierazgarri kultural bat da baina auto istripu baten ondorioz kalte larriak jasan zituen.
Bilboko Artisautza Azoka
Renfek Biartea 25 Bilboko Artisautza Azokaren XXV. edizioa babestu zuen, bertan 50 artisautza lantegi elkartu ziren eta beren lana, teknikak eta prodktuak erakutsi zituzten.
Nazioarteko Terenci Moix sariak
Renfe ‘Nazioarteko Terenci Moix Literatura, Zinematografia eta Arte Eszenikoen ’ sarien garraiolari ofiziala da, hauek Ana María Moix-en (idazlea eta Terenciren arreba) ahaleginari esker sortu ziren eta idazlearen zinemarekiko zaletasuna adierazten dute. Lau sari ematen dira: arte eszenikoetan, zinematografian eta literaturan egindako jarduerarengatik eta urteko liburu honenari.
Real Club de Enganches
Renfek Real Club de Enganches elkartea babesten du, honek Enganches erakusketa antolatzen du Sevillako Real Maestranza zezen-plazan. Azkeneko edizioan Renfek erakusketaren afari-festan parte hartu zuen.
Trena, arkitektura eta hiria
Renfek kulturaren hedapen kanpaina bat burutu zuen Madrileko Aldiriak geltokietan ‘Trena, Arkitektura eta Hiria’ izenarekin. Getafe-Centro, Alcalá de Henares eta El Escorial geltokien sarrera guneetan taula erraldoi batzuk ipini ziren hiri bakoitzeko eraikuntza arkitektoniko nagusien irudi eta azalpenekin. Ekimen hau ’2007. urteko Arkitekturaren Astean’ aurkeztu zen, hau ere Renfe Aldiriak babestua.
Betizu gazte jaialdia
Renfek milaka haur eraman zituen ETBko Betizu gazteentzako programaren jaialdira, hau ekainak 5ean ospatu zen Bilboko Doña Casilda parkean. Renferen San Maméseko Aldiriak geltokia jaialdiaren aretotik gertu dago eta beraz Betizu klubeko kideak, 65.000 baino gehiago Euskadi osoan, erraztasun bereziak izan zituzten Aldiriak zerbitzuarekin bidaiatzeko.
Argazki erakusketa Valentziako Aldirietako trenetan.
Valentzia guneko Aldiriak trenetan argazki erakusketak egiten dira eta bidaiariei hainbat gai erakusten zaizkie, hauen artean kultura, kirola, ingurumena eta askotan gizarte sentsibilizazioa ere. Honen bidez Renfek bidaiak garraioa bakarrik ez izatea nahi du eta balio gehigarriak edukitzea nahi du.
2008. urtean zehar egindako hainbat erakusketen gaia espainiako atletismo-kirolariak, Errege-koparen finala, trenaren 150. urteurrena, Valentziako Jazz jaialdia, 1 Formularen jatorriak, emakumeen aurkako biolentzia amaitzea eta ‘Mundua hobetzeko balioz betetako trena’ kanpania. 2009. urtean landu diren gai batzuk haurren ustiapena Nigerreko Gurutze Gorriaren eskutik, Naziarteko Emakumearen Eguna eta Ekintzailearen eguna.
‘En un lugar del planeta’ proiektua
Bigarren hezkuntzako ikasleen artean tolerantzia, solidaritatea, errespetua, kooperazioa balioak sustatzeko helburuarekin, ‘Un mundo amigo’ GKEak ikus-entzuneko ikuskizun bat prestatu du, protagonista Kixote da eta Gaztela-Mantxa eta Extremadurako ikastetxeetan banatuko da. Proiektu hau Guatemalako 100 ikastetxeetan banatutako material didaktikoaren bigarren atala da. Renfek bi proiektuak babestu ditu eta bertan Kixote solidaritatearen eta bidaiari idealistaren eredu bezala ezarri da.
Ikerkuntza sustatzen
“Premio de Investigación ferroviaria” sariaren sustapena babesten du Renfek Monforteko Udalarekin eta Galiziako unibertsitateekin elkarlanean. Honen helburua teknologia aldakuntzak dakartzan eskakizunei erantzun eraginkorra emateko unibertsitateen eta enpresen arteko lankidetza sustatzea da.
Trenbidearen Lagunekin
Trenbidearen Lagunen Erakundeen Espainiako Federazioa (FEAAF), Espainian dauden Trenbidearen Lagunen Erakunde gehienak sartzen ditu barne. Renferen lankidetza federazioek dituzten batzar bietan erakunde guztiak biltokira eramatean datza.
Espainiako historia eta geografia sustatzea
Espainiako Geografia Elkartea irabazi asmorik gabeko erakundea da. Bere helburuak Espainiarrentzako Espainiako historia munduan berreskuratzea, herrien ezaguera geografiko eta soziala zabaltzea, gizakien arteko harremana eta kultura ezberdinak eta bizimoduak ulertzea, ikerketaren, zientzia eta artearen aldeko bidaiatze proiektuen eragile bihurtzea, eta XXI. mendeko baliabide eta metodoekin geografia eta bidaiak ezaguera pertsonala, ludikoa eta subjetiboa eskuratzeko modu bezala biziberritzea. Renfe elkarte honetako Kide sustatzailea da eta elkarteak eman dituen sarietan Babesle gisa hartze du parte 2007 urteaz gero.
Renfek Espainiako kazetariekin batera lan egiten du
Renfe Espainiako Kazetarien Erakundeen Federazioarekin (EKEF), ari da elkarlanean, Espainian kazetarien lanbidea ordezkatu, koordinatu, kudeatu eta defendatzeko ardura duen erakundearekin, hain zuzen ere. Renfek FAPE elkartearen tren-bidaiak antolatzen ditu eta beherapenak aplikatzen ditu hainbat produktuetan.
Ikertzaile gazteekin
FJI/Precarios edo Ikertzaile prekarioak 2000 ikertzaile gazteen erakundea, Espainiako zenbait hasierako faseko ikertzaile erakundeen ahaleginak koordinatzeko sortu zen, hau da, lau urteko esperientzia baino gutxiago duten ikertzaileak, esperientziadun ikertzaileak eta doktore titulua duten edo ikerkuntzan lau urteko esperientzia gutxienez duten ikertzaileak. Prekarioen zenbait erakundek laborategiko teknikariak, irakasle elkartuak eta antzeko postuak sartzen dituzte. Renfek Ikertzaile gazteen VII. Jardunaldiak babesten zituen garraiolari ofizial gisa jardunez.
Mediterraneoko trena
Renfek arte plastikoak sustatzen ditu haur eta gazteen marrazketa erakusketa baten bidez. Honen izenburua ‘El tren en el Mediterráneo’ da eta Valentzia erkidegoko lehen eta bigarren hezkuntzako ikasleen 54 lan erakusten ditu, hauek aurkeztutako 400 lanen artean aukeratuak izan ziren ‘El tren en el Mediterráneo’ Haur eta Gazteentzako Lehiaketaren lehenengo edizioan.
Haurren marrazketa lehiaketa
Santanderreko XII. Renfe Aldirien Marrazketa lehiaketa bere azken edizioan Kantauriko 500 ikasleen partaidetza izan zuen, hauek hiru adin-taldeetan banatuak izan ziren. Aurreko edizioetan bezala, haurrek trenean bidaiatzeko esperientzia da marrazkien gai nagusia.
Campus Party
Renfe Campus Party topagunearen laguntzailea da, gune hau munduko solasaldi-elektronikoko gertaera handienetako bat da. Urteroko bilera hau 1997. urteaz gero ospatzen da eta zazpi egunetan zehar Espainia osoko eta beste herrialdeetako milaka partaide beren ordenagailuekin biltzen ditu, helburua kezkak eta esperientziak partekatzea, ordenagailuekin, komunikazioarekin eta teknologia berriekin erlazionatutako jarduerak egitea da.
Aldiriak zerbitzuaren Eskola-jardueren gidak
Renferen Aldirien Eskola-jarduerak jarduera proposamen zabal bat da ikastetxeetako ikasketa-buru eta irakasleei zuzendua, hauek batira madrileko ikasleen eskolaz kanpoko jardueren arduradunak.
Renfek programa honen bidez izaera pedagogikoa, kulturala eta aisialdikoa duen programa bat eskaintzen die ikastetxeei, eta ibilaldi eta jardueren antolaketa eta garapena errazten du Aldiriak trenen bidez.
Renfe Aldirien helburua trenaren erabilera gazteetan sustatzea da, hau da eta eraginkortasuna, errentagarritasun energetikoa, ekologikoa eta iraunkortasun gehien eskaintzen duen garraiobidea.
Espainiako Errugbi Fundazioa
Renfek eta Espainiako errugbi federazioak plan estrategiko bat jarri dute abian errugbia bigarren hezkuntzan sustatzeko. Proiektuaren helburua errugbia hedatzea da Espainia guztiko 500 institutuetan, eta horrela kirol honetan lehiakide berriak aurkitu eta heztea. Programa hau herrialde osoan garatzen da erkidegoetako errugbi federazioen, Autonomia Erkidegoetako Kirol sailen eta kluben bidez, hauek izango dira institutuetara errugbiaren praktika eramango dutena Kirol Hezkuntza ikasgaian gehitua izan dadin.
‘Kirol gaztea’ fundazioa
Renfe "Izendapen askeko patroia" da "Kirol gaztea" fundazioan 2007. urteaz gero. 1996. urtean sortu zenetik, fundazio honek kirola tresna bezala ulertzen du hezkuntza, ohitura osasungarriak, kultura eta integrazioa sustatzeko, bertan ematen dira eta komunikazioa, gizarte partaidetza eta pertsonaren garapena bizitzako etapa guztietan.
Cervantesen trena
Renfe Aldiriak ‘Cervantesen trena’ jarri du abian Madril eta Alcalá de Henares hirien artean, bidai honetan historiako 2.000 urte aztertzen dira eta hiriaren historia azaltzen da, ere bidaiariei aukera ere ematen die Miguel de Cervantes, Kixote, Sancho Panza, Dulcinea eta beste hainbat pertsona antzezten dituzten antzezleen eskutik Kixoteren liburuko atal ezagunenak gogoratzeko.
Los Trenes son para el Verano
Udaran, Renfek 'Los Trenes son para el Verano' programa jarri du abian, aisialdi eta turismoko 17 proposamen barne sartzen dituen egitaraua. ‘Los Trenes son para el Verano’ programa Madrileko erkidegoan zehar ibilaldiak burutu nahi dituzten pertsonentzat zuzenduta dago, horrela aukera izango dute Madrilek naturgune ezkutatuak ezagutu eta Madrielko aisialdi gune nagusiak bisitatzeko. Renfer Aldiriak eskainitako 17 aisialdi proposamenen bidez gidatutako bisita kulturalakgainera, kultura-bisitak egiteko, ikuskizun eta atrakzioetara sartzeko, baita mendi-ibiliak eta naturan zeharreko ibilbideak egiteko gida adituekin aukera ere nabarmentzen da.
Sigüenzako Erdi Aroko trena
abian jarri du ‘Sigüenzarako Erdi Aroko trena’, Madril Chamartín eta Sigüenza geltokien artean, turismo, antzerki, gastronomia eta historia arteko konbinazio zoragarri bat delarik ingurune zoragarri batetan.
© Renfe. Eskubide guztiak erreserbatuta.
Legezko informazioa |