Lege ohar honek (aurrerantzean "Lege Oharra") Renfe-Operadora enpresa-entitate publikoak (aurrerantzean "Enpresa") bere erabiltzaileen eskura jartzen duen "www.renfe.es" Interneteko atariaren (aurrerantzean "Ataria") zerbitzuaren erabilera arautzen du.
Renfe-Operadora Estatuaren Administrazio Orokorraren Antolaketari eta Funtzionamenduari buruzko apirilaren 14ko 6/1997 Legearen 43.1.b) artikuluan ezarritako erakundeetako enpresa-entitate publikoa da, Ministerio de Fomento ministerioari atxikia.
Trenbide Sektorearen azaroaren 17ko 39/2003 Legearen hirugarren xedapen gehigarrian ezarritakoarekin bat eta abenduaren 30eko 2396/2004 Errege Dekretuak (abenduaren 31ko BOE) onartutako Renfe-Operadoraren Estatutuan ezarritakoarekin bat, Renfe-Operadorak berezko nortasun juridikoa du, bere ondarea, diruzaintza eta bere helburuak betetzeko eta jarduteko erabateko gaitasun juridikoa.
Renfe-Operadorarekin harremanetan jartzeko datuak:
2. 1. Informazio orokorra
web orria erabiltzeak Atariaren erabiltzaile egoera egozten du (aurrerantzean “Erabiltzailea”) eta Erabiltzailea web orrira sartzen den uneko Lege Oharrean, Renfe-Operadorak argitaratutakoan, dauden baldintza guztiak onartzea dakar. Erabiltzaileak arreta handiz irakurri behar du honako Legezko Ohar hau Ataria erabiltzeko asmoa duen aldi bakoitzean, aipatutako oharrean jasotako baldintzak aldatu baitaitezke.
Web orriaren bitartez Erabiltzaileei eskainitako zenbait zerbitzuk, kasuan kasu, Legezko Ohar hau ordezkatzen, osatzen edota aldatzen duen berariazko baldintzak dituzte (aurrerantzean, "Baldintza Partikularrak") eta baldintza horien arabera erabiliko dira. Hortaz, zerbitzu horiek erabili aurretik, Erabiltzaileak dagozkion Baldintza Partikularrak arreta handiz irakurri beharko ditu.
Renfe-Operadorak jakinarazten dizu www.renfe.es Web orria eta hari dagozkion azpidomeinu eta direktorio guztiak (aurrerantzean guztiak Ataria izendatuko dira) eta bertan eskuragarri dauden zerbitzuak atzitu eta erabiltzeko, Legezko Ohar honek ezarritako baldintzak bete behar direla. Hori horrela, Lege Abisuak zehaztutako baldintzekin ados egon ezean, Ataria ez erabiltzeko eskatzen dizugu, Ataria edo hari dagokion edozein zerbitzu erabiltzeak testu horretan bildutako legezko baldintza guztiak onartzea baitakar berekin.
Atariak Renfe-Operadorak egiten dituen jarduerak eta ematen dituen zerbitzuak sustatzea du xede; hori horrela izanik, Atariaren helburu nagusia da Erabiltzaileari eskainitako zerbitzuei buruzko informazioa ematea, hau da, zerbitzu horiek kontratatzeko gonbitea egitea, eta ez eskaintza loteslea. Renfe-Operadorak indarreko araudiarekin bat eskaintzen ditu Atarian ikusgai jarritako produktu eta zerbitzu guztiak.
Renfe-Operadorak eskubidea du, aurretiaz abisatu gabe, Atarian aldaketak egiteko, Atariaren edo bere diseinuaren edukiak eguneratu, zuzendu, aldatu, gehitu edo ezabatzeko. Atariaren edukiak aldizka eguneratzen direnez, hau da, informazioa berehala eguneratzen ez denez, Atarian dagoen informazioa indarrean dagoen eta zehatza den egiaztatzeko iradokitzen dizugu. Izan ere, Renfe-Operadorak paperean argitara emandako dokumentuen eta Atari honetan argitaratutako bertsio elektronikoaren artean alderik balego, Renfe-Operadorak paperean ofizialki argitaratutakoak izango du legezko balioa.
Atarian dauden edukiak, merkataritza-jarduerak, produktuak eta zerbitzuak ez zaizkie eskaintzen aipatutakoen edukiak baimentzen ez dituzten jurisdikzioetan bizi diren pertsonei.
2. 2. Atariaren doako erabilera
Erabiltzaileek doan erabili ahal izango dute Renfe-Operadoraren Ataria. Hala ere, Renfe-Operadorak Atariaren bidez ematen dituen Zerbitzuetako batzuk erabiltzeko zenbateko bat ordaindu behar da, kasuan kasu, Baldintza Partikularretan zehaztutakoari jarraiki.
2.3. Erabiltzaile erregistroa
Oro har, Zerbitzuak erabiltzeko ez da Erabiltzaile gisa izenik eman behar edo harpidetza aurretiaz egin behar. Dena den, zenbait Zerbitzu erabiltzeko Erabiltzaile gisa aurretiaz izena emateko baldintza ezartzen du Renfe-Operadorak. Zerbitzu horretan bertan edo zerbitzu hori arautzen duten Baldintza Partikularretan espresuki adierazten den moduan egin behar da aipatutako erregistroa.
2.4. Ataria, Zerbitzuak eta Edukiak behar bezala erabiltzeko betebeharra
Erabiltzaileak honako konpromisoa hartzen du: Ataria eta bertan eskuragarri dauden zerbitzuak eta Edukiak erabiliko ditu legean, Lege Ohar honetan, zenbait Zerbitzuren Baldintza Partikularretan eta jakinarazi zaizkion bestelako ohar, araudi eta jarraibideetan ezarritakoarekin bat, orokorrean onartzen diren ohitura on, moral eta ordena publikoa betez. Xede horretarako, Erabiltzaileak ez ditu Zerbitzuak edota Edukiak erabiliko legez kontrako xedeetarako; Lege Ohar honekin bat, erabat debekatua horiek erabiltzea Zerbitzuak, ekipo informatikoak edo Renfe-Operadoraren, beste Erabiltzaileen edo Interneteko (hardware eta software) edozein erabiltzaileren edozein ekipo informatikotan ("hacking" edo "pirateria informatikoa") bildutako dokumentu, fitxategi eta edozein motako edukiak gainkargatu, kaltetu edo baliogabetzen dituzten eta hirugarrenen eskubideak kaltetzen dituzten xedeetarako.
Aurreko paragrafoan adierazitako konpromisoa hautsi edo betetzen ez duten Erabiltzaileen kontra legez egoki diren ekintzak aurrera eramateko eskubidea du Renfe-Operadorak.
2.5. Estekak edo hiperestekak
Renfe-Operadorak zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste web orrietarako sarbideak adieraziko dizkizu. Esteka horiek zuretzat interesgarriak izan daitezkeen baliabideak Interneten bilatzeko laguntza eskaintzea dute helburu. Dena dela, orri horiek ez dira Renfe-Operadorarenak eta Renfe-Operadorak ez ditu horien edukiak berrikusten eta, hortaz, ezin du bere gain hartu eduki horien, estekatutako orriaren funtzionamenduaren edo orri hori atzitzeak ekar ditzakeen kalteen gaineko erantzukizunik.
Renfe-Operadorak idatziz espresuki baimenduta soilik jarri daiteke Atarian web orri baten edo posta elektroniko baten esteka. Horrez gain, esteka horiek honako baldintzak bete beharko dituzte: (a) web orri honen Home Page edo orri nagusira bakarrik egin ahal izango dira estekak; (b) esteka jartzeak ez du berekin ekartzen esteka egiten den orriarekiko inolako akordiorik, kontraturik, laguntzarik edo gomendiorik Renfe-Operadoraren eskutik.
Edozein momentutan, Renfe-Operadorak aurreko paragrafoan aipatutako baimena kendu ahal izango du, inolako arrazoirik alegatu beharrik gabe. Kasu horretan, esteka egin duen orriak esteka kendu behar izango du Renfe-Operadorak baimena kendu diola adierazten dion jakinarazpena jaso bezain laster.
2.6. Markoak
Renfe-Operadorak espresuki debekatzen du hirugarrenek “frame” edo markoak erabiltzea, baita Atariaren diseinua, jatorrizko konfigurazioa edo edukiak aldatzen duen beste edozein mekanismo ere.
2.7. Pribatutasuna
Renfe-Operadorak Datu Pertsonalak Babesteko 15/99 Lege Organikoa betetzen du.
Atariaren diseinua nahiz iturburu-kode, logo, marka, marrazki, eredu eta bertan agertzen diren bestelako zeinu bereizgarriena Renfe-Operadorari edo entitate kolaboratzaileei dagozkie, eta jabetza intelektual eta industrialaren eskubidearen babesa dute. Era berean, Atariaren edukiak Renfe-Operadoraren edo hirugarrenen jabetza intelektualaren eskubideen babesa dute. Erabat debekatua dago atariaren edukiak erabiltzea, erreproduzitzea, banatzea, publikoki komunikatzea, eskura jartzea, aldatzea edo antzeko beste edozein jarduera egitea, Renfe-Operadorak espresuki hori egiteko baimena eman badu edo Atarian eskainitako zerbitzuen kontratazioak berekin ekartzen dituen baldintzekin bat egiten bada izan ezik. Jabetza intelektual edota industrialaren eskubideak hautsi edo betetzen ez dituzten Erabiltzaileen kontra legez egoki diren ekintzak aurrera eramateko eskubidea du Renfe-Operadorak.
Atariaren erabilera: Atarira sartu eta bertako informazioa behar bezala erabiltzen duenak badu ekintza horien gaineko erantzukizuna. Erabiltzaileak Ataria arduragabe, legez kontra eta ezegoki erabiltzen badu, Renfe-Operadorak ez du ekintza horien gaineko erantzukizunik bere gain hartuko.
Edukien erabilera: Renfe-Operadorak bere Atariaren eduki guztiak sen onez ematen ditu eta ahalegin handiak egingo ditu eduki horiek etengabe eguneratzeko eta indarrean jartzeko; dena dela, Erabiltzaileek Atariari dagokion eremutik kanpo egiten dituzten erabileren eta atzipenen erantzukizunak erabiltzaileari dagozkio, eta Renfe-Operadorak ez du ekintza horien erantzukizunik bere gain hartuko. Renfe-Operadoraren irudi, izen ona edo osperako kalteak ekartzen dituen Erabiltzaileak eta Atariaren diseinu, marka, logo edo edukiak legez kontra edo iruzurrez erabiltzen dituenak bere jardueraren erantzulea izango da Renfe-Operadoraren aurrean. Hortaz, Erabiltzailea ez da saiatu behar informazioa, logoak, tonuak, irudiak, marrazkiak, markak, soinu-fitxategiak eta Atarian atzitu daitekeen beste edozein motako soinu-material edota soinu grafiko lortzen Legezko Ohar honetan adierazten ez diren mekanismoak erabiliz.
Birusak: Renfe-Operadorak beharrezko neurri guztiak hartzeko konpromisoa hartzen du erabiltzaileari bermatzeko bere Atarian ez dela birus, har, Troiako zaldi eta antzeko elementurik egongo. Hala ere, neurri horiek ez dira hutsezinak eta, hortaz, Renfe-Operadorak ezin du erabat bermatu elementu kaltegarri horietako bat ere ez egotea. Ondorioz, Renfek ez du bere gain hartzen elementu horiek Erabiltzaileari ekarri ahal dizkieten kalteen erantzukizunik.
Akats teknologikoak: Renfe-Operadorak ahalegin handiak egingo ditu Atariak etenaldiak ez izateko, baina ezin du bermatu akats teknologikorik ez egotea, ezta Ataria eta bertako edukiak etengabe eskuragarri egotea eta, ondorioz, ez du inolako erantzukizunik bere gain hartzen eskuragarritasun faltagatik eta Renfe-Operadorari egotzi ezin zaizkion sare deskonexioak, matxurak, gainkargak edo erorketak berekin ekarritako sarbide akatsengatik sor litezkeen kalte eta gaitzei dagokienez.
Akatsak kontratazioan: Kontratazioa alfazenbakizko kode bat mezu batean bidaliz egiten denez, Erabiltzaileak kontratazioa egiteko beharrezko datuak sartzean akatsen bat egiten badu, ez du kontratatutako zerbizua jasoko, eta horrek ez dio Renfe-Operadorari inolako erantzukizunik ekarriko.
Legezko Ohar hau osatzen duten baldintzak interpretatzeko eta Atari honen zerbitzuekin erlazionatutako edozein eztabaida, Espainiako legediaren arabera eraenduko da.
© Renfe. Eskubide guztiak erreserbatuta.
Legezko informazioa |