2006ko uztailaren 1etik aurrera indarrean.
1.1 Renfe-Operadorarekin egindako garraio-kontratuetan, merkantzien tren bidezko nazioarteko trafikoan “merkantziak trenbidez nazioartean garraiatzeko kontratuari buruzko arau uniformeak (CIM)” eta “merkantziak trenbidez nazioartean garraiatzeko baldintza orokorrak” bete behar dira (ikus eranskina), ondorengo xedapenetan bestelako araurik agertzen ez bada, edo nahitaez bete beharreko zuzenbide-arauak urratzen ez badira.
1.2 CIMen arabera “beren gurpilen gainean merkantzia bezala garraiatutako tren-ibilgailu” bezala bidaltzen ez diren merkantzia-bagoi hutsak nazioartean garraiatzeko, “nazioarteko trenbidezko trafikoan ibilgailuak erabiltzeko kontratuei buruzko arau uniformeak (CUV)” bete behar dira, kontratuan besterik dioen xedapenen bat ez badago behintzat. “Renfe-Operadoraren nazioarteko trenbidezko trafikorako xedapenak” nahitaez bete behar dira garraiobide bezala merkantzia-bagoiak garraiatu behar badira edo CUV bidalketa-agiriaz ari bagara.
1.3 Baldin eta 1.1. eta 1.2 puntuetan aipatutako baldintzetan bestelako araurik agertzen ez bada edo garraiolariaren baldintzak eta araudiak aipatzen badira, garraio-kontratuari jarraiki dagokion linea-tarterako eskumena duten garraiolariek Espainia barruko garraiorako dituzten kontratazio-baldintzak, tarifak eta prezio-zerrendak aplikatuko dira.
1.4 Bezeroarekin sinatutako hitzarmeneko baldintzek lehentasuna dute banakako garraio-kontratuan.
1.5 Hurrenez hurreneko garraioetan, lehen garraiolaria izango da kontratuko garraiolaria, CIMeko 3. artikuluan adierazitakoari jarraiki. Baldintzetan eta tarifetan “garraiolaria” aipatzen den lekuan, kontratu bidezko garraiolariaz edo hurrenez hurreneko garraiolariaz ari da.
2.1. Definizioak
Garraiorako baldintza orokor hauen (CGT-CIM) ondorioetarako:
2.1.1 “CIM” siglak Merkantziak Trenbidez Garraiatzeko Nazioarteko Ituna izendatzen du, Trenbidezko Nazioarteko Ituneko (COTIF 1999) B eranskinean zehazten delarik.
2.1.2 “Garraiolaria” kontratuko garraiolaria edo hurrengo garraiolaria adierazten du.
2.1.3 “Ordezko garraiolaria” bidaltzailearekin garraio kontraturik sinatu ez duen arren, b) atalean adierazitako garraiolariak trenbidezko garraioa gauzatzeko ardura osoa edo zati bat haren esku utzia duen garraiolaria izendatzen du.
2.1.4 “Bezeroa” garraio-gutunean aipatutako bidaltzailea eta/edo hartzailea da.
2.1.5 “Bezero hitzarmena” bezeroak edo besteren batek, batetik, eta garraiolariak, bestetik, CIM arau uniformeak bete behar dituzten garraio bati edo gehiagori buruz sinatutako hitzarmen partikularra da.
2.1.6 “CIT” siglak Trenbidezko Garraiobideen Nazioarteko Batzordea adierazten du. Suitzako zuzenbideari lotutako elkartea da, nortasun juridikoa du eta Bernan du egoitza, eta COTIFek gidatzen duen nazioarteko trenbidezko garraioari buruzko zuzenbidearen transposizioa egitea eta zuzenbide hori modu uniformean aplikatzea da bere zeregina.
2.1.7 “CIM (GLV-CIM) garraio-gutun gida” garraio-gutunaren erabilerarako argibideak dituen CIT dokumentua adierazten du; www.cit-rail.org helbidean ere eskura dago.
2.1.8 “Garraio konbinatua” garraio intermodaleko unitateen garraio intermodalari esaten zaio. Halakoetan, ibilbidearen zati handiena trenbidez, barneko nabigazio-bideetan barrena edo itsasoz egiten da, eta hasierako edota amaierako ibilbideak beste garraiobide bat erabilita.
2.2 Aplikazio-eremua
2.2.1 CGT-CIM arauek garraiolariaren eta bezeroaren arteko erlazio juridikoa arautzen dute CIM arau uniformeei lotutako garraioetarako; halaber, garraio kontratuei aplikatzen zaizkie, CIM arauen 1. artikuluan ezartzen diren aplikazio eremuaren hedapenaren kasuan eta kontratuaren alderdiek hala adosten duten kasu guztietan.
2.2.2 CGT-CIM arauek garraio kontratua osatzen dute, kontratua sinatzen den unetik.
2.2.3 Kontratuaren atalen klausula indargabetzaileak CGT-CIM arauetako atalenen gain nagusituko dira.
2.2.4 Bezeroaren Baldintza orokorrak kontratuaren alderdiek espresuki adosten dutenean bakarrik aplikatuko dira.
2.3 Garraioa gauzatzea
2.3.1 Garraiolariak garraioaren gauzatze osoa edo zati bat beste garraiolari baten edo gehiagoren esku utz dezake. Garraioaren aurretik, bezeroak berariaz eskatuz gero bakarrik emango ditu garraiolariak ordezko garraiolariari buruzko xehetasunak.
2.3.2 Trafiko-murrizpenik egonez gero, garraio osoa nahiz garraioaren zati bat bertan behera utz liteke. Trafiko-murrizpen horiek lehenbailehen jakinaraziko zaizkio kaltetutako bezeroari, idatziz.
2.4 Garraio-gutuna
2.4.1 Hitzarmen berezirik egon ezean, bidaltzailea izango da garraio-gutuna betetzeko arduraduna.
2.4.2 GLV-CIM gidak garraio-gutuna erabiltzeko adierazpen erabilgarriak ditu barne.
2.4.3 CIMeko 6. § 9. artikuluaren arabera, garraio-gutuna datu erregistro elektroniko gisa jaulki daiteke. Kontratuaren alderdiek hitzarmen partikular baten bidez finkatzen dituzte garraio-gutun elektronikoa erabiltzeko baldintzak. GLV-CIMeko goiko xedapenei jarraiki inprimitutako garraio-gutun elektronikoa garraio-kontratu bezala onartzen dute aldeek, eta paperezko garraio-gutunaren balio bera onartzen diote.
2.5 Garraiolariak bagoiak erabiltzeko prest jartzea
2.5.1 Bezeroak bagoiak, garraio intermodaleko unitateak eta osagaiak eskatzen dituenean, emandako xehetasun guztiak zehatzak eta osoak direla ziurtatu beharko du, eta bere eskaria aurreikusitako garraioarekin bat datorrela egiaztatu beharko du bereziki.
2.5.2 Garraiolariak eskatutako bagoi kopurua, garraio intermodaleko unitateak eta osagai egokiak jarri beharko ditu, kontratuko baldintzekin eta daukan ahalmenarekin bat etorrita. Emandako materialak txukun eta izango duen erabilera betetzeko egoera tekniko egokian egon beharko du. Bere esku jarritako materialean ageriko okerrik edo akatsik dagoen begiratu beharko du bezeroak, eta halakorik badago garraiolariari jakinarazi beharko dio berehala.
2.5.3 Eskuratutako materiala aurreikusitako garraioen arloan bakarrik erabiliko du bezeroak.
2.5.4 Bezeroa eskuratutako materialean berak edo delegatutako hirugarrenek sortutako edozein kalteren (matxura eta galerak) erantzulea izango da.
2.6 Zama-lanak
2.6.1 Hitzarmen berezirik egon ezean, merkantziaren karga bidaltzaileari dagokio, eta deskarga, berriz, hartzaileari.
2.6.2 Hitzarmen berezirik ez badago, trafiko konbinatuaren kasuan, 6.1. atalari jarraiki bezeroari dagokio garraio intermodaleko unitatea bagoian kargatzea eta deskargatzea ere.
2.6.3 Hitzarmen bereziak eta nahitaez bete beharreko legezko xedapenak alde batera utzi gabe, garraiolariaren zehaztapenak alor hauetan bete behar dira: aukeratutako bagoi mota, merkantziarekin egindako zama-lanak, garraio intermodaleko unitatea edo bagoiak itzultzea. Bere esku utzitako garraio intermodaleko unitateak eta bagoiak txukun itzuli behar ditu bezeroak.
2.6.4 Bagoiak zigilatu egin behar ditu bidaltzaileak, Estatuko zuzenbideak agindutako neurrian edo garraiolariarekin adostutako moduan.
Garraiatzeko kargatuta emandako edukiontzi handiak, kutxa mugikorrak, erdi-atoiak eta garraio konbinaturako erabilitako garraio intermodaleko gainerako unitate itxiak zigilatu egin behar ditu espedidoreak. Zenbait garraioren kasuan, zigilatu gabe utzi ahal izango dira, bidaltzaileak eta garraiolariak hala adostuz gero.
2.6.5 Karga eta deskarga epeei buruz hitzarmen berezirik egon ezean, garraiolariaren espezifikazioak aplikatuko dira.
2.6.6 Bezeroak karga eta deskarga eremuak edo sarrera bideak zikintzen baditu, berak garbitu beharko ditu bere kontura.
2.7 Bilgarriak
Bere ezaugarriengatik edo egoeragatik merkantziak bilgarria behar badu, garraiatzen den bitartean zati bat edo osorik ez galtzeko eta ez matxuratzeko moduan bildu beharko du espedidoreak, beste pertsonarik, materialik nahiz merkantziarik kaltetzeko arriskurik sortu gabe. Gainera, garraiolariak bilgarriei buruz dituen zehaztapen bereziekin bat etorri beharko du erabilitako bilgarriak.
2.8 Gastuak
2.8.1 Bezeroak ordaindu behar dituen gastuen artean ondorengoak daude:
Gastu nagusien zerrenda eta haien kodeak GLV-CIMean jasota daude.
2.8.2 Gastuen kalkuluari buruzko hitzarmen berezirik egon ezean, prestazioa ematen duen garraiolariaren prezio-zerrenda, tarifa eta baldintzak aplikatuko dira, garraio-kontratuarekin bat etorriz.
2.8.3 Gastuak ordaintzeko arduraduna garraio gutunean ezarriko da aipamen baten bidez, GLV-CIM gidaren arabera. Bezeroaren hitzarmenak aipamen horien edo beste batzuen erabilera esklusiboa aurreikus dezake.
Gastuak aurreratzeko edo bestelako bermeren bat emateko eskatzea dauka garraiolariak bezeroari.
2.8.4 Gastuak kalkulatzeko diru batetik beste batera aldatu behar izanez gero, indarrean dagoen aldaketa-tasa erabiliko da.
2.9 Entrega-epeak
2.9.1 Bidaltzaileak eta garraiolariak entrega-epea hitzartu badute, ez dira 9.2. ataleko epe luzeagoak aplikatuko.
2.9.2 Bidalketak egiteko
CIMeko 16. artikuluari jarraiki finkatutako entrega-epeak entrega egin beharreko lekuan indarrean dauden eta behar bezala argitaratu diren zehaztapenen arabera luzatuko dira.
2.9.3 Trafiko normala galarazten duten aparteko egoeretan, garraiolariak edo eskumeneko agintariek argitaratutako jakinarazpenen arabera finkatutako baldintzen arabera luzatuko dira epeak.
2.10 Geroagoko aginduak eta argibideak
2.10.1 Bidaltzaileak garraio kontratua aldatzeko gerora emandako aginduak kasu honetan soilik onartuko dira: garraio gutunean “Merkantzia erabiltzeko baimenik gabeko hartzailea” aipamena adierazi bada. Garraio-gutunean beste aipamen batzuk adostu daitezke, bezero-hitzarmenean bereziki.
2.10.2 Bezeroaren gerorako aginduak (CIMeko 18. eta 19. artikuluak) eta garraio eta entregarako eragozpenak (CIMeko 20., 21. eta 22. artikuluak) GLV-CIMekin bat etorriz idatzi behar dira eta idatziz jakinarazi behar dira horretarako bide egokiena erabiliz (gutuna, faxa, posta elektronikoa, eta abar).
Bezeroak garraio gutunaren kopia erantsiko die bere gerorako aginduei edo argibideei. Garraiorako eragozpenik egonez gero, bezeroak hartzailea edo entrega-lekua aldatzeko eskatuz gero bakarrik emango da garraio-gutunaren kopia.
2.10.3 Azkarrago ibiltzeko, bezeroak garraiolaria eta ordezko garraiolaria aldi berean informatzea dauka.
2.10.4 Garraio bat aduana-eremu baten kanpoan (Europar Batasunean adibidez) bukatzekoa bazen eta azkenean barruan bukatzen bada, edo alderantziz, garraio horri dagokion kontratua aldatzeko, aldaketa hori irteerako aduana-bulegoarekin adostu beharko da aurrena.
2.11 Merkantzia jasotzea eta entregatzea
2.11.1 Garraiatu beharreko merkantzia jasotzeko eta terminalera, karga lekura edo irteerako bazterbide partikular batera sartzeko, bidaltzailearen eta garraiolariaren arteko hitzarmenetan zehaztu behar da nork jasoko duen merkantzia garraio kontratuaren arabera. Soberan dauden merkantziak, jasotzeko lekuan indarrean dauden zehaztapenen arabera jasoko dira.
2.11.2 Merkantziak entregatzeko eta helmugako terminalean, deskargalekuan edo baztergune partikularrean sartzeko, garraio kontratuari jarraiki hartzaileak eta merkantzia entregatzen duen garraiolariak sinatutako hitzarmenak bete beharko dira. Soberan dauden merkantziak, entregatzeko lekuan indarrean dauden zehaztapenen arabera emango dira.
2.12 Erreklamazioak
Erreklamaziorik aurkeztekotan (CIMeko 43. artikulua), horretarako dauden arrazoiak adierazi beharko dira. Erreklamazioa justifikatzeko behar diren dokumentu guztiak gehitu daitezke, merkantziaren balioari buruzkoak bereziki.
2.13 Auziak
Auzirik gertatuz gero, kontratuko alderdiek konponbide adiskidetsu bat bilatzen saiatuko dira; horretarako, kontziliazio, bitartekaritza edo arbitraje prozedura bat adostu ahal izango dute, eta hain zuzen, COTIF ituneko V. atalean aurreikusita dagoena.
2.14 Konfidentzialtasuna
Kontratua amaitu ala ez, negoziazioetan modu konfidentzialean emandako informazioa jasotzen duen aldeak jaso duen informazio horri hasieran zegokion xedeaz kanpo ez erabiltzeko konpromisoa hartzen du.
2.15 Entrega-epeak
Ondoren zehazten diren kasuetan, finkatutako epeak luzatzea dauka garraiolariak, baina epe berriak ondo zehaztuta:
© Renfe. Eskubide guztiak erreserbatuta.
Legezko informazioa |