Bidaiariak eta merkantzien garraioa, segurtasuna delarik oinarrizko printzipioa, bezero-orientazio nabarmenarekin, kalitate irizpideekin, eraginkortasunarekin, errentagarritasun eta berriztapenarekin, betiere gizartearekiko eta bere langileen garapenarekiko konpromisoa oinarritzat hartuz. Hau da Renferen betebehar eta erantzukizun nagusia trenbide operadore bezala. Beraz, erakundearen erronka enpresa-kudeaketa eredu bat sortzea da, langileen, gizartearen eta ingurunearen garapenarekiko konpromezu sendo batekin eta enpresaren maila eta jarduera arlo guztietan ikusgai den iraunkortasuna, kultura eta etika sustatzen dituen estrategia batekin.
Beren interes-taldeekiko konpromisoa era jarraian sustatzeko, enpresak azken urteetan Gizarte Erantzukizun Enpresarialarentzako estrategia bat garatu du eta ‘Balioz betetako trena (Un tren de Valores)’ izendatu du. Edozein konpainiaren xede ekonomiko eta kualitatiboetatik harago doan trena, aldi berean gizarte-, ingurumen-, kultura- eta etika-gaiak kontuan hartzen dituena.
Balioen tren honen inguruan, Renfek lau ardatz aukeratu ditu garatzen dituen Erantzukizun sozialeko ekintza guztiak horien inguruan ezartzeko eta enpresaren gogozko lau konpromezu adierazten dituztenak.
Gizartearekin eta erabilerraztasunarekin.
Kultura, hezkuntza eta kirolarekin.
Garapen iraunkorrarekin eta ingurumenarekin.
“Enpresaren Gizarte Erakuntzizunak, indarrean dauden legezko betebeharrak zorrozki betetzeaz gain, ondokoak bere gobernu eta kudeaketan, eta bere estrategia politiko eta prozeduretan borondatez integratzea dakar: talde interesatuekin mantendutako elkarrizketa eta harreman gardenen ondorioz sortzen diren gizarte, lan, ingurumen eta giza eskubideen errespetuaren inguruko kezkak, horrela bere ekintzen ondorio eta inpaktuen ardura bere gain hartuz.
Enpresa bat gizarte mailan arduratsua izateko bide, bere funtzionamenduaren aldetik talde interesatu guztiek dituzten itxaropenak asetu behar ditu».
Lan eta Gizarte Gaietarako Ministerioa
Enpresaren Gizarte erantzukizunare ekintzak eta proiektuak bideratzeko, Renfek RSE batzorde bat du eta bertan ordezkatuta daude enpresaren eremu korporatibo eta operatibo guztiak. Helburu nagusia enpresaren RSE estrategiarekin erlazionatuta dauden proiektuak sustatzea eta eremuen arteko esperientzia eta infomrazioaren partekatzea da.
Hilero egiten diren bileretan RSE batzordeordeak jarduera eremu bakoitzak abian jartzen dituen Enpresaren Gizarte Erantzukizunaren proiektuak aztertzen ditu eta ekimen berriak proposatzen dizkio Zuzendaritza Batzordeari.
© Renfe. Eskubide guztiak erreserbatuta.
Legezko informazioa |