Media Distancia zerbitzuak Renfe-Operadoraren Aldiriak eta Media Distancia Zerbitzuen Idazkaritza Nagusiak halakotzat eskaintzen dituenak dira, eskualdearen barruko eta eskualde arteko mugikortasun beharrak une oro asetzeko.
Zerbitzu horiek momentu bakoitzean zuzentzen diren baliabide materialekin eskainiko dira. Media Distancia zerbitzu guztiak behar bezala seinaleztatuko dira, bidaiariak erraz identifikatzeko moduan. Media Distancia zerbitzuko trenak erabiltzekotan, bidaiariek dagokion garraio-txartel edo txartela erosiko dute, merkataritza-eskaintzaren arabera orokorrean edo espezifikoki ezarritako baldintza, prezio eta ordutegiei jarraiki. Media Distancia zerbitzuko trenen erabilera ibilgailu materialen edukierara mugatuta dago, ibilgailu bakoitzean ezarritako gehienezko bidaiari kopuruari dagokionez. Salbuespen gisa, edukiera “Plazas Limitadas“ trenen jarleku kopurura mugatuta egongo da, haien ezaugarriak direla eta jarlekurik ez duten bidaiariak onartzen direnean izan ezik.
Garraio-txartela edo txartela Renfe-Operadoraren eta bidaiariaren arteko kontratua gauzatzen duen dokumentua da.
Media Distancia zerbitzuko trenetako bidaiarien bidaia kontratua honako Baldintza Orokorrek araututa dago, eta baldintza horiek bidaiarien eskura egongo dira.Hasiera Hasiera
3.1. Garraio-txartelaren edukia
Garraio-txartelan (txartela) argi eta garbi irakurtzeko moduan azalduko dira, zuzenketarik edo marratzerik gabe, honako inskripzio eta adierazpen hauek, gutxienez:
Itundutako aseguruen informazioa (bidaiariarentzako derrigorrezko asegurua eta erantzukizun zibileko asegurua) Bezeroarentzako Arreta Bulegoetan eta Renfe-Operadoraren Interneteko orrian aurkitzen da.
Erabileraren arabera eta bakoitzerako ezarritako baldintza bereziak aintzat hartuta, garraio-txartelak honako hauek izan daitezke:
Produktu konbinatu bakoitzak berariazko baldintzak izan ditzake, merkataritza hitzarmenaren bidez arautuak. Baldintza horiek bidaiarien eskura egongo dira.
Beste garraiobide batzuekin konbinatutako garraio-txartel konbinatuak edo abonamenduak –beste entitate eta erakunde batzuek jaulkitakoak– ere baliodunak izango dira, betiere, erakunde horiekin itundutako hitzarmenen ondorio direnean. Haien baldintza zehatzak ere bidaiarien eskura egongo dira.
5.1. Salmenta sistemak
Oro har, Aldiriak eta Media Distancia Zerbitzuen Idazkaritza Nagusiak bi eratan merkaturatzen ditu bere garraio zerbitzuak:
5.2. Garraio-txartelen salmenta
Garraio-txartelak edo txartelak Renfe-Operadoraren salmenta guneetan eskuratu ahal izango dira: lehiatiletan edo autosalmenta makinetan, Renfe-Operadorak baimendutakoetan eta, Baldintza hauetan aurreikusitako salbuespen kasuetan, ibilbidean zehar. Garraio-txartelak Renfe-Operadorak baimendutako sistemen bidez jaulkiko dira. Garraio-txartelak Renfe-Operadoraren salmenta sistemen bidez edo hark baimendutako sistemen bidez jaulki ahal izango dira. Renfe-Operadoraren salmenta sistemak hauek izan daitezke: leku salmenta sistema zentralizatua (jarlekuak zenbaki bidez esleituz edo esleitu gabe), eta tokiko salmenta sistema. Orokorrean, baimendutako sistemak leku salmenta zentralizatuko sistemak dira.Txartelen zenbatekoa legezko monetan ordainduko da edo Renfe-Operadorak baimendutako beste ordainketa modu baten bidez. Bidaiariak txarteleko datuak bere eskaerari dagozkiela egiaztatu beharko du. Jaulkitako garraio-txartelari edo haren zenbatekoari buruzko erreklamazioak txartela eskuratzean egin beharko dira, geltokian langilerik ez dagoen kasuan izan ezik. Kasu horretan, langilerik duen edozein geltokitan egin ahal izango da erreklamazioa, edo idatziz bidali, Renfe-Operadoraren edozein bulegotara. Garraio-txartela galduz gero, ez da kopiarik edo frogagiririk emango. Renfe-Operadoraren beraren saltokietan eta itundutakoe saltokietan, trena irten aurretik jaulki ahal izango dira txartelak, tren eta produktu bakoitzerako ezarritako merkataritza baldintzaren arabera. Renfe-Operadoraren beraren saltokietan edo itundutako saltokietan, argi ikusteko moduan adieraziko da txartelak eskuratzeko ordutegia, baita, aurretiko salmentaren kasuan, haren ordutegia ere.
Garraio-txartelak haietan zehazten den data, gune, xede eta, dagokionean, denbora eperako izango dira baliozkoak.
Txartelak data edo epe jakin baterako eta tren zehatz baterako formalizatzea (txartelak betetzea) jaulkitzearen momentuan egingo da; nolanahi ere, trenera igo aurretik.
Bidaiaria txartelaren formalizazioa ezinezkoa den lekuetan igotzen bada trenera, ibilbideko agente begiratzaileei eskatu beharko dio, inolako salbuespenik gabe.
Aldi berean edo jarraian garraio-txartel bat aurkeztea bidai bakar bat merkeago egiteko ez da baliozkoa izango bidaiariak ez badu ibilbide osoaren araberako prezio ezberdintasuna ordaintzen.
Tarifa berrikuspenen baten aurretik eskuratutako garraio-txartelak haien erabilera data edo eperako baliozkoak izango dira, eta bidaiariak ez du aldea ordaindu beharko.
Garraio-txartelak eskuratzean, tarifak eta beherapenak metatu egin daitezke, dagozkien tarifetan ezarritako baldintzetan.
Kaltetuta, aldatuta, marratuta, urratuta edo plastifikatuta dauden txartel, abonu edo agiriak ez dira baliozkoak izango.
7.1. Txartelen deuseztapena
Bidaiariek txartelaren, Multiviaje tituluaren edo Abonamenduaren zenbatekoa itzultzeko eska dezake, baina betiere, deuseztapen data eta hilabeteko epearen barruan.
Multiviaje titulu bat edo Abonamendu bat deuseztatzean, edozein datatan egiten dela ere, deuseztapen gastuak kenduko dira; hain zuzen, deuseztatutako garraio-txartelaren zenbatekoaren % 15 kenduko da.
7.2. Txartelen aldaketa
Sistema zentralizatu baten bidez jaulkitako txartel guztiak (aurrez erreserbatuz edo erreserbatu gabe) aldatu ahal izango dira, betiere, garraio-txartelari dagozkion baldintza bereziek mugarik jartzen ez badute.
7.3. Bidaia agentziak: Deuseztapenak eta Aldaketak
Bidai agentziak beraiek igorritako txartelak aldatzera edo ezeztatzera soilik daude behartuta, eta aurreko paragrafoetan ezarritako baldintzen arabera egingo da.
7.4. Agentzia txikizkari-handizkariak eta txikizkariak: "a forfait" txartelak; Ezeztatzea eta Aldatzea
Txartel mota horiek merkataritza paketea eskuratu zen bidai agentzia berean deuseztatu behar dira. Aparteko egoeraren baten ondorioz –adibidez, trena irtetear dagoenean eta bidaiaren data bidaia agentzia itxita dagoen egun batean denean–, geltokiek kasu horietarako ereduak landuko dituzte. Bidaiariaren txartelean, egoera adieraziko da, eta dagokion Bulego Nagusiari jakinaraziko zaizkio txartelaren datuak, jarlekua libre uzteko. Ez zaio bidaiariari dirua itzuliko. Horretarako, bidaiariak txartela igorri duen bidai agentziara jo beharko du. Txartel mota horiek merkataritza paketea eskuratu zen bidai agentzia berean aldatu behar dira, eta aurreko paragrafoetan ezarritako baldintzen arabera. Joaneko bidaia eginda dagoenean, ez da itzulera bidaia deuseztatzea edo aldatzea onartuko.
8.1. Prezioa
Media Distancia zerbitzuen prezioak bidaiarien eskura egongo dira. Garraio-txartel guztiak igortze egunean indarrean dauden prezioen arabera igorriko dira, eta informazio OHARRETAN jakinaraziko zaizkie bidaiariei, dagokien iragarki tauletan. Familia Ugarientzat indarrean dagoen legedian ezarritako beherapenak aplikatu ahal izango dira. Horretarako, bidaiariek onura horretaz balia daitezkeela frogatu beharko dute, eskumena duen administrazioak igorritako titulu ofizialen bidez.
8.2. Adingabeak
Lau urtetik beherako haurrek ez dute garraio-txartelik beharko, eta doan bidaiatuko dute. Haurrak bidaiariarentzako derrigorrezko aseguruaren eta erantzukizun zibileko aseguruaren bidez estalita egongo dira.
8.3. Jarlekuen erreserba
Media Distancia zerbitzuko trenetarako txartelak jarleku erreserbarekin eta erreserbarik gabe merkatura daitezke. Jarleku erreserbarekin merkaturatzen diren trenetan, txartelak jarlekuaren eta bagoiaren zenbakiarekin edo zenbakirik gabe jaulki ahal izango dira. Tren horiei jarleku kopuru mugatuko tren deritze. Jarleku kopuru mugatuko trenak salmentarik gabeko edo tokiko salmenta duten geltokietan gelditzen badira, zutik bidaiatuko duten bidaiariak onartu ahal izango dituzte. Renfe-Operadorak zehaztuko ditu jarleku kopuru mugatuko trenak. Trenaren jarleku kopuru osoa edo partziala gorde ahal izango du erreserbatzeko.
Bidaiariek, besteak beste, eskubide hauek dituzte:
Bidaiariek betebehar hauek dituzte:
Bidaiariek ezingo dute:
Aurreko suposizioak prozedura zehatzaile baten bidez zigortzea egongo da, prozedura zehatzailearen adierazpenaren ondoren, aurrekoari kalte egin gabe, a) eta d) ataletako suposizioetan bidaiariaren kaleratzea aplikatuko da, Trenbide Sektorearen Araudiaren 90. artikuluaren arabera. Horrelakorik gertatuz gero, bidaiariak ez du garraio-txartelagatik ordaindutako prezioaren zenbatekoa eskatzeko eskubiderik izango.
Media Distancia zerbitzuko trenek ez dute ekipajerik fakturatzea onartzen.
Txartela duten bidaiari guztiek 20 kg-tik beherako pisua duten hiru esku zorro eraman ahal izango dituzte, beren zaintzaren eta erantzukizunaren pean eta horretarako prestatutako lekuetan. Zorroek ezin izango dute hiruen artean 250 cm-ko neurria gainditu. Ekipajetzat honako hau joko da: arropa edo erabilera pertsonalerako edo profesionalerako objektuak dituen eskuzko zorroa, baldin eta ez baditu legedian eta arauetan ezarritako segurtasun arauak hausten eta ez bada beste bidaiarientzat arriskutsua edo gogaigarria. Renfe-Operadora ez da ekipajearen kokapen egokiaren edo edukiaren ondorioz gerta daitezkeen gertaera, lapurtze, galera edo kalteen erantzule izango, horiek guztiak Renfe-Operadorari egozterik ez badago, bederen.
Media Distancia zerbitzuko tren guztietan onartuta dago bizikletak garraiatzea da, betiere, haiek uzteko eremu berezia edo behar adinako lekua badago. Bidaiari bakoitzeko bizikleta bat soilik onartuko da, baldin eta trenean lekua badago eta bagoi bakoitzeko gehienezko edukiera gainditzen ez bada. Bestela, bidaiariak Media Distancia zerbitzuko beste tren bat erabiltzeko edo egin ez den bidaiaren diru itzulera jasotzeko eskubidea izango du.
Oro bat, hiru bizikleta baino gehiago dituzten talde bidaiariek Renfe-Operadoraren aurreko baimena beharko dute. Baimendutako taldeetan soilik gainditu ahal izango da tren edo bagoi bakoitzean ezarritako gehienezko muga. Bizikletak daramatzaten bidaiariek arduratu beharko dute haiek kargatu, deskargatu eta zaintzeaz. Renfe-Operadorak ez du bere gain erantzukizunik hartuko, ibilbidean zehar bizikletek kalterik jasaten badute edo galtzen badira, ezta aipatutako karga, deskarga edo zainketa lanetan gertatuz gero ere. Bizikleta daramaten bidaiariek behar bezala zaindu beharko dute, beste bidaiarien segurtasuna eta erosotasuna bermatzeko, eta trenean edo hirugarrenei eragin diezaieketen kalteen erantzuleak izango dira. Bizikleten garraio tarifan, zenbait muga ezarri ahal izango dira, dataren, orduaren eta ibilbidearen arabera.
Garraioa etxe abere txikietara mugatuta egongo da. Etxe abere txikitzat, hauek hartuko dira: txakurrak, katuak eta txoriak, betiere, 6 kg-tik beherako pisua badute. Gehienez ere, bidaiari bakoitzak abere bat eraman ahal izango du, baldin eta kaiola baten barruan edo abereen hondakinak eduki eta gorde ditzakeen gailu baten barruan eramaten badituzte. Kaiola 60x 35x 35 cm-koa izango da, gehienez ere. Media Distancia zerbitzuko tren guztietan garraia daitezke bizikletak, baina beteta dauden trenetan mugatzea egongo da. Garraio mota horretarako, gehienezkoak ezarri ahal izango dira tren eta bagoi bakoitzeko. Animaliek ezin izango dute jarlekurik bete edo leku erreserbarik izan. Prezioa indarrean egondako tarifan ezarriko da.
Media Distancia zerbitzuko trenetan armak daramatzaten bidaiariek honako baldintza hauek bete behar dituzte:
Indar Armatuetako, Segurtasun Indar eta Kidegoetako, eta Aduana Zaintzako langileek edo segurtasun enpresen langileek beren armak daramatzatenean, zainketa zerbitzuak egiten ari direla, kide txartela, Identitate Militarraren Txartela edo, dagokionean, txartel profesionala erakustea nahikoa izango da.
Armak daramatzaten bidaiariek beharrezko arduraz eta arretaz jokatu beharko dute, eta beste bidaiariei arriskurik eta alarmarik ez sortzeko eta haien ondasunei kalterik edo arazorik ez eragiteko.
Renfe-Operadorak bi hilabeteko epean zehar gordeko ditu bidaiariek ahaztu, galdu edo utzitako objektuak eta jatorri ezezaguneko guztiak, Renfe-Operadoraren bagoietan eta dependentzietan aurkitutakoak. Objektu horien erregistro berezia gordeko da, haien ezaugarri nagusien deskribapenarekin eta aurkitutako egunarekin eta lekuarekin, unean indarrean dauden araudien arabera erabiltzeko helburuarekin. Halakorik ez denean, enkante publikoan bestenduko dira.
Bestendu aurretik, objektuen jabeek eskatu egiten badituzte, honela egingo da: aurrena, jabeak direla frogatu beharko dute; eta ondoren, dagokien gastuak ordaindu, baita garraio gastuak ere, aurkitu ziren lekutik lekualdatu beharra baldin badago.
Txartel salmenta duen geltoki batetik datozen eta trenera garraio-txartelik gabe igotzen diren bidaiariek txartelaren prezioa eta Baldintza honetan ezarritako errekargua ordaindu beharko dute.
Bidaiariak ordaintzeari uko egiten badio, trena dagoen geltokian bertan uztea aginduko zaio, trena geldirik badago, edo hurrengo geltokian, trena abian badago. Aurrekoari kalte egin gabe, bidaiaria identifikatu bada, Renfe-Operadorak dagokion salaketa aurkeztu ahal izango du Gobernuaren Ordezkaritzan, arau-hauste administratiboagatik zehapen espedientearen izapideak egiteko, Trenbide Sektorearen 39/2003 Legearen (azaroaren 17koa) 95. artikuluari jarraiki. Baldintza horren arabera, kasu hauetan ulertuko da bidaiariak ez duela garraio-txartelik: formalizatu ez duenean; iraungita dagoenean; aldatuta, urratuta, marratuta edo hondatuta dagoenean eta datuak bereizi ezin direnean, edo plastifikatuta dagoenean; eta bidaiariak eskuratutako garraio-txartelaren izaera dela eta harekin batera erakutsi beharreko agiriak aurkezten ez dituenean. Baliozko garraio-txartelik edo dagokion baimenik ez duten bidaiariek ordaindu beharreko errekargua joaneko txartelaren prezioari gehituko zaio, eta joaneko txartelaren prezioaren bikoitza izango da, gutxieneko hauekin:
Renfe-Operadorak urtero egunera ditzake zenbateko horiek KPIren igoeraren arabera.
18.1. Jarlekuen okupazioa
Trenera igo aurretik, bidaiariak berak egiaztatu beharko du ibilbidea eta trena eskuratutako txartelari dagozkiola. Jarleku okupatutzat hau jotzen da: bidaiariaren baliozko garraio-txartela, edozein erreserba motaren bidez lortua, jarleku kopuru mugatuko trenetan. Jarleku kopuru mugatuko trenetan, bidaiariak jarleku erreserba duen txartela badu, jarleku hori betetzeko eskubidea du. Jarleku kopuru mugatuko trenak salmentarik gabeko edo tokiko salmenta duten geltokietan gelditzen badira, hau da, leku salmenta zentralizatuko sistemarik gabekoetan, zutik bidaiatuko duten bidaiariak onartu ahal izango dituzte. Bidiariari horiei igotzen diren unean libre dauden jarlekuak emango zaizkie, bai eta erreserbarik gabe daudenak eta bidaian zehar erreserbatzen ez direnak ere. Jarleku libreen banaketa agente begiratzaileen esku egongo da, ibilbidean zehar. Bidaian zehar jarlekuz aldatu nahi izanez gero, langileei eskatu beharko zaie lehenik. Trenera igo aurretik, bidaiariak berak egiaztatu beharko du ibilbidea eta trena eskuratutako txartelari dagozkiola. Jarleku kopuru mugaturik gabeko Media Distancia zerbitzuko trenetako garraio-txartelak bidaiariaren erabilerarako jaulkiko dira, eseritako edo zutikako lekuen artean bereizi gabe.
18.2. Jarleku librerik gabeko bidaiariak
Jarleku kopuru mugatuko trenetan, bidaiariaren txartelean bagoia eta jarleku esleitu (erreserba) gabe formalizatu badu, trenak eseritako eta zutitako bidaiariak onartzen baditu, eta txartelari dagokion klasean ez badago jarleku librerik, aukera hauek izango ditu:
18.3. Jarleku eskubiderik gabeko bidaiariak
18.4. Leku aldaketa
Txartelari dagokionaz bestelako jarleku batera edo garestiagoa den batera aldatu nahi duen bidaiariak ibilbideko agente begiratzaileei jakinarazi beharko dio, lehendabizi, eta unean ordaindu beharko du bi jarlekuen arteko aldea, egiten duen ibilbideari dagokionez. Jarleku berriaren prezioa aurrekoarena baino merkeagoa bada, ez da diru itzulketarik egingo.
Orokorrean, bidaiariak bidaia eteten badu, ez du bidaia beste tren batean jarraitzeko eskubiderik izango.
Bidaiariak txartelean azaltzen den ibilbidearen eta baldintzen arabera tren aldaketarik egin behar badu, hori ez da bidaia etetetzat joko, baldin eta tren aldaketa leku libreak dituen aurreneko trenean egiten bada, bidaiaren baldintzen arabera. Txartel konbinaturen batek onartuta beste garraiobideekin edo beste trenbide enpresen trenekin tren aldaketa egin behar bada, tren aldaketa hori beste garraiobideen edo beste trenbide enpresen trenen baldintza partikularretan araututa egongo da.
Bidaia hasi aurretik ibilbidea luzatu nahi duen bidaiariak ibilbideko agente begiratzaileei jakinarazi beharko dio aurrena. Eskaera trenaren baldintzek eta leku eskuragarritasunak baimentzen duten heinean onartuko da, eta bidaiariak ibilbide berriaren prezioa unean ordaindu beharko du.
Eskaera aurrez jakinarazten ez bada, Baldintza Orokor hauetan garraio-txartelik gabeko bidaiariei dagokien 17. atalean ezarritakoa aplikatuko da.
Oro har, trena galtzea edo uzteak, bidaiaren hasierako geltokian edo bidaian zehar, txartela ezeztatuko du eta ez du dirua itzultzeko eskubiderik emango.
Bidaiari ezinduei edo mugikortasun murriztua dutenei (garraio tratamendu berezia edo apartekoa behar dutenak), ahal dela, Renfe-Operadoraeren trenetan eta insalazioetan eskuragarri dauden bide guztiak emango zaizkie, mugikortasun edo garraio egokia izan dezaten, zerbitzu horiek emateko aukera baldin badago.
Renfe-Operadorak behar besteko aurrerapenarekin argitaratuko ditu bere zerbitzuen ordutegiak, eta haiek aldatu ahal izango ditu, aparteko egoerarekin, Trenbide Azpiegituren Administratzaileak azpiegituraren edukierarekin lotutako erabakien ondorioz edo ezinbesteko kasuetan.
Behar besteko aurrerapenarekin, jakinaraziko da trenen ordutegien aldaketa. Txartela aurretiko salmentan eskuratu duen bidaiariak trenari dagokion irteera ordutegia aldatu dela aurkitzen badu eta bidaia ordutegi berrian ez egitea aukeratzen badu, aukera hauek izango ditu:
Bidaia hasiz gero, ordutegi berria onartu egin duela ulertuko da.
Renfe-Operadora kontratatutako garraioa aurreikusitako denboran, tituluan jasotako baldintzetan eta Baldintza Orokor hauen baldintzetan egitera behartuta dago, ezinbesteko kasuetan izan ezik.
Renfe-Operadorak bidaiarien eskura jarriko ditu erreklamazio orriak edo liburuak trenbide sektoreko araudian ezarritako baldintzetan. Beren eskubideak kaltetutzat jotzen dituen bidaiariak erreklamazio liburu edo orri horietan azaldu ahal izango ditu bere kexak. Horrez gain, ohizko bideak ere erabil ahal izango ditu: posta arrunta, telefonoa, telefaxa, posta elektronikoa edo Internet (dagokionean ezarri bezala), edo Renfe-Operadoraren edozein bulegotara bidal daitezkeen dokumentuak edo gutunak. Erreklamazioa aurkezteko, hura eragin zuen jazoera gertatu eta hilabeteko epea izango du bidaiariak. Erreklamazio orrien edo liburuaren erabilerari kalterik egin gabe, bidaiariak Renfe-Operadorak sortutako kalte galerak erreklamatu ahal izango ditu, auzibide edo, dagokionean, arbitraje prozedura bidez.
Ezinbesteko kasuetan izan ezik, bidaia ezeztatu, eten edo atzeratzearen ondorioz kaltea izandako bidaiariak dagokion kalte ordaina jasotzeko eskubidea edukiko du.
26.1. Bidaia ezeztatzea
Bidaiaren ezeztapen gisa hau ulertuko da: ezinbesteko kasuetan izan ezik, Renfe-Operadorak garraio-txartelan aurreikusitako baldintzetan bidaia ezin abiaraztea, trenak kendu direlako eta, gutxienez, ordubetean. Bidaia ezeztatuz gero, eskuratu gabeko zerbitzuagatik ordaindu duen prezioa berreskuratzeko eskubidea izango du bidaiariak. Halere, ezeztapena bidaia hasi baino berrogeita zortzi ordu lehenago gertatzen bada, Renfe-Operadora bidaiariari bi aukera hauek ematera behartuta egongo da: garraioa beste tren edo garraiobide batean eskaintzea, itundutako baldintza baliokideetan, edo zerbitzuagatik ordaindutako dirua berreskuratzea. Bidaiariari bidaiaren ezeztapena ezarritako abiaratze ordua baino lau ordu lehenago jakinarazten bazaio eskubidea edukiko du gainera Renfe-Operadoraren kargura kalte-ordain bat jasotzea, honen zenbatekoa garraio-tituluaren zenbatekoaren bikoitza izango delarik.
26.2. Bidaia etetea
Bidaiaren etetetzat hau ulertuko da: ezinbesteko kasuetan izan ezik, bidaia geldiaraztea, trena abian dagoen bitartean. Bidaia eteten bada, Renfe-Operadora behartuta egongo da bidaiariari garraioa ahal bezain laster eskaintzera, beste tren edo garraiobide batean eta itundutako baldintzen antzeko baldintzetan. Gainera, etete denbora ordubete baino luzeagoa bada, Renfe-Operadora behartuta egongo da, dagokionean, mantenu eta ostatatze gastuak ordaintzera eteteak irauten duen denboran.
26.3. Trenaren atzerapena
Ezinbesteko kasuetan izan ezik, helmugara ordubetetik gorako atzerapenarekin iritsiz gero, bidaiariak kalte ordaina jasotzeko eskubidea izango du; hain zuzen, erabilitako garraio-txartelaren prezioaren ehuneko berrogeita hamarra. Atzerapenak ordubete eta hogeita hamar minututik gora irauten badu, kalte ordaina garraio-txartelaren prezio osoaren baliokidea izango da.
26.4. Suposizio bereziak
Pertsona ezinduen edo mugikortasun urriko pertsonen kasuan, kontratatutako zerbitzuak ezeztatu edo etenez gero, haien garraio-txartela beste tren edo garraiobide baterako gaituko da. Kasu horretan, tren edo garraiobide horrek aurrekoaren erabilerraztasun baldintza berdinak bete beharko ditu.
Indarrean sartzea
Trenbide Sektorearen Azaroak 17ko 39/2003legearen 59 artikulua betez, Media Distancia Bidaiarien Garraio Kontratuaren honako Baldintza Orokorrak, Ministerio de Fomentoren Azpiegitura eta Planifikazio Estatuko Idazkaritzaren baimen agindua jaso dute 2006 urteko ekainak 21ean; Fomentoko ministroaren delegazio bidez, eta irailak 14eko FOM/2893/2005 aginduaren arabera, (2005 urteko irailak 19ko B.O.E. aldizkari ofizialean), indarrean sartuko da hilabete bateko epean Renfe-Operadora trenbide enpresari jakinarazi ondoren.
© Renfe. Eskubide guztiak erreserbatuta.
Legezko informazioa |