Renfe

Donostia - Elementu hauekin bidaiatuz gero

Orriaren edukia

Bizikletak garraiatzea

Donostiako aldirietako trenetan bizikletak garraiatu ahal izateko, baldintza jakin hauek bete behar dira:

  • Bidaiari bakoitzeko bizikleta bakarra onartuko da.
  • Bizikleta daraman bidaiariak balio duen garraio-txartel bat izan beharko du eta ez du ezer ordainduko zerbitzuarengatik.
  • Trena oso beteta badoa eta bizikleta daraman bidaiariak ezin badu bidaiatu edo eragozpenak sor baditzake, beste tren bat hartu edo txartelaren zenbateko guztia itzul diezaioten eskatu ahal izango du.
  • Bizikletak horretarako bideratu diren guneetan garraiatuko dira. Seinaleztatu gabe badaude, baimendutako trenetan sartzeko guneak erabiliko dira garraiatzeko, eta ezingo da korredorerik edo etzan ezin daitekeen eserlekurik okupatu.
  • Jabeek igo, zaindu eta jaitsiko dituzte bizikletak.
  • Renfe-k ez du bere gain erantzukizunik hartuko ibilbidean zehar bizikletek kalterik jasaten badute edo galtzen badira.

Sarbide-plataforma bakoitzean sar daitekeen gehienezko bizikleta kopurua tokiaren araberakoa izango da, eta Bezeroarentzako arreta-zerbitzuaren irizpidea gailenduko da beti.

Informazio osagarria