Renfe

Buscar en Irene de Renfe

Lotura-bermea

Orriaren edukia

Renfe Viajeros tren guztiek bi ibilbideren arteko lotura-bermea dute.

Berme hori erabiltzen da, lehen trenaren iritsiera-ordu teorikoaren eta bigarrenaren irteeraren artean, 60 minutuko (geltokian bertan aldatzen bada trenez) edo 90 minutuko tartea badago (udalerri bereko bi geltokiren artean aldatzen bada trenez).

Ez da bermaten Aldiriak eta Feve zerbitzuen arteko lotura, ezta gainerako zerbitzuen artekoa ere.

Lotura-bermatuko txarteletan, hiri bereko geltoki desberdinen arteko leku-aldaketa bidaiariaren kontura egingo da, Valentzian bezala, tren-zerbitzu bat edo Renfe-ren zerbitzu alternatibo bat dagoen kasuetan izan ezik. Kasu horietan, geltoki batetik bestera joateko balioko dute txartelek.

Renfe Viajeros zerbitzuari egotz dagokioen balizko lotura-galera batean, bezeroak hurrengo trenerako txartel bat doan eskuratzeko eskubidea izango du, baita kalte-ordain bat ere dagokion hemugara atzerapenez iritsi izanagatik. Bezeroak bidaian jarraitzeari uko egiten badio, doan itzuliko da jatorrira eta txartelaren zenbatekoa itzuliko zaio.

Lotura-bermerako eskubidea izateko, bidaiariak bidaia bakoitzaren jatorritik azken helmugara arteko txartelak izan behar ditu.

Saltzeko bideak

Geltokietako leihatiletan, Ceutako salmenta-bulegoan, www.renfe.com helbidean, bidaia-bulego fisikoetan, telefono bidezko salmentan – Renfe Contigo 912 320 320, eskuratu ahal izango dira txartel horiek.

Aldaketak eta baliogabetzeak

Aldaketa edo baliogabetzeak egiteko baldintzak txarteletan aplikatutako tarifetan ezarritakoak izango dira.

Deskontuak lortu ahal izateko, bezeroak txartelak aurkeztu beharko ditu indarrean diren egiaztagiriekin batera, eta bidaia amaitu arte gorde beharko ditu. Era berean, baita titularraren nortasuna egiaztatzen duen dokumentua ere.

Informazio osagarria