Renfe

PlayRenfe

Orriaren edukia

PlayRenfe Ave trenetan Renfe-ren bezeroei Wi-Fi bidezko konektibitaterako, aukerako edukietarako eta beste produktu eta zerbitzu orokor batzuen eskaintzarako sarbidea ematen duen plataforma aitzindaria da.

PlayRenfe zerbitzuak (Wi-Fi baino gehiago) Ave zerbitzuen erabiltzaileei Renfe-k eskaini daien eraldakuntza digitalaren eta berrikuntzaren estrategiari erantzuten dio, Wi-Fi konektibitateko leiho baten bidez. Leiho horrek, gainera, eduki esklusiboak ditu bidaiari mota bakoitzarentzat, baita zerbitzu berriak ere.

Zerbitzuen leihoak PlayRenfe treneko Wi-Fi konexioari balio erantsi bat eskaini nahi dio Telefónica-k gehitutako eduki-eskaintza osatu batekin (azken zinema-, telesail-, musika- eta liburu-estreinaldiekin) eta 300 km/h-ko abiaduran bidaiatzen den bitartean zuzeneko ekitaldiak eskaintzeko aukera ere eskaintzen du. Nahierako zerbitzua eta zerbitzu pertsonalizatua da, bezero mota guztientzat pentsatutakoa.

Bi sarbide-aukera ditu: Oinarrizkoa eta Premium, +Renfe fidelizazio-programari eta bidaiatzeko aukeratutako klaseari lotuta.

  • Oinarrizko paketeak 20Mb-ko datu-konexioa du, gailu batekin atzitzeko eta hainbat eduki eskaintzen ditu.
  • Premium paketeak 100Mb-ko datu-konexioa du, hiru gailurekin atzitzeko eta hainbat eduki eskaintzen ditu, zuzeneko igorpena barne.

+Renfe programako bezeroek eta bertan izena doan eman nahi dutenek, baita Preferente klasea aukeratutako bezeroek ere, zuzeneko sarbidea izango dute konektatzeagatik edo edukiak ikusteagatik ezer ordaindu beharrik gabe. Horrela, Renfe-k harreman-eredu berri ba sortu nahi du bezeroekin, bere fidelizazio-programarekin bat egin nahi dutenak lehenetsiz.

Gainerako bezeroei, Oinarrizko paketea eskainiko die Renfe-k 2 euroren truke eta Premium paketea 4 euroren truke. Zerbitzua treneko plataformatik eska daiteke eta, ondoren, renfe.com salmenta-kanaletik.

Egin zaitez gure Tarjeta +Renfe txarteleko fidelizazio-programako bezero doan eta gozatu doan PlayRenfe zerbitzuaz.

Aplikazioa deskargatzea

Aplikazioa deskargatzeko, erabili esteka hauek edo “zure terminalaren ”aplikazio-dendatik.

Informazio osagarria