Agiri honek, Estatu mailako Alta Velocidad eta Larga Distancia trenetako bidaiarien garraio zerbitzuak arautzen dituzten baldintzak ezartzen ditu, baita eskaintzen diren bestelako zerbitzu osagarri eta bereziak (besteak beste, aparkalekua eta Sala Club gelak) ere.
Nazioarteko trenetan, Espainiak trenbide garraioaren arloan itundutako Nazioarteko Hitzarmenak aplikatuko dira.
1.1. Dagokion garraio titulua eskuratu duten bidaiariak, aurreikusitako trenetan eta bagoietan garraiatuak izango dira, ezarritako onarpen baldintzetan, prezioetan eta ordutegietan.
1.2. Trenen edukiera haiek osatzen duten bagoien jarleku kopurura mugatuta dago, eta ez da bidaiaririk onartuko jarlekurik ematea ziurtatuta ez badago, 14.6. puntuan adierazitako kasuan izan ezik.
1.3. Orokorrean, erabiliko diren baliabide guztiak behar bezala adierazita egongo dira, bidaiariek haiek erraz identifika ditzaten.
2.1. Garraio titulua edo txartela Renfe-Operadoraren eta bidaiariaren arteko kontratua gauzatzen duen dokumentua da.
2.2. Alta Velocidad - Larga Distancia zerbitzuetako bidaiarien kontratua honako Baldintza Orokorrek araututa dago, eta baldintza horiek bidaiarien eskura egongo dira.
3.1. Garraio tituluaren edukia
Garraio tituluan (txartela) argi eta garbi irakurtzeko moduan azalduko dira, zuzenketarik edo marratzerik gabe, honako inskripzio eta adierazpen hauek, gutxienez:
Garraio tituluak (txartelak) izaera orokorrarekin igorriko dira tren, klase eta data zehaztuarekin, bai esleitutako jarlekuarekin, bai jarleku zehatzik gabe.
Garraio tituluak trena eta data zehaztu gabe igorri ahal izango dira. Zehaztu gabe igorriz gero, gerora zehaztu beharko dira, bidaia egin aurretik, haiek baliatzeko.
3.2. Garraio tituluak. Motak
Bidaiarien eskura egongo diren garraio tituluak (txartelak) indibidualak edo kolektiboak izan daitezke, erabileraren arabera eta bakoitzean ezarritako baldintza zehatzen arabera. Honako hauek dira:
A. Joanekoa: Bidaia eta pertsona bakar batentzat balioduna. Joaneko txartela tarifa edo merkataritza-eskaintza ezberdinen araberakoa izango da, ondoren adierazten den legez:
Besteak beste, honako tarifa hauek eskaini daitezke:
B. Kolektiboa edo taldekoa: Hainbat bidaiarirentzat balioduna.
C. Bidaia anitzeko abonamendua edo Aldi baterako abonamendua: Bidaia bat edo gehiago egiteko, kasuan kasu. Pertsona berak egin ditzake bidaiak, edo hainbatek, denbora epe jakin batean.
D. Konbinatuak: Beste garraiobide osagarrietan edo bestelako zerbitzuak dituztenenetan erabiltzeko.
3.3. Salmenta
3.3.1. Txartelak Renfe-Operadoraren saltokietan edo hark baimendu dituen itundutako hirugarrenetan eskura daitezke baita, salbuespen gisa, ibilbidean zehar ere, horretarako ahalmena duten agente begiratzaile arduradunen bidez.
3.3.2. Txartelak Renfe-Operadorak ezarritako sistemen bidez igorriko dira, edonolakoak direla sistema horiek, eta teknologiaren garapenaren arabera.
3.3.3. Txartelen zenbatekoa legezko monetan ordainduko da, edo Renfe-Operadorak baimendutako beste modu baten bidez.
3.3.4. Bidaiariak txartelaren datuak egiaztatu beharko ditu txartela igortze garaian: bidaiaren data, jatorria eta helmuga, trena, klasea eta zenbatekoa, eta horiek guztiak bidaiariaren eskaerarekin bat datozela egiaztatu beharko du. Igorritako txartelari eta zenbatekoari buruzko edozein erreklamazio unean bertan egin beharko da, eta ez da gerora erreklamaziorik onartuko kontzeptu horiei buruz.
3.3.5. Txartelak ez dira izendunak eta bidaia hasi aurretik transferigarriak dira, egiaztagiria behar duen eskaintza komertzial baten ondorioz igorri direnak izan ezik. Garraio titulua galduz gero, ez da kopiarik edo frogagiririk emango.
3.3.6. Renfe-Operadoraren saltokietan edo itundutakoetan, ikusgai adieraziko da igortze ordutegia.
3.4. Baliozkotasuna eta formalizazioa
3.4.1. Garraio tituluak baliozkoak dira bertan zehazten den egun, tren eta klaserako.
3.4.2. Txartelean ez badira trena eta data zehazten, bertan azaldu beharko du erabileraren iraungitze datak. Txartel mota horren formalizazioa trenera sartu aurretik eta baliozkotasun epearen barnean egin beharko da, zenbait datatan eta trenetan.
3.4.3. Kaltetuta, aldatuta, marratuta edo plastifikatuta dauden txartelak ez dira baliozko garraio titulutzat onartuko.
3.4.4. Salbuespen kasuetan, bidaiaria txartelaren formalizazioa ezinezkoa den lekuren batean igotzen bada trenera, ibilbideko agente begiratzaileari eskatu beharko dio kasu orotan.
3.5. Txartel aldaketen ezeztapena
3.5.1. Ezeztatzea
3.5.2. Txartelen aldaketa
Oro har, edozein txartel aldatzeko aukera izango da, gehienez txartel prezioaren % 10eko aldaketa gastuak ordaindu eta gero.
3.5.3. Bidaia agentziak: Deuseztapenak eta Aldaketak.
Txartelak bidaia agentzietan erosi dituzten bezeroek, agentzian bertan aldatu edo deuseztatzeko eskubidea izango dute. Agentzia horien esku egongo da, hortaz, beraiek igorritako txartelak aldatzea edo deuseztatzea, aurreko paragrafoetan ezarritako baldintzen arabera.
3.5.4. Agentzia txikizkariak eta txikizkari-handizkariak: Tour-operatzaileen bitartez erositako txartel konbinatuak. Deuseztapenak eta Aldaketak.
4.1. Alta Velocidad - Larga Distancia zerbitzuen prezioen egitura produktu ekonomiko bakoitzaren tarifetan eta baldintza berezietan zehaztuko dira, eta tarifa eta baldintza berezi horiek bidaiarien eskura egongo dira.
5.1. Prezioa
Alta Velocidad - Larga Distancia zerbitzuen prezioak bidaiarien eskura egongo dira.
Garraio titulu guztiak igortze egunean indarrean dauden prezioen arabera igorriko dira, eta informazio OHARRETAN jakinaraziko zaizkie bidaiariei, dagokien iragarki tauletan.
5.2. Adingabeak
Lau urtetik beherako haurrek ez dute garraio titulurik beharko, eta doan bidaiatuko dira. Bidaiarientzako derrigorrezko aseguruak eta erantzukizun zibileko aseguruak estaliko dituzte haur horiek.
Adina edozein dela ere, haurrek jarlekua elkarbanatzen badute, jarlekuak, oheak edo ohatzeak gehienez ere bi pertsonek okupatuko dituzte. Biak haurrak edo heldu eta haur bat izan daitezke.
5.3. Familia ugariak
Familia Ugarientzat indarrean dagoen legedian ezarritako beherapenak aplikatu ahal izango dira. Horretarako, bidaiariek onura horretaz balia daitezkeela frogatu beharko dute, eskumena duen administrazioak igorritako titulu ofizialen bidez.
Alta Velocidad - Larga Distancia tren zerbitzuetako bidaiariek, besteak beste, eskubide hauek dituzte:
Bidaiariek ezingo dute:
Aurreko suposizioak prozedura zehatzaile baten bidez zigortzea egongo da, prozedura zehatzailearen adierazpenaren ondoren, aurrekoari kalte egin gabe, a) eta d) ataletako suposizioetan bidaiariaren kaleratzea aplikatuko da, Trenbide Sektorearen Araudiaren 90. artikuluaren arabera. Horrelakorik gertatuz gero, bidaiariak ez du garraio tituluagatik ordaindutako prezioaren zenbatekoa eskatzeko eskubiderik izango.
Ekipajetzat honako hau joko da: arropa edo erabilera pertsonalerako edo profesionalerako objektuak dituen eskuzko zorroa, baldin eta ez baditu legedian eta arauetan ezarritako segurtasun arauak hausten eta ez bada beste bidaiarientzat arriskutsua edo gogaikarria.
Txartela duten bidaiari guztiek 20 kg-tik beherako pisua duten bi esku zorro eraman ahal izango dituzte, beren erantzukizun eta ardurapean eta horretarako prestatutako lekuetan. Zorrorik handienak ezin izango du 70 x 50 x 25 cm-ko neurria gainditu.
Bidaiariak behar bezala jarri beharko du bere ekipajea, beste bidaiariei kalterik edo arazorik sortu gabe eta materialean kalterik eragin gabe. Ekipajea zaintzea bidaiariaren ardura izango da.
Renfe-Operadora ez da ekipajearen kokapen egokiaren edo edukiaren ondorioz gerta daitezkeen gertaera, lapurtze, galera edo kalteen erantzule izango, horiek guztiak Renfe-Operadorari egozterik ez badago, bederen.
10.1. Bizikletak sartzea etzaneko txartelak (ohatzeak edo oheak) dituzten bidaiariei soilik onartuko zaie, edo esertzeko lekuak dituzten trenetan, jarraibide komertzial zehatzetan ezarritako moduan.
10.2. Arau orokor gisa, bidaiari bakoitzeko bizikleta bakarra onartuko da, eta gehienez bi bizikleta konpartimentu bakoitzeko, edozein dela betetzeko konpartimentuaren klasea edo mota.
10.3. Bizikletak leku gutxien betetzen duten eran jarri beharko dira.
10.4. Ohe bagoietan, konpartimentua modu familiarrean eskuratzen denean bakarrik onartuko dira bizikletak; hau da, konpartimentua osatzen duten bidaiari guztiek talde bat osatu beharko dute.
10.5. Bidaia ohatzetan egiten denean, eta konpartimentuaren ezaugarriek onartzen dutenean, bizikletak azpiko ohatzearen azpian soilik jarri ahal izango dira, beste bidaiariei arazorik ez eragiteko. Ez da beharrezkoa izango talde bat osatzea, baina gehienez bi bizikleta onartuko dira konpartimentu bakoitzeko.
10.6. Bizikleten karga, deskarga eta zainketa eramaileen ardura izango da. Renfe-Operadorak ez du bere gain erantzukizunik hartuko ibilbidean zehar bizikletek kalterik jasaten badute edo galtzen badira.
10.7. Bizikleta daramaten bidaiariek behar bezala zaindu beharko dute, beste bidaiarien segurtasuna eta erosotasuna bermatzeko. Trenean edo hirugarrenei eragin diezaieketen kalteen erantzuleak izango dira.
11.1. Itsuen gida txakurrak onartuko dira. Doan bidaiatu ahal izango dute beren jabeekin, betiere katea eta muturrekoa badaramate, haien agresibitateagatik beharrezkoa bada.
11.2. Etxeko animalia txikiak onartuko dira, betiere, bere jabeak zaintzen badu, beste bidaiariak kontra ez badaude edo haiei eragozpenik sortzen ez badie. Animaliaren jabeak bere gain hartu beharko ditu animaliak sor ditzakeen kalteak. Beharrezkoa denean, animaliek osasun gida izan beharko dute, eta indarrean dagoen legeriak ezartzen dituen baldintza higieniko-sanitarioetan eta segurtasun baldintzetan bidaiatu.
11.3. Garraioa etxe abere txikietara mugatuta egongo da, eta halakotzat txakurrak, katuak eta txoriak (oilategikoak izan ezik) hartuko dira. Gehienez bidaiari bakoitzeko abere bat onartuko da, betiere kaiola baten barruan edo abereen hondakinak eduki eta gorde ditzakeen gailu baten barruan. Eskuarki, ez da sei kilogramotik gorako pisua duen animaliarik onartuko, edo neurri hauek gainditzen dituen edukiontzirik: 60 x 35 x 35 cm. Halere, baldintza hauen salbuespenak, egonean, tren eta produktuaren araberakoak izango dira.
11.4. Alta Velocidad - Larga Distancia zerbitzuetako tren guztietan garraia daitezke animaliak, eta baldintza zehatzak ezarri ahal izango dira zenbait tren serieren ezaugarrien arabera.
11.5. Prezioa eta baldintzak Alta Velocidad - Larga Distancia zerbitzuek horretarako argitaratutako baldintza zehatzetan ezarriko dira eta bidaiarien eskura egongo dira.
12.1. Armak daramatzaten bidaiariek honako baldintza hauek betetzen badituzte soilik izango dute trenetan bidaiatzea:
12.2. Indar Armatuetako, Segurtasun Indar eta Kidegoetako, eta Aduana Zaintzako langileek edo segurtasun enpresen langileek beren armak daramatzatenean, zainketa zerbitzuak egiten ari direla, kide txartela, Identitate Militarraren Txartela edo, dagokionean, txartel profesionala erakustea nahikoa izango da.
12.3. Armak daramatzaten bidaiariek beharrezko arduraz eta arretaz jokatu beharko dute, eta beste bidaiariei arriskurik eta alarmarik ez sortzeko eta eta haien ondasunei kalterik edo arazorik ez eragiteko.
13.1. Renfe-Operadorak bi hilabeteko epean zehar gordeko ditu bidaiariek ahaztu, galdu edo utzitako objektuak eta jatorri ezezaguneko guztiak, Renfe-Operadoraren bagoietan eta dependentzietan aurkitutakoak. Objektu horien erregistro berezia gordeko da, haien ezaugarri nagusien deskribapenarekin eta aurkitutako egunarekin eta lekuarekin, unean indarrean dauden araudien arabera erabiltzeko helburuarekin. Halakorik ez denean, enkante publikoan besterenduko dira.
13.2. Besterendu aurretik, objektuen jabeek eskatu egiten badituzte, honela egingo da: aurrena, jabeak direla frogatu beharko dute; eta ondoren, dagokien gastuak ordaindu, baita garraio gastuak ere, aurkitu ziren lekutik lekualdatu beharra baldin badago.
14.1. Trenera igo aurretik, bidaiariak berak egiaztatu beharko du ibilbidea eta trena eskuratutako txartelari dagozkiola.
14.2. Jarleku okupatutzat hau jotzen da: bidaiariak baliozko garraio titulua eta haren erreserba aurkezten duenean, eta ezingo du beste jarleku bat okupatu, ibilbidearen zati batean edo ibilbide osoan hutsik egon arren.
14.3. Esleitutako lekurik gabeko txartelak dituzten bidaiariei, erreserbarik ez duten lekuen artean emango zaie lekua.
14.4. Leku libreen banaketa agente begiratzaile arduradunaren esku egongo da, ibilbidean zehar. Bidaian zehar jarlekuz aldatu nahi izanez gero, langileei eskatu beharko zaie lehenik.
14.5. Edozein dela arrazoia (bikoizketa, txartelean adierazitako bagoia ez egotea, etab.), bere jarlekua okupatuta aurkitzen duen bidaiariak, aukera hauek izango ditu:
14.6. Orokorrean, ez dira eserleku eskubiderik ez duen txartelik emango. Alabaina, eserleku eskubidea ez duten txartelak igorri ahal izango dira Alta Velocidad - Larga Distancia zerbitzuetan ezarritako moduan eta trenetan, bagoi bakoitzeko gehienezko bat ezarriko da, betiere trenean jarleku librerik ez dagoenean. Txarteletan egoera hori berariaz adieraziko da. Txartel horrek "lekurik gabe" adierazpena edukiko du, besteen prezio eta baldintza berdinekin salduko da, eta bidaiariaren adostasunarekin, hasiera batean bidaia guztia zutik egitea onartzen duelarik.
Halere, ibilbideko agente begiratzailea egoera horretan dauden bidaiariak eseriko ditu, ibilbidearen zehar lekuak libre geratu ahala.
15.1. Bidaia hasterakoan edo bidaian zehar txartelean esleitutako lekua aldatu edo leku garestiago bat nahi duen bidaiariak ibilbideko agente begiratzaile arduradunari jakinarazi beharko dio, edo etzaneko leku bat denean (ohatzeak eta oheak), dagokion bagoiko bidaiakideei jakinarazi beharko die.
15.2. Kasu horretan, bidaiariak dagokion prezio aldea unean ordaindu beharko du.
15.3. Jarleku berriaren prezioa aurrekoarena baino merkeagoa bada, ez da diru itzulketarik egingo.
16.1. Bidaiariak bidaia eteten badu, ez du bidaia beste tren batean jarraitzeko eskubiderik izango, hark erositako garraio tituluaren baldintza komertzialetan espresuki adierazi ezean. Arau hori urratzea bidaia uztetzat joko da, eta txartela baliogabetuko da, etetea gertatu den lekutik aurrera.
16.2. Bidaiariak txartelean azaltzen den ibilbidearen eta baldintzen arabera tren aldaketarik egin behar badu, hori ez da bidaia etetetzat joko, baldin eta tren aldaketa leku libreak dituen aurreneko trenean egiten bada, bidaiaren baldintzen arabera.
16.3. Txartel konbinaturen batek onartuta beste garraiobideekin edo beste trenbide enpresen trenekin tren aldaketa egin behar bada, tren aldaketa hori beste garraiobideen edo beste trenbide enpresen trenen baldintza partikularretan araututa egongo da.
16.4. Trenbidearen jarraipen materialik edo loturarik ez dagoen geltokien arteko tren aldaketak bidaiariaren kargura izango dira, garraioari eta ekipajeari dagokienez, zerbitzu hori ematen ez bada (eta haren prezioa osagarri gisa ordainduta edo txartelaren zenbatekoaren barruan badago).
17.1. Bidaia hasi aurretik ibilbidea luzatu nahi duen bidaiariak ibilbideko agente begiratzaile arduradunari jakinarazi beharko dio aurrena. Eskaera trenaren baldintzek eta leku eskuragarritasunak baimentzen duten heinean onartuko da, eta bidaiariak ibilbide berriaren prezioa unean ordaindu beharko du.
17.2. Agente begiratzaile arduradunari eskaera aurrez jakinarazten ez bazaio, bidaiariak ibilbidearen luzapenerako baliozko garraio titulurik ez duela ulertuko da.
Oro har, trena galtzea edo uzteak, bidaiaren hasierako geltokian edo bidaian zehar, txartela ezeztatuko du eta ez du dirua itzultzeko eskubiderik emango.
19.1. Bidaiariak garraio titulua eta haren erabilera baimentzen duten egiaztagiriak aurkeztera behartuta daude, Renfe-Operadoraren agenteek edo baimendutako langileek eskatutakoan, trenera sartu aurretik, honen ibilbidean zehar eta helmugako geltokitik atera aurretik.
19.2. Trenera sartzea kontrol baten bide araututa badago, baldintzak garraio tituluan bertan zehaztuko dira.
19.3. Garraio tituluek eta agiriek baliozkotasuna galduko dute, honako kasu hauetan:
Eskuratutako garraio tituluaren izaera dela-eta gaitzen duen egiaztagiriekin batera aurkezten ez denean.
Tren edo zerbitzu batzuetan eskatutako baldintzak betetzen ez direnean edo tarifa aplikagarria urratzen dutenean.
Kasu horietan, bidaiariak txartelik ez duela ulertuko da eta agente begiratzaile arduradunak edo Renfe-Operadorak baimendutako langileek bidaiariaren egoera legeztatuko dute baldintza honetan ezartzen denaren arabera.
Bidaiariak trenetara sartzeko ezarrita dauden kontroletatik igaro nahi ez duten pertsonei ere garraio ibilgailuetan, ontziratze gelan eta itxarongeletan sartzea galarazi ahal izango zaie. Horrelakorik gertatuz gero, bidaiariak ez du txartelaren dirua berreskuratzeko eskubiderik edukiko.
20.1. Txartel salmenta duen geltoki batetik datozen eta trenera garraio titulurik gabe igotzen diren bidaiariek txartelaren zenbatekoaren bikoitza ordaindu beharko dute.
Bidaiariak ordaintzeari uko egiten badio, trena dagoen geltokian bertan uztea aginduko zaio, trena geldirik badago, edo hurrengo geltokian, trena abian badago. Aurrekoari kalte egin gabe, bidaiaria identifikatu bada, Renfe-Operadorak dagokion salaketa aurkeztu ahal izango du Gobernuaren Ordezkaritzan, arau-hauste administratiboagatik zehapen espedientearen izapideak egiteko, Trenbide Sektorearen Legearen 95. artikuluaren arabera.
20.2. Salbuespen gisa, bidaiariak garraio titulu gabe agertzean edo lehen deskribatutako egoera batean agertzen bada, eta agente begiratzaileak bidaiariaren onustea nabarmentzen badu, edo bidaiariaren adierazpenen egiatasunaz ohartzen bada edo egoerak justifikatzen duela uste badu, bidaiariaren egoera legeztatu ahal izango du penalizaziorik gabe.
20.3. Ibilbideko agente begiratzaile arduradunak jasotako ordainketak arauzko buletinaren truke egingo dira.
20.4. Agente begiratzaile arduradunak erretiratuko ditu baliozkoak ez diren garraio tituluak edo agiriak, edo iruzurrez erabilitakoak, txartelen dirua berreskuratzeko eskubiderik gabe eta aurreko paragrafoetan ezarritako legeztapenarekin.
20.5. Ibilbideko agente begiratzaile arduradunak egiaztagiri baten ordez beste bat erabili ahal izango du, baldin eta arrazoi justifikatu bat badago.
21.1. Oro bat, bidaiariek kalte ordainak jasotzea izango dute, indarrean dagoen legeriaren arabera eta Alta Velocidad - Larga Distancia zerbitzuen berariazko araudi komertzialaren arabera, salmenta ondoko baldintzetan, ez-betetze zehatz bat jasan badute beren garraio kontratu baldintzetan, betiere Renfe-Operadorari egotzi ahal zaizkion arrazoiengatik.
21.2. Renfe-Operadorak bidaiarien eskura jarriko ditu erreklamazio orriak edo liburuak trenbide legedian ezarritako baldintzetan.
21.3. Beren eskubideak kaltetutzat jotzen dituen bidaiariak erreklamazio liburu edo orri horietan azaldu ahal izango ditu bere kexak. Horrez gain, ohizko bideak ere erabil ahal izango ditu: posta arrunta, telefonoa, telefaxa, posta elektronikoa edo Internet (dagokionean ezarri bezala), edo Renfe-Operadoraren edozein bulegotara bidal daitezkeen dokumentuak edo gutunak.
21.4. Erreklamazioa aurkezteko, hura eragin zuen jazoera gertatu eta hilabeteko epea izango du bidaiariak.
21.5. Erreklamazio orrien edo liburuaren erabilerari kalterik egin gabe, bidaiariak Renfe-Operadorak sortutako kalte galerak erreklamatu ahal izango ditu, auzibide edo, dagokionean, arbitraje prozedura bidez.
22.1. Ezinbesteko kasuetan izan ezik, bidaia ezeztatu, eten edo atzeratzearen ondorioz kaltea izandako bidaiariak dagokion kalte ordaina jasotzeko eskubidea edukiko du.
23.1. Bidaiaren ezeztapen bezala ulertuko da, ezinbesteko kasuetan izan ezik, bidaia ezin abiaraztea garraio tituluan ezarritako baldintzetan.
23.2. Zerbitzuaren ezeztapenaren kasuan, bidaiariak bidaiagatik ordaindu duen prezioa berreskuratzeko eskubidea edukiko du.
23.3. Ezeztapena bidaiaren hasiera baino berrogeita zortzi ordu lehenago gertatzen bada, Renfe-Operadora behartuta egongo da, bidaiariaren aukeran, honi garraioa eskaintzea beste tren edo garraio-bide batean, itundutako baldintza baliokideetan edo bestela bidaiariari zerbitzuagatik ordaindutako dirua itzultzera behartuta egongo da.
23.4. Bidaiariari bidaiaren ezeztapena ezarritako abiaratze ordua baino lau ordu lehenago jakinarazten bazaio eskubidea edukiko du gainera Renfe-Operadoraren kargura kalte-ordain bat jasotzea, honen zenbatekoa garraio-tituluaren zenbatekoaren bikoitza izango delarik.
24.1. Bidaiaren etetetzat hau ulertuko da: ezinbesteko kasuetan izan ezik, bidaia geldiaraztea, trena abian dagoen bitartean.
24.2. Bidaia eteten bada, Renfe-Operadora behartuta egongo da bidaiariari garraioa eskaintzera ahal bezain laster beste tren edo garraio-bide batean eta itundutako baldintzen baldintza baliokideetan.
24.3. Gainera, etete denbora ordubete baino luzeagoa bada, Renfe-Operadora behartuta egongo da, dagokionean, mantenu eta ostatatze gastuak ordaintzera eteteak irauten duen denboran.
25.1. Ezinbesteko kasuetan izan ezik, indarrean dagoen legediaren arabera, helmugara ordubetetik gorako atzerapenarekin iritsiz gero, bidaiariak kalte ordaina jasotzeko eskubidea izango du; hain zuzen, erabilitako garraio tituluaren prezioaren ehuneko berrogeita hamarra. Atzerapena ordubete eta hogeita hamar minututik gorakoa bata, kalte ordaina prezio osoaren baliokidea izango da.
25.2. Aurrekoaren kalterik gabe, Alta Velocidad - Larga Distancia zerbitzuek bezeroentzako aurrez izendatutakoak baino konpentsatzio hobeagoak ezar ditzakete.
Pertsona ezinduen edo mugikortasun urriko pertsonen kasuan, kontratatutako zerbitzuak ezeztatu edo etenez gero, haien garraio titulua beste tren edo garraiobide baterako gaituko da. Kasu horretan, tren edo garraiobide horrek aurrekoaren erabilerraztasun baldintza berdinak bete beharko ditu.
27.1. Bidaiari ezinduei edo mugikortasun murriztua dutenei (garraio tratamendu berezia edo apartekoa behar dutenak), ahal dela, Renfe-Operadoraren trenetan eta instalazioetan eskuragarri dauden bide guztiak emango zaizkie, mugikortasun edo garraio egokia izan dezaten, zerbitzu horiek emateko aukera baldin badago. Horretarako ezarritako arau berezien arabera emango zaie laguntza hori, haren beharra dagoela jakin bezain pronto. Arau berezi horiek bidaiarien eskura egongo dira.
27.2. Zerbitzu hori Alta Velocidad - Larga Distancia zerbitzuetan horretarako ezarritako arau berezietan aurreikusitako baldintzetan eskaini ahal izango da. Baldintza horiek bidaiarien eskura egongo dira.
Aldez aurretik zehaztutako adineko haurrak bidaiakiderik gabeko haurren zerbitzuaz baliatu ahal izango dira, betiere adingabeek gaixotasunen bat ez badute edo treneko langileek egin ezin duen zaintza berezirik edo etengabeko zaintzarik behar ez badute.
Renfe-Operadorak aparkaleku erraztasunak eskaini ahal izango dizkie garraio titulu mota jakin bat duten bidaiariei. Baldintzak Alta Velocidad - Larga Distancia zerbitzuetan horretarako ezarritako baldintza zehatzetan ezarriko dira eta bidaiarien eskura egongo dira.
29.1. Renfe-Operadoraren zenbait geltokitan, "Sala Club" izeneko gelak daude, eta haietan zenbait zerbitzu eskaintzen zaizkie bezeroei.
29.2. Renfe-Operadorak ezarriko du, bere araudi komertzialen bidez, zein diren Salas Club geletara sartzeko balio duten txartelak eta haien erabilera baldintzak.
29.3. Baldintza komertzial guztietan, bidaiarien eskura egongo diren araudi zehatzetan ezarrita dagoena aplikatuko da.
Trenbide Sektorearen 39/2003 Legearen (azaroak 17koa) 59. artikulua betez, Alta Velocidad - Larga Distancia zerbitzuetako Bidaiarien Garraio Kontratuaren Baldintza Orokorrek Ministerio de Fomento ministerioaren Azpiegitura Idazkaritzaren baimen agindua jaso dute, 2008. urteko abenduaren 17an; Sustapen ministroaren delegazio bidez, eta irailaren 14ko FOM/2893/2005 aginduaren arabera (2005eko irailaren 19ko BOE aldizkari ofizialean), indarrean sartuko da hilabeteko epean Renfe-Operadora trenbide enpresari jakinarazi ondoren.
© Renfe. Eskubide guztiak erreserbatuta.
Legezko informazioa |