Renfe

Donostia – Abonamendu eta Deskontuak

Orriaren edukia

Txartelak

Joaneko txartela

Pertsona bakarrarentzako txartela da, ez da pertsonalizatua eta besterengarria da, bidaia bakarra egiteko txartelean agertzen den jatorriko geltokitik eta tarifa-zonatik. Bere prezioa tarifa orokorrekoa edo oinarrizko tarifakoa da.

Aldirietan, txartela atera eta bi ordutara egin behar da bidaia.

Txartelari aplika dakizkioke Familia ugaria izateagatik eratorritako deskontuak eta baldintzetan berariaz aplika daitekeela diotenak.

Prezioak

Prezioen taula
ZonakPrezioak
1 1,70
2 1,90
3 2,60
4 3,35
5 3,80
6 5,00

Saltzeko bideak

Aldirietako geltokietako leihatiletan eta autosalmentako makinetan eros daitezke txartelak.

Aldaketak

Ez da onartzen txartelak aldatzea.

Baliogabetzeak

Erosteko unean soilik onartzen da txartelak baliogabetzea. Eragiketa honek ez dio kosturik sortuko bezeroari.

Txartelak balidatzea

Bidaia hasi baino lehen derrigorrez balidatu beharko da geltokietan horretara bideratutako makinetan. Halako makinarik ez balego, ikuskatzeaz arduratzen diren langileek balidatuko dute.

Deskontuak lortu ahal izateko, bezeroak txartela aurkeztu beharko du egiaztagiriekin batera, eta bidaia amaitu arte gorde beharko ditu. Horretaz arduratzen diren langileek, gainera, txartelaren titularraren nortasuna ziurtatzen duen dokumentua ere eska dezakete.

Informazio osagarria