Renfe

BO Laguntzaile birtuala

Renfe-Operadoraren webguneko laguntzaile birtualak atariaren erabilera errazten die erabiltzaileei. Galde-erantzunen sistemaren bidez, egin zaion galdera zuzena erantzuteko informazioa eskaintzen du edo, bestela, aukera ematen du hirugarrenen atarietara sartzeko –informatzeko asmoz soilik, eta ez du gonbidapen, iradokizun edo aholku izan nahi–.

Zerbitzuaren erabilerak ez du erabiltzailearen datuen tratamendurik behar. Beraz, Renfe-Operadorak adierazten du ez duela informazioaren tratamendurik egingo eta berdin diola erabiltzaileak datu pertsonalak edo hirugarrenen datuak idazten baditu zerbitzua erabiltzerakoan.

Erabiltzaileak hitzematen du zerbitzua egoki erabiliko duela eta ez duela eduki desegokirik, iraingarririk edo laidogarririk jarriko atarian. Edonola ere, eduki horien egilea izango da erantzule osoa.

Laguntzaile birtualaren eta Renfe-Operadoraren atariko informazioa bat ez badator, gune honetan azaldutakoa nagusituko da.

Renfe-Operadora ez da erantzule izango erabiltzaileak laguntzaile birtuala hemen adierazitako baldintzak errespetatu gabe erabiltzen badu. Laguntzailearen bidez emandako informazioak izan izan ditzakeen akatsek eragindako ondorioen erantzule ere ez da izango, ezta laguntzaile birtualak informazio gisa eskainitako webguneetako informazioena ere.

© Renfe. Eskubide guztiak erreserbatuta.
Legezko informazioa |