“Un tren de valores” Gizarte Erantzukizun Enpresarialaren bidez, Renfek kudeaketa-ardatz gisa, hainbat konpromiso hartu ditu gizartearekin, Iraunkortasunarekin eta Ingurumena Babesarekin duen konpromisoa, besteak beste.
Gure ingurumen-politikari, gure zerbitzuek ingurumenarekin duten elkarreraginari eta, iraunkortasunari dagokionean, gure jarduera guztiei buruzko informazio guztia eskura dezakezu atal honetan. Gainera, gurekin batera mugikortasun iraunkorra bultzatzeko eta ingurumena babesteko bultzatzeko jardueretan parte hartzeko informazio guztia eskura dezakezu.
Renfek tren garraioa bezalako garraio araunkor bati esleitutako abantailak ditu, baina gainera egunero saiatzen da ingurumenean duen eragina murritzen horretarako arau oso finkoak ditu ingurumenaren kudeaketan Renfek ingurumenarekiko hartu duen konpromisoaren ondorioz.
Trena da orokorrean ingurumenean eragin gutxien duen bidaiari eta merkantzien garraiobidea, energia gutxien behar duen garraiobidea da garraio unitate bakoitzeko, eta CO2 igortze maila baxuenak ematen dituena, biztanle guneen kontaminazioan eragin gutxien duen garraiobidea eta zarata gutxien ateratzen duena. Gainera, trenbideen azpiegiturek betetzen duten lekua errepideek betetzen dutena baino txikiagoa da erlatiboki.
Ingurumenarekiko abantaila horiek guztiez gain, instripu-tasa baxuagoa da eta hiribilduetako trafikoa murrizten da, ondorioz, trena da gizarteari kanpoko gastu gutxien sortzen dion garraiobidea. Errepideek eta hegazkinek trenbideek baino 2 eta 5 aldiz kanpoko kostu gehiago sortzen dituzte.
CO2 igorpen gutxiago
Trenbidea CO2 gutxien igortzen duen garraiobidea da, errepideek baino 3 eta 5 aldi artean baino gutxiago eta hegazkinek baino 7 eta 10 aldiz gutxiago. Renfek garraiatutako unitate bakoitzeko igorpenak %30 jaitsi ditu 1990 eta 2007 arteko epean.
Adibidez, Bartzelona eta Madril arteko ibilbidean Ave zerbitzua erabiltzen duen bidaiari batek 13 kiloko CO2 igorpenak sortzen ditu; hegazkinean bidaiatzen dutenek, ordea, 70 kilogramo igortzen sortzen dituzte. Datu horien arabera, atmosferara igortzea eragotzi den CO2 kopurua oso altua da Alta Velocidad zerbitzuan, hegazkinekin edo autoekin alderatuz gero. Madril – Zaragoza - Bartzelona ibilbidean, uste da 200.000 tona CO2 aurrezten direla urtero hegazkina edo norberaren autos erabili beharrean Alta Velocidad trena erabiltzeagatik. Kopuru hori Zaragoza bezalako hiri bateko biztanleen etxeko elektrizitate-kontsumoaren antzekoa da.
Igorpenak murriztearen arrazoiak:
Renferen eragina ingurumenean beste garraiobideenta baino baxuagoa da, gainera, urtero horiek murrizten eta ahal bada deusezten saiatzen gara. Ingurumenarekiko 2007 urteko balio nagusiak eta beren garapenak ondorengoak dira:
Energia-kontsumoa:
| 2004 | % | 2005 | % | 2006 | % | 2007 | % | 2008 | % | |
| TJ trakzio elektrikoa | 7.094,10 | 65,7 | 7.496,00 | 71,7 | 7.483,00 | 71,8 | 7.402,00 | 72,2 | 7.724,89 | 73,8 |
| TJ diesel trakzioa | 3.705,01 | 34,3 | 2.956,93 | 28,3 | 2.935,84 | 28,2 | 2.845,61 | 27,8 | 2.740,46 | |
| TJ, guztira | 10.799,11 | 10.452,93 | 10.418,84 | 10.247,61 | 10.465,35 |
| 2004 | 2005 | 2006 | 2007 | 2008 | |
| KJ / UT | 348,99 | 338,51 | 333,17 | 335,85 | 329,01 |
| Garapena (2004 oinarria) | 100 | 97,00 | 95,47 | 96,23 | 94,27 |
| 2004 | 2005 | 2006 | 2007 | 2008 | |
| Elektrizitatearen ondoriozko CO2 kg | 897.785.314 | 780.875.625 | 700.527.629 | 705.245.921 | 596.532.400 |
| Dieselaren ondoriozko CO2 kg | 267.596.000 | 255.370.640 | 253.548.540 | 245.757.400 | 236.676.729 |
| CO2 kg, guztira | 1.165.381.314 | 1.036.246.265 | 954.076.169 | 951.003.321 | 833.209.129 |
| CO2/GU g | 37,66 | 33,56 | 30,51 | 31,17 | 26,19 |
| Garapena ehunekoetan 2004. urteko oinarriarekiko | 100,00 | 85,27 | 77,48 | 79,20 | 66,56 |
Gure ingurumenarekiko kopuruei buruz gehiago jakin nahi baduzu gure Ingurumen Memoria irakur dezakezu.
Iraunkortasunarekin eta ingurumenaren babesarekin dugun konpromisoaren ondorioz, Renfen bere ekintza guztietan ingurumenarekiko errespetua batzen du, horregatik, gure Ekintza Arlo guztientzako ziurtagiriak lortzeko bidean gaude, alde batetik ingurumenaren kudeaketarako sistemen ezartzea UNE-EN-ISO 14001 arauarekin bat, hainbat kasutan Ingurumen Kudeaketaren UNE-EN-ISO 14001 arauan adierazten diren sistema integratuen bidez eta Kalitatearen Kudeaketa UNE-EN-ISO 9001 arauaren bidez.
2007. urtean UNE-EN-ISO 14001 ziurtagiria duten ingurumenaren kudeaketa sistemak Renferen zerbitzuetan ondorengoak izan ziren:
| Jarduera arloa | Zerbitzua | Ziurtagiri zenbakia |
|---|---|---|
| Kordobako lantegia | CGM 01/065 | |
| Fabrikazioa eta Mantentzea | Ourenseko lantegia | CGM 01/074 |
| Alta Velocidad - Larga Distancia | Bidaiarien garraioa eta zerbitzuaren eskaintza Madril - Sevilla eta Madril - Malaga Alta Velocidad lineatan, eta kontratatutako jardueren jarraipena eta kontrola. | Zerbitzu honek SGI-001/2003 Ziurtagiri integratua du, bertan sartzen dira: UNE-EN-ISO Kalitate Ziurtagiria. 9001 ER- 1143/20003 zkia. |
| Aldiriak eta Media Distancia | Media Distancia zerbitzua TRD, Red Exprés eta R-598 trenekin. | GA-2007/0093 |
Gainera, Renfek Arldiriko zerbitzuentzako Bidaiarien Garraio Publikorako UNE-EN-ISO 13816 Arauaren ziurtagirtia lortu du, arau hori betetzeko hainbat ingurumenarekiko adierazle betetzea behartzen du energia, ura edo paperaren kontsumoari buruzko kudeaketa eta eraginkortasuna neurtzeko. Zerbitzu horiek Aldirien gune hauetan aurkitzen dira:
Asturiasko Aldirien guneko hiru linea:
Informazio gehiago: Cercanías Asturias
Bilboko Aldirien guneko hiru linea:
Informazio gehiago: Cercanías Bilbao
Valentziako Aldirien guneko hiru linea:
Informazio gehiago: Cercanías Valencia
Ingurumenarekiko errespetua Renferen funtsezko ezaugarri bat da eta beste garraiobideetatik bereizten gaituen ezaugarri bat. Horregatik, Renfek bere plan estrategikoetan iraunkortasuna helburu bezala ezarri du. Gainera Renferen konpromiso bat da bere Gizarte Erantzukizunean, "Balioz betetako trena" estrategiaren barne.
Politika, Konpromisoa eta Ingurumen dekalogoa Renferen ingurumenaren kudeaketaren elementu nagusienak dira. Renferen Zuzendaritza Batzordeak 2005eko abenduan onartutako baliabideak iraunkortasuna enpresaren elementu estrategiko bezala ezartzen dute.
Renferen ingurumen-politika
Ingurumenaren arloko Renferen helburua da bere zerbitzuek ingurumenean duten eragina murriztu eta ahal bada deuseztea.
Horretarako, Renferen ingurumen-politika funtsezko hiru ardatzetan oinarritzen da:
Renferen ingurumenarekiko konpromisoa
Renferen ingurumenarekiko konpromisoa da Renferen ingurumenarekiko ekintzak gidatzen dituena. Renfek bereganatzen dituen betebehar eta konpromisoak ezartzen ditu ingurumena eta gizartearekiko eta Renferen erronka nagusia da garapen iraunkorrean bere hiru ardatzetan: ekonomikoa, soziala eta ingurumenarekikoa.
Renfek ondorengo konpromisoak hartzen ditu:
Idazki publikoen bitartez bere ingurumenarekiko konpromisoak ezartzea.
Borondatezko ingurumenarekiko konpromisoak bere gain hartzea, indarrean dauden arauak zehaztasunez betetzeko Renfek duen agindutik harago.
Baliabide eta barne-prozedura beharrezkoak modu egokian hornitzearen bitartez, adierazitako ingurumen-inpaktuak gutxitu edo ezabatzeko bide, kudeatzeko barne antolakuntza garatzea.
Renferen Ingurumen-kudeaketan alderdi interesatuek parte har dezaten bide egokiak ezartzea.
Bere ingurumen-kudeaketaren eraginkortasuna egiaztatzea, ezartzen eta betetzen direla kontrolatuz eta gizartearen eskaeraren arabera etengabe eguneratu eta egokituz.
Konpromisoak, gainera, Ingurumen dekalogoa dakar, enpresaren Ingurumena kudeatzeko sistema arautzen duena.
Renfen ingurumenaren babesean dugun erronkan gurekin engaiatu zaitezen nahi dugu, horregatik egiten ditugu ondorengo hezkuntza kanpainak:
Hemen ikus dezakezu Renfek nazio mailako eta nazioarteko zein proiektutan eta forotan parte hartzen duten eta trenbide, garraio eta ingurumenarekin lotutako estekei buruzko informazioa.
Beste esteka interesgarriak:
© Renfe. Eskubide guztiak erreserbatuta.
Legezko informazioa |