Renfe

Buscar en Irene de Renfe

Menu nagusia

Bilbo - Elementu hauekin bidaiatuz gero

Orriaren edukia

Animaliak

Aldirietako trenetan konpainiako animaliak eraman daitezke.

  • Etxeko animaliak, gehieneko pisu-mugarik gabe, hau da, txakurrak, katuak eta txoriak. Txakurren kasuan, muturrekoa ere eraman beharko dute.

Animalia eramatean kontuan hartu beharrekoak

  • Ez da beharrezkoa animalia kaiola barruan eramatea.
  • Beti uhal batekin lotuta eraman beharko da
  • Jabea edo animalia daraman pertsona izango da berorrek sor ditzakeen kalteen erantzule.

Doan bidaiatuko dute

  • Txartelik ordaindu gabe bidaiatuko dute.
  • Bidaiari bakoitzeko konpainiako animalia bakarra.
  • Renfe-ren aldiriak zerbitzuak konpainiako animaliak garraiatzea mugatzea edo bertan behera uztea erabaki dezake bidezkotzat deritzon egun edo ordutegian.

Informazio osagarria