Renfe

Lagundu gabeko adingabeen bidaia

Orriaren edukia

Renfe-k 6-13 urte arteko (biak barne) bezeroei heldu batek lagundu gabe bidaiatzeko aukera eskaintzen die, jatorritik helmugarako garraioak iraun bitartean treneko langileek gainbegiratuta. Ez zaie prestatuko zerbitzu hau arreta pertsonalizatua behar duten lagunei.

Laguntzailerik gabeko adingabeen zerbitzua Ave eta Larga Distancia zerbitzu gehienetako Preferente klasean ematen da. Gehienez 4 eserleku onartuko dira treneko.

Bidaia tren berean egin behar du adingabeak jatorritik helmugara, eta beranduenera ere 22:00ak baino lehen iritsi behar da.

Saltzeko bideak

Geltokietako leihatiletan, Ceutako salmenta-bulegoetan eta bidaia-bulego fisikoetan txartela erostean eskatuko da zerbitzua, trena irten baino gutxienez 48 ordu lehenago. Adingabearen txartela (Tarifa orokorrarekin alderatuta % 40ko deskontua duen Haurren tarifa) haren ardura duen helduak erosi beharko du.

Txartela jaulki baino lehen, saltzaileak haurrentzako menu berezia edo menu normala nahi duen galdetuko dio saltzaileak eskatzaileari. Edonola ere, bezeroak hala eskatuz gero, dauden menu berezien berri ere emango zaio, aurkeztutako aukeretan aintzat hartzen ez den alergiaren bat izango balu adingabeak, ez zaio ezer emango, ura bakarrik.

Adingabeek ezingo dute ezer erosi trenean, berariazko baimenik gabe.

Aldaketak

Txartela aldatzea onartzeko, zerbitzurako ezarritako baldintzak bete beharko ditu tren berriak.

  • Indarrean den aldian, kosturik gabe aldatu ahal izango da txartela egun bererako.
  • Bezeroak txartela beste egun baterako aldatu nahiko balu, zenbateko osagarri bat ordaindu beharko luke, aldatutako txartelaren zenbatekoari dagokion % 10, aldaketa-gastu gisa.

Txartel berriaren zenbatekoa handiagoa izanez gero, aldea ordaindu beharko du bezeroak.

Aldaketa gutxiago balio duen txartelera egiten denean, aldaketa-gastuak kendu ostean (halakorik balego), % 15 deskontatuko zaio zenbatekoari.

Baliogabetzeak

Txartelak baliogabe daitezke, baina txartelaren balioaren % 15 kenduko da.

Prozedura

Adingabea eta laguntzen dion heldua trena irten baino 30 minutu lehenago aurkeztu behar dira Renfe-ren zerbitzu-zentrora edo Renfe-ren bezeroarentzako arreta-zerbitzura.

Adingabea treneko eserlekura eramango da eta arreta emango zaio bidaia guztian zehar, treneko langileek etengabe egiaztatuko dute bere eserlekuan dagoela, batez ere, trena tarteko geltokietan geratzen denean.

Xedera heltzean, dokumentuan ezarritako pertsonak besterik ez du hartuko haurra, betiere, NAN, pasaportea edo gidabaimen orijinala erakutsita, bere nortasuna Renfe-ren arduradunari aldez aurretik frogatzen baldin badio.

Hona hemen zerbitzua ematen den geltokien zerrenda:

  • Alacant
  • Albacete Los Llanos (ALTARIA Madril/Murtzia/Cartagena lineetan izan ezik).
  • Algeciras.
  • Barcelona Sants (ALVIA Bartzelona-Vigo/A Coruña; ALVIA Bartzelona-Bilbo/Irun; ALVIA Bartzelona-Gijón eta ALVIA Bartzelona-Iruña lineetan izan ezik).
  • Bilbo-Abando (ALVIA Bilbo-Bartzelona linean izan ezik).
  • Cadiz.
  • Camp de Tarragona (ALVIA Bartzelona-Vigo/A Coruña; ALVIA Bartzelona-Bilbo/Irun; ALVIA Bartzelona-Gijón eta ALVIA Bartzelona-Iruña lineetan izan ezik).
  • Castelló.
  • Ciudad Real.
  • Kordoba.
  • Cuenca Fernando Zóbel.
  • Figueres Vilafant.
  • Gijón (ALVIA Bartzelona-Gijón linean izan ezik).
  • Girona.
  • Granada.
  • Huelva.
  • Huesca.
  • León (Ave produktuetan soilik).
  • Lleida–Pirineus (ALVIA Bartzelona-Vigo/A Coruña; ALVIA Bartzelona-Bilbo/Irun; ALVIA Bartzelona-Gijón eta ALVIA Bartzelona-Iruña lineetan izan ezik).
  • Madril–Chamartín (ALTARIA Madril-Murtzia/Cartagena; ALVIA Madril-Irun/Hendaia; ALVIA Madril-A Coruña/Ferrol eta ALVIA Madril-Pontevedra lineetan izan ezik).
  • Madrid–Puerta de Atocha (Madrid –Atochako Aldirietan izan ezik).
  • Málaga María Zambrano.
  • Iruña (ALVIA Bartzelona-Vigo/A Coruña; ALVIA Bartzelona-Bilbo/Irun; ALVIA Bartzelona-Gijón eta ALVIA Bartzelona-Iruña lineetan izan ezik).
  • Puertollano.
  • Requena–Utiel.
  • Santander.
  • Sevilla Santa Justa.
  • Valentzia Joaquín Sorolla.
  • Valladolid Campo Grande.
  • Zaragoza–Delicias (ALVIA Bartzelona-Vigo/A Coruña; ALVIA Bartzelona-Bilbo/Irun; ALVIA Bartzelona-Gijón eta ALVIA Bartzelona-Iruña lineetan izan ezik).

Oharra: Salbuespenen zerrendan adierazitako lineek bidaiaren bi norantzei egiten die erreferentzia.

Informazio osagarria