Renfe

Garaiz iristeko borondatezko konpromisoa

Orriaren edukia

Zernahi gertatuta ere, dirua itzultzen dizugu

Renfe-k kalte-ordainak jasotzeko hiru aukera jartzen ditu Ave, Alvia, AV City, Euromed, Altaria, Intercity (LD), Talgo eta Trenhotel zerbitzuetako bezeroen eskura, trena atzeratuz gero:

  • Dagokion zenbatekoa itzultzea ordaindutako bitarteko bera erabiliz.
  • Dagokion zenbatekoa itzultzea gehi % 20 deskontu-kode trukagarri batean, hurrengo tren-bidaiarako.
  • +Renfe fidelizazio-programako bezeroentzat soilik: Renfe puntuei dagokion zenbatekoa itzultzea gehi % 30.

Atzerapenagatiko kalte-ordaina eskatzeko bideak

Ordaintzeko erabilitako bitarteko bera erabiliz zenbatekoa itzuliz gero:

  • renfe.com helbidean (kreditu-txartelarekin edo Renfe puntuekin ordaindutako txarteletarako).
  • Geltokietako leihatilak eta bidaia-agentziak.

Hurrengo bidaiarako deskontu-kode batean itzuliz gero:

  • renfe.com helbideko zerbitzuak esklusiboa.
  • Merkataritza-zerbitzu* nazionalerako soilik.
  • Kreditu-txartelarekin eta eskudiruz erositako txarteletarako. Ez da aplikatzen Renfe puntuekin erositako txarteletan.
  • Gehienez 3 hilabeteko epea dago bidaia-egunetik hasita, kalte-ordaina eskatzeko.
  • Gehienez 6 hilabeteko epea dago deskontu-kodea lortzen den egunetik hasita, beste txartel bat erosteko.

Renfe puntuetan itzuliz gero:

  • renfe.com helbideko zerbitzuak esklusiboa.
  • Merkataritza-zerbitzu* nazionalerako soilik.
  • Bezeroaren +Renfe kontuan sartzen dira zuzenean puntuak.
  • Kreditu-txartelarekin eta eskudiruz erositako txarteletan aplikatzen da. Ez da aplikatzen Renfe puntuekin erositako txarteletan.
  • Gehienez 3 hilabeteko epea dago bidaia-egunetik hasita, kalte-ordaina eskatzeko, eta 3 urteko epea puntuak kontsumitzeko.

Renfe-ren merkataritza-zerbitzuak: Ave, AV City, Alvia, Euromed, Altaria, Trenhotel, Talgo eta Intercity (Larga Distancia) trenetan. Ez dira sartzen tren turistikoak eta tematikoak.

Informazio osagarria