Renfe

PayPal bidez ordaintzea

Orriaren edukia

Dagoeneko eros dezakezu azkar eta seguru PayPal kontuarekin.

Gure webgunean ordaintzeko aukera hau hautatu ostean (erosteko prozesuko aukeretako bat da), PayPal-era zuzenduko zaitugu erosteko modu horren ohiko protokoloari jarraitzeko: erabiltzailea eta pasahitza idaztea eta ordainketa berrestea.

Eragiketa egin ostean, automatikoki itzuliko zara Renfe-ra, eta erosketaren berrespena ikusi ahal izango duzu.

Zer eros dezaket PayPal-ekin

  • Edozein ibilbide nazional.
  • Gazte-txartela.

Txartelak aldatzea

  • PayPal bidez erosi diren txartelak soilik aldatu ahal izango dira bide hori erabiliz.
  • Prozesuan zehar, aldatu nahi duzun txartelen zenbatekoa erabiltzailearen PayPal kontuan abonatuko du Renfe-k eta, ondoren, txartelak berriro kobratuko dira.
  • RenfeTicket-en kosturik ez duten txartelak aldatzea soilik onartuko da, hau da, prezio bereko txartelak aldatzea.

Baliogabetzea

  • PayPal bidez ordaindutako txartelak eta abonamenduen formalizazioak baliogabetzea onartuko da.
  • Baliogabetuko den txartela ordaintzeko erabili zen PayPal kontuarekin egingo da itzulketa.
  • Baliogabetzeko baldintzak web bidezko gainerako ordainketa-bitartekoen berak izango dira, kasu bakoitzari dagozkion zigorrak aplikatuz.

Kontsulta

  • "Nire bidaiak" aukeran kontsulta daitezke PayPal bidez ordaindutako txartelak.
  • RenfeTicket-en ere erakutsiko dira ordaintzeko modu horren bidez erositako txartelak.

Abonamenduak

  • Ez dago PayPal-ekin abonamenduak erosteko mugarik.
  • Gainera, osagarri bat duten abonamenduen formalizazioak PayPal bidez ordaindu ahal izango dira.
  • RenfeTicket-en, web bidez erosi eta PayPal bidez ordaindu diren errekargurik gabeko abonamenduen formalizazioak eta baliogabetzeak egin ahal izango dira.

Kanal eta eragiketa erabilgarriak

renfe.com helbidean

  • Txartelen, abonamenduen eta Gazte-txartelaren salmenta.
  • Abonamenduen formalizazioa.
  • Txartelen, abonamenduen eta Renfe txartelaren baliogabetzea.
  • Txartel-aldaketak eta abonamenduen formalizazioa.
  • Berriro inprimatzea eta bidaiak kontsultatzea.
  • Kalte-ordain automatikoak.

Renfe Ticket aplikazioarekin

  • Txartelen salmenta.
  • Abonamenduen formalizazioa.
  • Txartelen deuseztapena
  • Txartelen aldaketa.
  • Abonamenduen desformalizazioa.

Bidaia-agentzietan

  • Abonamenduen formalizazioa.
  • Txartelen eta abonamenduen baliogabetzea.
  • Txartel-aldaketak eta abonamenduen formalizazioa.
  • Berriro inprimatzea eta bidaiak kontsultatzea.

Leihatiletan

  • Abonamenduen formalizazioa.
  • Txartelen, abonamenduen eta Renfe txartelaren baliogabetzea.
  • Txartelen aldaketa.
  • Abonamenduen desformalizazioa.
  • Berriro inprimatzea eta bidaiak kontsultatzea.

Autosalmentako makinak

  • Baliogabetzea.
  • Txartela aldatzea, kosturik gabekoak soilik (txartelen zenbateko bera dutenak).
  • Berriro inprimatzea.

Ordaintzeko moduen pantailan agertzen den "PayPal" aukera hautatu beharko duzu.

PayPal bidez ordaintzea aukeratzeko pantaila

Informazio osagarria