Renfe

Puntualtasun konpromisoa

Orriaren edukia

Zer da Garaiz iristeko borondatezko konpromisoa?

Merkataritza-zerbitzuetan* Renfe-ren garaiz iristeko borondatezko konpromisoak nabarmen hobetzen ditu Tren-sektorearen Legean eta Europar Parlamentuaren Araudian xedatutako kalte-ordainen baldintzak. Neurri horri esker, Renfe da bezeroentzat kalte-ordain onuratsuenak dituen operadorea.

Gure konpromisoa

Renfe-k bezeroekin duen borondatezko konpromiso horrek zerbitzuen kalitatea hobetzeaz gainera edozein egoeratan aplikatzen da, baita ezinbestean gertatutako atzerapenetan edo gorabeheretan ere.

Renfe Ave borondatezko konpromisoaTrenbide sektorearen araudiaEuropar Parlamentuko araudia
Atzerapena >15' txartelaren zenbatekoaren % 50 itzultzen da Atzerapena > 60' txartelaren zenbatekoaren % 50 itzultzen da Atzerapena: 60' eta 119 artean, txartelaren zenbatekoaren % 25 itzultzen da
Atzerapena >30' txartelaren zenbatekoaren % 100 itzultzen da Atzerapena: > 90', txartelaren zenbatekoaren % 100 itzultzen da Atzerapena > 120' txartelaren zenbatekoaren % 50 itzultzen da

*Ave, AV City, Alvia, Euromed, Altaria, Trenhotel, Talgo eta Intercity (Larga Distancia) trenetan. Kanpo geratzen dira tren turistikoak eta tematikoak.

Promo eta Mesa tarifek atzerapenagatiko kalte-ordainetarako baldintza bereziak dauzkate.

Puntualtasun konpromisoa

Renfe-ren gainerako merkataritza-zerbitzuei, Promo eta Mesa tarifei dagozkien atzerapenagatiko kalte-ordainak ezagutzeko, baita Avant eta Media Distancia produktuenak ere, kontsultatu Atzerapenagatiko kalte-ordaina atala.

Informazio osagarria