Renfe

Aldaketak eta baliogabetzeak

Orriaren edukia

Txartelen aldaketak

Oro har, alda daitezke Ave, Larga Distancia, Avant eta Media Distancia Convencional trenetako txartelak. Aldiriak eta Feve zerbitzuetan, ez da onartzen txartelak aldatzea.

Aldatzeko baldintzak hauek dira:

Garraio-txartelak iraungitze-epe bat du, eta bidaia-data berria epe horretakoa izango da.

Ave, Larga Distancia, Avant eta Media Distancia zerbitzuetan, oro har, bezeroak eskatzen duen adina aldiz alda daitezke txartelak balio duen epe guztian (erosten den unetik hasi eta salmenta-kanal bakoitzean xedatutako denborarako), berariaz kontrakorik adierazten ez den eskaintzetan izan ezik, eta salmenta-sistemari dagozkion prozedurak aurrera eramateko nahikoa denborarekin.

Txartelaren prezioaren gainean % 10eko aldaketa-gastuak egingo dira, garraio-txartelaren eskaintzaren merkataritza-baldintzetan beste mugaren bat ezartzen den kasuetan izan ezik, edota ez du aldaketa-gasturik izango egun bererako bada. Gastu horiek web honetako “Tarifak eta deskontuak” atalean azaldutako eskaintzetako batean kontsultatuko dira, Media Distancia Convencional zerbitzuetan izan ezik. Gutxienez 1 euroko gastua izango dute txartel bakoitzeko.

Ez da onartzen Aldiriak eta Feve zerbitzuetako txartelak eta bidaia anitzeko txartelen formalizazioak aldatzea.

Ave, Larga Distancia, Avant eta Media Distancia zerbitzuetan, ez da onartzen bidaia anitzeko txarteletan eta horien formalizazioak aldatzea.

Itzulitako dirua edo sortutako abonoa txartela erosteko erabilitako modu beraren bidez egingo da, jarraian adierazten den moduan:

  • Egun bererako, txartel-aldaketak ez du kosturik izango (kontratatutako eskaintzan beste baldintza bat dagoen kasuetan izan ezik):
    • Txartel berriaren zenbatekoa HANDIAGOA bada, aldea ordaindu beharko du bezeroak.
    • Txartel berriaren zenbatekoa BERA bada, ez da ezer gehiago ordaindu beharko.
    • Txartel berriaren zenbatekoa itzuli beharreko zenbatekoa baino TXIKIAGOA bada, balizko aldaketa-gastuak kendu ostean (halakorik balego); oro har, bezeroari itzuli beharreko aldearen zenbatekoari % 15 deskontatuko zaio.
  • Beste egun baterako aldaketan, txartel-aldaketak gutxienez % 10eko gastuak izango ditu edo kontratatutako eskaintzen merkataritza-baldintzetan zehaztutako kostu espefizifikoak:
    • Txartel berriaren zenbatekoa HANDIAGOA bada, aldea ordaindu beharko du bezeroak. Aldatutako txartelearen eskaintzan xedatzen den aldaketa-gastuen ehunekoari dagokion zenbateko osagarria ordainduko da.
    • Txartel berriaren zenbatekoa BERDINA bada, aldatutako txartelaren kontratatutako eskaintzan ezarritako gastuen ehunekoaren halako kopuru gehigarria ordainduko du, aldaketa-gastuengatik.
    • Itzuli beharreko zenbatekoa baino TXIKIAGOA duen txartel batera aldatu behar denean, balizko aldaketa-gastuak kendu ostean (halakorik balego); bezeroari itzuli beharreko aldearen zenbatekoari % 15 deskontatuko zaio.

Ave eta Larga Distancia zerbitzuetan, txartel berriaren jaulkitzeak ez du kudeaketa-gasturik sortzen.

Txartelak baliogabetzea

Ave, Larga Distancia, Avant eta Media Distancia Convencional zerbitzuetan, txartelak balio duen epe guztian (erosten den unetik hasi eta salmenta-kanal bakoitzean xedatutako denborarako) baliogabe daitezke txartelak, eta salmenta-sistemari dagozkion prozedurak aurrera eramateko nahikoa denborarekin.

Oro har, baliogabetzeko txartel-prezioaren gutxienez % 15eko gasturekin egiten dira (kudeaketa-gastuak izan ezik). Gainera, zenbait merkataritza-eskaintzek baldintza murriztaileagoak izan ditzakete: adibidez, baliogabetzeak ez onartzea, aurrerapen jakin batekin onartzea eta gastu-ehuneko desberdin batekin.

Aldiriak eta Feve zerbitzuetan, erosteko unean soilik onartzen da txartelak baliogabetzea. Eragiketa honek ez dio kosturik sortuko bezeroari.

Multibidaia txartelak baliogabetzea

Ave, Larga Distancia, Avant eta Media Distancia Convencional zerbitzuetan, lotutako kosturik gabe baliogabetu ahal izateko, ez bada eragiketarik egin abonamenduarekin. Eragiketaren bat egin bada, baina ez bada oraindik bidaiarik egin, Multibidaia txartelaren % 15eko kostuarekin baliogabetu ahal izango da, baliogabetze-gastu moduan.

Aldiriak eta Feve zerbitzuetan, erabiltzeko aldia hasi baino lehen soilik baliogabetu ahal izango dira. Eragiketa honek ez dio kosturik sortuko bezeroari.

Multibidaia txartelen formalizazioak baliogabetzea

Ave, Larga Distancia eta Avant zerbitzuetan, formalizazioa inolako kosturik gabe baliogabetu ahal izango du bezeroak.

Media Distancia Convencional zerbitzuan, erreserbaren formalizazioa inolako kosturik gabe baliogabetu ahal izango du bezeroak. Baina bezeroak tarifa garestiagoko tren batean formalizatu badu bidaia, inolako kosturik gabe baliogabetu ahal izango du, formalizatu eta bi ordu igaro baino lehen baliogabetzen badu. Une horretatik aurrera, bi prezioen artean ordaindutako aldearen % 15 ordaindu beharko du, gastu gisa.

Aldiriak eta Feve zerbitzuetan, txartela tornuan formalizatu ostean ezin da baliogabetu.

Itzulitako dirua edo sortutako abonoa txartela erosteko erabilitako modu beraren bidez egingo da.

Geltokietako leihatiletan erositako txartelak bide hauetan aldatu edo baliogabe daitezke:

  • Geltokietako leihatiletan eta Ceutako salmenta-bulegoan.

    Aldaketak eta baliogabetzeak egiteko bidaiariaren jatorriko geltokitik trena irteteko ordua irten baino zenbat denbora lehenago: 5 minutu.

    Aurrez erabili den ordaintzeko modu berarekin egin behar da.

  • Telefono bidezko salmenta eta telefono bidez aldaketak eta baliogabetzeak egiteko zerbitzua.

    Aldaketak eta baliogabetzeak egiteko bidaiariaren jatorriko geltokitik trena irteteko ordua irten baino zenbat denbora lehenago: 30 minutu.

    Kreditu-txartelarekin edo Renfe fidelizazio-programarekin ordaindu diren txarteletan soilik egin daitezke eragiketa horiek.

    Eskudiruz ordaindutako txartelak prezio bera badute soilik aldatu ahal izango dira eta ezingo dira inoiz baliogabetu.

  • Produktu anitzen autosalmentako makinak.

    Aldaketak eta baliogabetzeak egiteko bidaiariaren jatorriko geltokitik trena irteteko ordua irten baino zenbat denbora lehenago: 5 minutu.

    Kreditu-txartelarekin edo Renfe fidelizazio-programarekin ordaindu diren txarteletan soilik egin daitezke eragiketa horiek.

Bidaia-agentzia fisikoetan erositako txartelak bide hauetan aldatu edo baliogabe daitezke:

  • Geltokietako leihatiletan eta Ceutako salmenta-bulegoan.

    Aldaketak eta baliogabetzeak egiteko bidaiariaren jatorriko geltokitik trena irteteko ordua irten baino zenbat denbora lehenago: 5 minutu.

    Aurrez erabili den ordaintzeko modu bera erabiliz.

    Eskudiruz ordaindu eta bidaia-agentzia batean erositako txartelak baliogabetzeko, geltokiko leihatilara joan beharko duzu 90 eguneko epean dirua itzultzeko bidaia-agentziara eraman beharreko egiaztagiria jaulki diezazuten.

  • Bidaia-agentzia fisikoak.

    Aldaketak eta baliogabetzeak egiteko bidaiariaren jatorriko geltokitik trena irteteko ordua irten baino zenbat denbora lehenago: 5 minutu.

    Aurrez erabili den ordaintzeko modu bera erabiliz.

    Ez da onartzen tour operadoreen RIT txartelak aldatzea. Erositako bidaia-agentzietan egingo dira baliogabetzeak.

  • Produktu anitzen autosalmentako makinak.

    Aldaketak eta baliogabetzeak egiteko bidaiariaren jatorriko geltokitik trena irteteko ordua irten baino zenbat denbora lehenago: 5 minutu.

    Aurrez inprimatutako txartela.

    Kreditu-txartelarekin edo Renfe fidelizazio-programarekin ordaindu diren txarteletan soilik egin daitezke eragiketa horiek.

www.renfe.com helbidean erositako txartelak bide hauetan aldatu edo baliogabe daitezke:

  • Geltokietako leihatiletan eta Ceutako salmenta-bulegoan.

    Aldaketak eta baliogabetzeak egiteko bidaiariaren jatorriko geltokitik trena irteteko ordua irten baino zenbat denbora lehenago: 5 minutu.

    Aurrez erabili den ordaintzeko modu bera erabiliz.

    PayPal bidez erositako txartel bat aldatzeko, lehenik txartelaren zenbatekoa PayPal kontura itzuliko da eta, ondoren, txartel berrien zenbatekoa zordunduko da bezeroak aukeratutako ordaintzeko aukera erabiliz.

  • www.renfe.com.

    Aldaketak eta baliogabetzeak egiteko bidaiariaren jatorriko geltokitik trena irteteko ordua irten baino zenbat denbora lehenago: 15 minutu.

    Eragiketak egiteko beharrezkoa da txartelaren erreserba-zenbakia edo zenbakia.

  • Telefono bidezko salmenta eta telefono bidez aldaketak eta baliogabetzeak egiteko zerbitzua.

    Aldaketak eta baliogabetzeak egiteko bidaiariaren jatorriko geltokitik trena irteteko ordua irten baino zenbat denbora lehenago: 30 minutu.

    Kreditu-txartelarekin, prezio bereko txartel batekin edo Renfe fidelizazio-programarekin ordaindu diren txarteletan soilik egin daitezke eragiketa horiek.

  • Produktu anitzen autosalmentako makinak.

    Aldaketak eta baliogabetzeak egiteko bidaiariaren jatorriko geltokitik trena irteteko ordua irten baino zenbat denbora lehenago: 5 minutu.

    Aurrez inprimatutako txartela.

    Kreditu-txartelarekin edo Renfe fidelizazio-programarekin ordaindu diren txarteletan soilik egin daitezke eragiketa horiek.

    PayPal bidez erositako txartelen kostu zeroko aldaketak soilik onartzen dira.

  • Renfe Ticket

    Aldaketak eta baliogabetzeak egiteko bidaiariaren jatorriko geltokitik trena irteteko ordua irten baino zenbat denbora lehenago: 15 minutu.

    Garraio-txartela Renfe Ticket aplikaziora lotu ostean, beharrezkoa da txartelaren erreserba-zenbakia edo zenbakia.

    PayPal bidez erositako txartelen kostu zeroko aldaketak soilik onartzen dira.

Telefono bidez erositako txartelak bide hauetan aldatu edo baliogabe daitezke:

  • Geltokietako leihatiletan eta Ceutako salmenta-bulegoan.

    Aldaketak eta baliogabetzeak egiteko bidaiariaren jatorriko geltokitik trena irteteko ordua irten baino zenbat denbora lehenago: 5 minutu.

    Aurrez erabili den ordaintzeko modu bera erabiliz.

  • Telefono bidezko salmenta eta telefono bidez aldaketak eta baliogabetzeak egiteko zerbitzua.

    Aldaketak eta baliogabetzeak egiteko bidaiariaren jatorriko geltokitik trena irteteko ordua irten baino zenbat denbora lehenago: 30 minutu.

    Telefono bidezko erreserbatutako txartela jaulki ez bada.

    Kreditu-txartelarekin, prezio bereko txartel batekin edo Renfe fidelizazio-programarekin ordaindu diren txarteletan soilik egin daitezke eragiketa horiek.

  • Produktu anitzen autosalmentako makinak.

    Aldaketak eta baliogabetzeak egiteko bidaiariaren jatorriko geltokitik trena irteteko ordua irten baino zenbat denbora lehenago: 5 minutu.

    Telefono bidezko erreserbatutako txartela jaulki ez bada.

    Kreditu-txartelarekin edo Renfe fidelizazio-programarekin ordaindu diren txarteletan soilik egin daitezke eragiketa horiek.

Bidaia-agentzia birtualetan erositako txartelak bide hauetan aldatu edo baliogabe daitezke:

  • Geltokietako leihatiletan eta Ceutako salmenta-bulegoan.

    Aldaketak eta baliogabetzeak egiteko bidaiariaren jatorriko geltokitik trena irteteko ordua irten baino zenbat denbora lehenago: 5 minutu.

    Bidaia-agentzia birtualetan Enpresa tarifarekin erositako txarteletan soilik egin daitezke eragiketak. Aurrez erabili den ordaintzeko modu bera erabiliz. Kreditu-txartelarekin edo Renfe fidelizazio-programarekin ordaindu diren txarteletan soilik egin daitezke aldaketak eta baliogabetzeak.

    AGE tarifako txartelak ezin dira aldatu edo baliogabetu.

  • Bidaia-agentzia fisikoak.

    Aldaketak eta baliogabetzeak egiteko bidaiariaren jatorriko geltokitik trena irteteko ordua irten baino zenbat denbora lehenago: 5 minutu.

    Txartelean aplikatutako tarifak onartuz gero, bere merkataritza-sareko bidaia-agentzietan soilik egin daitezke aldaketak eta baliogabetzeak.

  • Bidaia-agentzia birtualak.

    Baliogabetzeak egiteko bidaiariaren jatorriko geltokitik trena irteteko ordua irten baino zenbat denbora lehenago: 5 minutu.

    Txartelean aplikatutako tarifak onartuz gero, bidaia-agentzia birtualetan soilik egin daitezke baliogabetzeak.

Produktu anitzen autosalmentako makinetan erositako txartelak bide hauetan aldatu edo baliogabe daitezke:

  • Geltokietako leihatiletan eta Ceutako salmenta-bulegoan.

    Aldaketak eta baliogabetzeak egiteko bidaiariaren jatorriko geltokitik trena irteteko ordua irten baino zenbat denbora lehenago: 5 minutu.

    Aurrez erabili den ordaintzeko modu bera erabiliz.

  • Telefono bidezko salmenta eta telefono bidez aldaketak eta baliogabetzeak egiteko zerbitzua.

    Aldaketak eta baliogabetzeak egiteko bidaiariaren jatorriko geltokitik trena irteteko ordua irten baino zenbat denbora lehenago: 30 minutu.

    Aurrez erabili den ordaintzeko modu bera erabiliz.

  • Produktu anitzen autosalmentako makinak.

    Aldaketak eta baliogabetzeak egiteko bidaiariaren jatorriko geltokitik trena irteteko ordua irten baino zenbat denbora lehenago: 5 minutu.

    Aurrez erabili den ordaintzeko modu bera erabiliz.

  • Renfe Ticket.

    Aldaketak eta baliogabetzeak egiteko bidaiariaren jatorriko geltokitik trena irteteko ordua irten baino zenbat denbora lehenago: 15 minutu.

    Txartelaren erreserba-zenbakia edo zenbakia Renfe Ticket aplikaziora lotu ostean, onartzen dira aldaketak eta baliogabetzeak, aurrez erabilitako ordaintzeko modu bera erabiliz.

Renfe Ticket aplikazioan erositako txartelak bide hauetan aldatu edo baliogabe daitezke:

  • Geltokietako leihatiletan eta Ceutako salmenta-bulegoan.

    Aldaketak eta baliogabetzeak egiteko bidaiariaren jatorriko geltokitik trena irteteko ordua irten baino zenbat denbora lehenago: 5 minutu.

    Aurrez erabili den ordaintzeko modu bera erabiliz. Txartela inprimatu egin behar da.

  • www.renfe.com.

    Aldaketak eta baliogabetzeak egiteko bidaiariaren jatorriko geltokitik trena irteteko ordua irten baino zenbat denbora lehenago: 15 minutu.

    Eragiketak egiteko beharrezkoa da txartelaren erreserba-zenbakia edo zenbakia.

  • Telefono bidezko salmenta eta telefono bidez aldaketak eta baliogabetzeak egiteko zerbitzua.

    Aldaketak eta baliogabetzeak egiteko bidaiariaren jatorriko geltokitik trena irteteko ordua irten baino zenbat denbora lehenago: 30 minutu.

    Aurrez erabili den ordaintzeko modu bera erabiliz.

  • Produktu anitzen autosalmentako makinak.

    Aldaketak eta baliogabetzeak egiteko bidaiariaren jatorriko geltokitik trena irteteko ordua irten baino zenbat denbora lehenago: 5 minutu.

    Aurrez erabili den ordaintzeko modu bera erabiliz.

    PayPal bidez erositako txartelen kostu zeroko aldaketak soilik onartzen dira.

  • Renfe Ticket.

    Aldaketak eta baliogabetzeak egiteko bidaiariaren jatorriko geltokitik trena irteteko ordua irten baino zenbat denbora lehenago: 15 minutu.

    Aurrez erabili den ordaintzeko modu bera erabiliz.

Informazio osagarria