Renfe

Gizartearekin eta erabilerraztasunarekin

Renfe jaio zen momentu beretik agertu du interes sozialeko jarduerekiko konpromisoa, beti agertu da mugitzen den ingurunea ezagutzeko eta bertan parte hartzeko prest. Konpromisoa gizarte eta erabilerraztasunarekin, bereziki urritasun bat duten erabiltzaileekin, burutzen ari den Erabilerraztasun Planaren bidez; integrazioarekin, aniztasunarekin, tolerantziarekin, errespetuarekin eta ezagumenarekin konpromisoa herritarren artean bizikidetza bikain bat lortzeko.

Renfe erabilerraztasunarekin

Asmo handiko Erabilerraztasun Plana garatu du Renfek, eta helburu du 2010rako pertsona ezinduak aukera izatea Renferen ia zerbitzu guztiak erabiltzeko. Horrela, bada, Espainia lehen postuan ezarriko da Europa mailan, trenbide-erabilerraztasunari dagokionean.

Planean zehaztutako mugak nabarmen aurreratzen du azaroaren 23ko 1544/2007 Errege Dekretuan finkatutako epea: 10 bat urte, gutxi gorabehera. Errege Dekretu horrek zehazten ditu, pertsona ezinduek garraiobideetara sartzeko eta eurak erabiltzeko erabilerraztasunaren eta diskriminazio ezaren oinarrizko baldintzak.

Renferen erabilerraztasun konpromisoak bere egiten ditu gurpil aulkian dabiltzan bidaiariak, itsuak edo ikusmen murriztuko bidaiariak, adinekoak, haurdunak, haurrekin bidaitzen dutenak, gorrak edo entzumen-zailtasunak dituzten bidaiariak eta beste mugikortasun murrizketaren bat duten bidaiariak ere.

Bere gizarte-bermeagatik, CERMI/ONCE pertsona ezinduen erakundeekin itundu da plana eta haren jarraipena egiten dira. Intereseko taldeekin elkarrizketan aritzeak proposatutako helburuak elkarbanatzea, lankidetza-ekimenak garatzea eta Plana egiteko elkarri laguntza eskaintza ekarriko duela uste du Renfek.

Atrención proiektua

Renfek tresna informatiko bat du urritasunak dituztenen laguntza kudeatzeko (GAD). GAD programak prozesu osoaren kudeaketa eta jarraipena ahalbidetzen du, laguntza eskatu denetik amaiera arte, baita ere prozesuan parte hartzen duten sailen arteko komunikazioa. 2007. urtean, lehenengo aldiz abiarazi zenean, tresnak 60.000 laguntza erregistratu zituen, eta 150.000 laguntzen aurrekontua egin zen hurrengo urterako.

Ekimena Renferen XIV. Berrikuntza Proiektuen Lehiaketan sortu zen, bertan Renfek bere langileen proposamen hoberenak saritzen ditu. Kasu honetan, GAD sortu zen ‘Atrención’ izeneko proiektuaren barruan.


 

Renfe eta bere langileak

Sexuen arteko berdintasuna

Berdintasunari buruzko klausula espezifikoa gehitu du Renfek 2007ko urtarrilaz geroztik indarrean dagoen bere Hitzarmen Kolektiboan. Konpainiak generoaren berdintasuna indartzeko duen konpromisoa adierazten du. Hitzarmenak ondorengo helburuak ditu:

  1. Emakume eta gizonen arteko berdintasun printzipioaren aplikazioa eta babesa.
  2. Sexuaren, amatasunaren, betebehar familiarren edo egoera zibiliaren ondorioz egindako edozein diskriminazio zuzen edo zeharkako detektatu, aurreikusi eta dagokionean deuseztu,
  3. Emakumeen ordezkaritza orekatu bat lortu enpresaren arloan eta emakumeen sarrera erraztu erantzukizuneko lanpostuetara
  4. Sexu-jazarpena eta sexuaren ondoriozko jazarpena ekiditen duten lan baldintzak sustatzea
  5. Lana eta familia eta bizitza pertsonalaren arteko kontziliazioa errazten duten neurriak aplikatzen jarraitu

Aukera Berdintasunerako Batzordea osatu du Renfek. Enpresaren Batzorde Orokorra osatzen duten enpresako arlo guztiak eta sindikatuak barne hartzen ditu eta Renferen Zuzendaritzaren babes osoa du. Batzordea Renferen Berdintasun Plana negoziatzeko gaituta dago, plan horretarako txosten bat osatu eta aurkeztu zen eta une hartan, genearoaren arabera, langileak nola banatzen ziren aztertu eta, zentzu horretan, enpresak zein garapen izan zuen azaltzen zuen. Gainera, lan-taldeak osatu dira emakumeen berdintasunerako Renfeko talde profesional guztietan, 11 denera, erakundean dauden taldeen arrazoizko ordezkaritza lortzeko, profil profesional, adin eta antzinatasunaren arabera. Talde hauek 2008. urteko abenduan abiarazi zen bilera egutegi bat dute.

Berdintasun Plana neurri multzo gisa ulertzen du enpresak eta bertan ezarriko dira berdintasunerako helburu zehatzak, estrategiak eta jarduerak. Jarraipenerako sistema eraginkorrak ezarri eta ezarritako helburuak ere ebaluatuko dira.

Generoen arteko berdinketaren sustatzea ez da berria Renferentzako. Enpresak Óptima programan parte hartzen du; enpresa arloan, emakume eta gizonen arteko aukera berdintasuna sustatzea da bere helburua. Izan ere, Renfek Emakumearen Institutuak eskainitako ‘Gizon eta emakumeen arteko aukera berdintasunaren erakunde kolaboratzailea’, titulua du 1999. urteaz geroztik.

Kontziliazioaren sustatzea

Renferen interesa bizitza pertsonala, lanekoa eta familiakoaren arteko kontziliazioa lortzeko nabarmena da bere Hitzarmen Kolektiboan arau berezi bat gehitu da eta helburu honekin. Arau horretan, Renfek adierazten du ‘bizita pertsonal eta familiakoa lanarekin kontziliatzeko neurriak garatuko dira lanaldi moten eta lan baldintzen azterketaren bidez garapen profesionaleko taldeetan’.

Hitzarmenean azaltzen diren neurri batzuk, eta Renfek aplikatzen dituenak kontziliazioa sustatzeko, ondorengoak dira:

  1. Edoskitze baimenaren metatzea.
  2. Oporren txanda aukeratze lehentasunen azterketa oporretako hilabete bezala ezarritako hilabeteetan, haurrak dituzten langileak eta behi betiko dibortzio edo banantze sententzia jaso dutenak, txanda eta gune bakoitzeko langileen ehunekoa murriztu gabe.
  3. Egutegi arruntaz gain, norberaren gauzetarako sei egun gozatzeko aukera. Egun horiek ez dira zertan frogatu behar.
  4. Lan egutegian larunbatean gertatzen diren jaiegunak kontutan hartzea eta langileak, bere beharren arabera, egun horiek goza ditzake
  5. Arrazoi eta behar pertsonalengatik langileak eduki ditzakeen lizentzia eta baimenak (gaixotasunak, heriotzak, senideen ebakuntza kirurgikoak, etab.)

Gizarte-onurak

Renfeko langile guztiek hainbat gizarte onura dituzte enpresaren barne arautegian jasota daudenak. Ondoren adierazten dira garrantzitsuenak:

Aurreikuspen-sistema sozialak:

  1. Bermeen estaldura ezintasun edo heriotza kasuetan bizitza eta istripu aseguru kolektibo baten bidez.
  2. Gizarte-funtsa, egoera bereziei aurre egiteko sortua, esate baterako, Gizarte Segurantzak babesten ez dituen arreta medikoak eta egoera larriak.
  3. Medikuntza eta osasun prebentiboaren kanpainak: tabakismoaren tratamendua, minibiziaren detekzio bizkorra, arrisku kardiobaskularraren prebentzioa, drogaren menpekotasun eta alkoholismoaren prebentzioa, etab.
  4. Urritasunaren bat duten haurrak dituzten langileentzako laguntza.
  5. % 90era iristen diren soldatarekiko gehigarriak, erosteko ahamena galtzen bada ezintasunen kasuan, gaixotasunaren ondorioz edo lan istripu baten ondorioz baja luzeen kasuan.
  6. Oinarrizko mediku-arreta Enpresaren Medikuntza Zerbitzuaren bidez.
  7. Gehienez, hiru hileko oinarrizko soldataren aurrerapenak interesik gabe aparteko gastuei aurre egiteko eta, gehienezko, 18 hilabeteko epearekin dirua itzultzeko.
  8. Treneko txarteletan beherapenak.
  9. Ordutegien malgutasuna eta bestelako konziliazio neurriak

Prebentzio-medikuntzako kanpainak:

  1. Gripearen aurkako txertaketa-kanpaina.
  2. Dieta eta ondeste-koloneko minbiziaren prebentzioa.
  3. Prostata minbiziaren prebentzioa.
  4. Arrisku kardiobaskularraren prebentzioa.
  5. Tabakismoaren prebentzioa eta tratamendua.
  6. Osasun ginekologikoa.
  7. Tetanos eta difteriaren aurkako txertaketa.
  8. B hepatitisaren aurkako txertaketa.

Langileak eta berrikuntza

2008. urtean Berrikuntza Proiektuen Lehiaketaren XIV. edizioa ospatu zen, honekin Renfek Partaidetza Sistemen lana sustatu, babestu eta ezagutzen du bere hiru bideetan: GIM (Berrikuntza eta Hobekuntza Taldeak), EIM (Berrikuntza eta Hobekuntza Taldeak) eta banakako ekimenak. Lehiaketak lau ekimen modalitate saritzen ditu, hauen helburua Renferen etengabeko hobekuntza lortzea da: kudeaketa eta prozesuak, gizartearekiko erantzukizuna, ingurumena eta gizabanakoen ekimena. Proiektu irabazleak proposamenean ezarritako baliabide eta garapen egutegiaren arabera ezarriko da.


Renfe eta bere bezeroak

Puntualtasun konpromisoa

Renfe eskaintzen dituen garraio zerbitzuetan gehienezko puntualtasuna lortzen saiatzen da. Ahalegin honen emaitzak jarduera eremeu guztietan erregistratzen diren puntualtasun ehuneko handietan islatzen dira, nabarmenak dira Alta Velocidad-Larga Distancia zerbitzuetan %100era gerturatzen diren emaitzak. Europa mailan, Renfek topiko guztiak ezeztatzen ditu eta Ingalaterrako, Alemaniako edo Suitzako operadore guztiei irabazten die, beren puntualitatea bikaina izan den arren, Frantziakoa ere bai, aintzindaria eta aurrelaria izan dena kontinenteko abiadura handian. Ez da operadore multinazionalekin ere konparatu, hala nola Thalys edo Eurostar, Renfe atzean geratzen da: 5 puntutan hobetzen ditu enpresa hauen emaitza hoberenak, enpresa hauen kalitatea eredutzat ezartzen diren arren mundu osoan.

Munduko enpresarik ez du txartelaren zenbatekoa itzultzen Renfeke egiten duen bezala, Madril - Sevilla linean trena 5 minutu atzeratzen denean eta 15, 20, 30 edo 60 minutu beste lineatan. Renferen puntualtasun konpromisoa bezeroarentzat munduko onuragarriena da. Enpresa gutxik konpentsatzen dituzte beren bidaiariak atzerapena ordubetekoa baino gutxiagokoa denean, ia enpresarik ez ditu txartelaren %100 dagokien kalteordainak eta gehienek bidaiai-bonoak eskaintzen dituzte.

Berrikuntzarekin konpromisoa. Flotaren berrikuntza

Renfek bere konpromisoarekin aurrera jarraitzen du eta 6.000 milioi inbertituko ditu 560 tren berrietan 2004 eta 2010 urteen artean. Hauetatik 72 Ave zerbitzuari dagokie, beste 73 Alvia zerbitzuari, 10 Trenhotel, 60 Avant, 122 Media Distancia arruntekoak dira eta 223 Aldiriko Civia zerbitzuari dagokie, gainera, beste 100 lokomotora gehituko dira merkantziak zerbitzura. Hori dela eta gaur egun Renfek hiru tren eta lokomotora berri bat batzen du astero.

2010. urtean Renfek europako tren-flota gazteena, aldakorrena eta prestazio gehien eskaintzen dituena edukiko du.


Renfe eta gizarte ekintza

Gure jarduera garatzeko gizarte-inguruneari bizkarra ezin diogula eman badakigu. Horrexegatik nahi ditugu baztertutako kolektiboak lagundu, zerbitzuen kontrataziorako enplegu zentro bereziekin lankidetzan ari eta GKE eta Fundazioekin lan egin.

Enplegu zentro bereziak

Jardines de España fundazioa

Renfek Jardines de España fundazioarekin duen kolaborazio hitzarmena berritu du, erakunde hau adimen urrikoen integrazioa soziala bilatzen du, arazo hau duten pertsonei aukera ematen die Renfeko ‘Las Caracolas’ bulegoetako lorategien mantentze eta zainketan Madrilen. Kolaborazio hau 2005. urteaz gero garatzen da.

"Ayúdale a Caminar" elkartea

‘Ayúdale a Caminar’, Enplegurako Zentro Berezi bat da eta bere helburua urritasunak dituzten pertsonen integrazioa bilatzen du, Renfek bere argazki katalogo-historikoaren digitalizazio eta sailkatzea eskatu dio, azken 66 urteetako trenak, geltokiak, bidaiariak, erregeen inagurazioak, gizarteko kronikak eta historia azaltzen da bertan. Renfek 190.000 irudiz osatutako ondarea du paperen, negatiboen eta diapositiben artean. Espainiako tren-garraioaren historia jasotzen da laurogeieko hamarkadan hasita. 2005. urtean hasi zen kolaborazioa eta orain arte 43.000 irudi digitalizatu dira.

‘CAILU’ enplegu zentro bereziak

Renfek ‘CAILU’, Andaluziako Lan Integrazio Elkartuaren Zentroarekin enplegu zentro bereziarekin batera lan egiten du; erakunde honek lan eta gizarte integrazioa sustatzen du %65 arteko urritasuna duten emakumeen artean, eta bereziki beren urritasunaren jatorria genero-indarkerian dagoenean edo hark areagotu badu. Elkarlana merchandising produktuen erosketan gauzatzen da 6.000€ baino gehiago guztira.

Giza-laguntza

Giza-laguntzaren garraioa

2007 urtean, Renfe Mercancías zerbitzuak Comercio Para el Desarrollo (COPADE), Desarrollo Integral de los Pueblos, Fundación Prodein eta Secretariado Latinoamericano GKE erakundeei materialak garraiatzen lagundu zien, besteak beste. Epe hartan 20 eta 40 oin arteko 120 edukiontzi bidali ziren.

Salvamento, Ayuda y Rescate Español elkartearen garraiolari ofiziala

Renfe da Salvamento, Ayuda y Rescate Español (SAR) elkartearen garraiolari ofiziala. Hondamendiek eragindako ondorioak arintzea da erakunde horren funtsezko helburua. Halaber, ondorioak prebenitzea, ondorioak minimiza daitezen heztea, lankidetza, erreskatea, sufritzen duten pertsonei laguntzea ere bere helburu dira, munduko edozein txokotan, lurrikaretan, lur-jausietan, atentatuetan, elur-jausietan, uholdeetan edo babesik gabeko pertsonei laguntza eman ahal zaien beste edozein fenomeno gertatzean. Nabarmena da beren ekintza Pisco-ko lurrikaran, Perun.


Renfe eta Osasuna

Esklerosi anizkoitza duten gaixoei laguntza

Renfek Esklerosi Anizkoitzaren Espainiako Elkartea (AEDEM) erakundearekin batera lan egiten du. Bere kideei trenean bidaiak egitea eskaini die horien familietan esklerosi anizkoitza duten gaixoei laguntza emateko bere arreta eremuaren barne.

Osasun oftalnmologikoa sustatzen

Renfek Mirada Solidaria fundazioa laguntzen du. Bolivian dihardu fundazioak, osasun orokorraren eta bereziki ikusmenaren arloan. Zehazki, trenbide enpresak kanpaina batean parte hartu du 100 katarata-ebakuntza egiteko.

Fibrosi kistikoari buruzko kontzientziazioa.

Renfek Espainiako Fibrosi Kistikoaren Fundazioari laguntzen dio. Apirilak 25 Fibrosi Kistikoaren munduko eguna da, Renfek edukien hedapenean laguntzen du autosalmentako makinetan Arldiriak zerbitzuko 7 guneetan hiritar guztiei gaixotasun honi buruz informatzeko.

FAD elkartearen laguntzailea

Drogamenpekotasunaren Aurka Laguntzeko Fundazioari laguntzen dio, hau irabazi asmorik gabeko erakunde bat da ongintza eta laguntza ezaugarriekin eta bere eginkizun nagusia drogen kontsumoa eta bere ondorioak prebenitzea delarik. Renfek FADek zuzendutako jarduerak babestu ditu. Drogen kontsumoa eta haren ondorioak prebenitzeko programak eta eskola, familia eta komunitate arloko prebentzio-programak eta esperientziak bultzatzen, babesten eta garatzen ditu FADek. Euren bidez arazo konplexu horiek konpontzea espero baitu.

Era berean, azkeneko Eurocopa Futbol txapelketan, Renfek FADekin eta Espainiako Futbol Federazioarekin batera ‘selekzioa drogen aurka’ lehiaketa antolatu zuen. Lehiaketaren helburua Espainiako zaleei Europako txapelketa lortzea baino garrantzitsuagoa den txapelketa batetan parte hartzea da: Espainiako haur eta gazteen artean drogen kontsumoa ekiditea.

Andaluziako Minbizia duten Haurren Gurasoen Elkartea

ANDEX erakundeak lanean dihardu minbizia duten haurren eta beren familien bizi-baldintzak hobetzeko. Renfek baliabide gutxi dituzten senideen garraioan laguntzen du, minbizia duten haurrek medikuen tratamendua jaso ahal izateko beren ohiko bizilekutik urruti dauden hospitaleetan.

Linfoma eta Leuzemia fundazioa

Renfek Linfoma eta Leuzemia Fundazioarekin batera lan egiten du. Fundazio honen helburua Hematologia eta Hemoterapia espezializatzeetako ezaguerak behar dituzten gaitz eta gaixotasunen diagnostiko eta tratamenduak behar dituzten pertsonei lagundu eta bai gaixoei eta beren senideei laguntza ekonomikoa eta psikologikoa eskaini.

‘Step by Step’ fundazioa

Renfek fundazio honekin lan egiten du, honen helburua Nerbio-sistema zentralean eragina duten patologia neurologikoak jasaten dituzten pertsonen sendatzean laguntzea da fisioterapia tratamendu berritzaile batekin, bereziki bizkarrezur-muineko lesioen kasuan.

‘Pequeño Deseo’ fundazioa

Pequeño Deseo fundazioaren helburua pronostiko txarra duten gaixotasun kronikoak dituzten haurren ametsak egi bihurtzea da bere egoera animikoa hobetzeko gaixotasunaren tratamendu bezala. Renfek elkarte horrekin batera lan egiten du, horretarako haurrei garraioa eskaintzen die Fundazioak beraientzako antolatzen dituen ekintzetan.

Kardiopatiak dituzten haurrentzako kanpamentuak

Renfek Menudos Corazones fundazioari laguntzen dio, fundazio hau jaiotzetiko kardiopatiak dituzten haur, gazte eta helduei laguntzen die beren garapen integrala sustatu eta bizitza kalitatea hobetzeko.

Renfek fundazioarekin batera lan egiten du, udako kanpamentuetan parte hartzen duten haurren haurren eta gaztei garraioa eskaintzen die.


Renfe eta genero indarkeria

Berdintasun Ministerioarekin akordioa

Renfek akordio bat sinatu du Berdintasunaren Ministerioarekin. Emakumearen aurkako indarkeriaren kontra Ministerioak antolatzen dituen hainbat kanpainen hedapenean laguntzeko. Era horretan, Renfek emakumeetan, beren askatasunean, duintasunean, segurtasunean, intimitatean eta integritate moralean eragina duten eraso material eta sinbolikoen deuseztean parte hartzen du.

Emakumeari arreta:

Renfek Genus fundazioari laguntzen dio, hau lurralde-esparruko erakundea da. Bere xede nagusia emakumeari eta genero problematikari arreta ematea da, bereziki minusbaliatuei eta nagusiki genero-indarkeria pairatzen dutenei. Gainera, Renfek merchandising produktuak erosi dizkio fundazio beraren 'CAILU' lan zentru bereziari, 6.000€ baino gehiago guztira.

Kirola genero indarkeriaren aurka

Lan Ministerioarekin eta Kirol-kontseilu Gorenarekin eta Espainiako Eskubaloi Errege Federazioarekin batera ‘Espainiako Eskubalioa Emakumeenganako indarkeriaren kontra’, kanpaina sustatu zuen Renfek. Norgehiagoka hasi aurretik, ‘Eskubaloia emakumeenganako indarkeriaren kontra’ pankartarekin irten zen jokalekura Espainiako Gizonezkoen Eskubaloi Selekzioa. Federazioak ekimen honekiko atxikipena erakutsi zuen ere Espainiako Eskubaloi Zirkuituan eta Espainiako Hondartzako Eskubaloi Txapelketan.

Bestalde, Lan Ministerioak Kirol-kontseilu Gorenarekin eta Espainiako Errugbi Errege Federazioarekin batera sustatutako ‘Errugbia emakumeenganako indarkeriaren kontra’ kanpaina lagundu zuen Renfek. Kanpainaren barne, Europako Emakumezkoen Errugbi Txapelketan, ‘Errugbia emakumeenganako indarkeriaren kontra’ goiburua agertzen zuen pankarta erakutsi zuen Espainiako Selekzioak Holandaren aurkako norgehiagokan. Partiduaren amaieran eta txapelketako finalisten aurrean, Espainiako, Holandako, Ingalaterrako eta Frantziako taldeen aurrean, Espainiako taldearen Isabel Rodríguez kapitainak, ondorengo komunikatua irakurri zuen: “‘Gizon eta emakumeak, jokalariak eta errugbi kiroleko zaleok, emakumeenganako indarkeriaren aurkako gaitzespena adierazten dugu. Ez esaten diogu emakumeenganako indarkeriari, hau da txapelketa garrantzitsuena’.

Emakumeenganako indarkeriarekiko sentsibilizazioa

Renfek hitzarmen bat sinatu du Berdintasun Politiken Idazkaritza Orokorrarekin sentsibilizazio ekintzak garatzeko genero-indarkeriari buruz eta indarkeria hau jasaten duten emakumeen gizartean integratzeko arazoari buruz.


Renfe eta Fundazio, GKE eta elkarteak

Gurutze Gorria Fundazioaren babesletza.

Renfe Gurutze Gorria fundazioaren babeslea da, GKE honek orain dela 130 urte baino gehiago espainian hasi zuen lana nabarmena aintzat hartzeko.

Tierra de Hombres fundazioa

Renfek Tierra de hombres fundazioarekin batera lan egiten du ‘Viaje hacia la Vida’ programan, bertan Madrilera iritsitako hainbat haur eramango dira Sevilla eta Malaga hirietara beren gaixotasunen ebakuntzak egiteko.

‘Pá Tos’ flamenko jaialdia

Renfek ‘Pá Tos’ flamenko jaialdiaren laguntzailea da, jaialdi hau Gomaespuma fundazioak antolatzen du fundazioaren proiektuetarako dirua lortzeko. Gomaespuma fundazioak burutzen dituen proiektuak haurretara zuzenduta daude nagusiki, hezkuntza hedatzeko herrialde txiroetan, beren biztanleek kultura propioan nortasuna hartzeko eta besteekin partekatzeko aukera izan dezaten.

Ayuda en Acción elkartearen Padel Txapelketa Solidarioa

Renfek Ayuda en Acción elkarteak antolatzen duen X. Ongintza Padel Txapelketa laguntzen du, horretarako AYUDA EN ACCIÓN elkarteari diru laguntza bat ematen dio, txapelketako harpidetza kuota bezala, bere fundazioaren ekintzak burutu eta ‘San Juan de Lurigancho, Lima, Peruko urritasunak dituzten pertsonentzako lan sorkuntza eta hezkuntza profesionalerako laguntza’ proiektuarentzako dirua jasotzeko.

Renfe, CEFAES elkartearen kide babeslea

Renfe CEFAES (Familiako Hezkuntza Bereziko Zentroa) erakundearen Kide babeslea da. Zentruaren ohorezko lehendakaria Erregina da eta zentra adimen urriko haurrak dituzten familiei horien hezkuntzan lagundu eta aholku emateaz arduratzen da. 2007. urtean, Renfek CEFAES elkartearekin batera lan egin du ‘Etxetik ikasi’ proiektuan, Bide-hezkuntza atalean.

Renfek RSF elkartea babesten du Umorista Grafikoak prentsa askatasunaren alde erakusketan

Renferen konpromisoa adierazteko askatasunaren alde Reporteros Sin Fronteras (RSF) GKE erakundearen laguntzan islatzen da, Renfe honen babesle eta garraiolari ofiziala da. Renfek RFS erakundearen Umorista Grafikoak prentsa askatasunaren alde erakusketan laguntzen du; bere hirugarren edizioan El Corte Ingles-en hainbat zentroetan ospatuko da Cadiz, Valentzia, Iruña, Zaragoza, Bartzelona, Madril eta Gijonen 2009ko otsailatik aurrera.

Haur errefuxiatuen harrera

Renfek Integración y Solidaridad (FINSOL) fundazioa laguntzen du, erakunde hau 1997 urtean hasi zen guda edo abandonuaren ondorioz jazarpena, erbesteratzea eta gabeziak jasaten dituzten haurren ongi izatearen eta bizitza kalitatea hobetzearen alde. Gaur egun, beren helburu nagusia gatazka militarren edo beren inguruan jasaten dituzten bidegabeko egoeren ondorioz haur umezurtzen, errefuxiatuen eta egokitu gabeen aldi baterako harrera erraztea da. FINSOL elkartearen bidez, nahi duten Espainiako familiek uztaila eta abuztua hilabeteetan zear haur hauei harrera eman diezaiekete.

Bakearen aldeko kontzertua

Renfek Bakearen aldeko Mugimenduarekin batera lan egiten du ‘Flamenkoa bakearen alde’, kontzertuan. Hori Bakearen Nazioarteko Egunean ospatzen da. Kontzertua hontan Esperanza Fernández, El Lebrijano, Olga Pericet edo Antonio Canalesen mailako artista flamenkoek hartuko dute parte.

Tren de la alegría

Renfek Radio Voz de Galicia irratiarekin batera lan egiten du ‘Tren de la Alegría’, izeneko proiektuan, honen helburua Errege egunean jostailuak jasotzen ez dituzten haurrei jostailuak eramatea da. Tren hau A Coruñan zehar ibiltzen da eta heldu batekin batera doazen haurrak bakarrik onartzen ditu baldintza batekin: erabiltzen ez dituzten eta partekatu nahi duten jostailu bat edo gehiago eramatea. Ondoren Gurutze Gorriak jostailu horiek jasotzen ditu eta ospitale, haurrentzako arreta zentro eta bestelako elkarteen artean banantzen ditu.

© Renfe. Eskubide guztiak erreserbatuta.
Legezko informazioa |