Renfe

Kafetegia

Orriaren edukia

Zerbitzu hau Ave eta, oro har, Larga Distancia tren guztietan ematen da.

Kafe edo freskagarri batez edota kafetegiko produktu sorta zabalaz gozatzeko aukera eskainiko digun aisiarako eremu edo topagune da. Egun osoan dago irekita eta kalitatezko ogitartekoak eta sandwichak (beroak eta hotzak), entsaladak, gosegarriak eta “combo” formatuko hainbat menu eskaintzen dira. Hau da, janaria, edari hotza edota beroa eta osagarriak dituzten menuak, oso prezio onean.

Produktuak eta prezioak kontsultatzeko, ikusi b2in.

Altaria, Alvia (esleitutako materialaren arabera), Ave, Euromed eta Talgo zerbitzuetan bidaia osoan etenik gabeko ordutegian zure zerbitzura egongo diren kafetegiak aurkituko dituzu.

Trenhotel gauko produktuan bidaiaren hasieratik 02:00etara arte eta 06:00etatik helmugara iritsi arte egongo dira kafetegiak zure zerbitzura.

AV City produktua hornitzen duten trenek material motaren arabera izango dute kafetegia edo ez dute izango. Ez badute kafetegirik, produktu hotzak eskaintzen dituzten vending makinen zerbitzua izango da.

Altaria trenek ez dute zerbitzu hau eskaintzen, esleitutako material motagatik, baina vending makinak dituzte linea hauetakoek:

  • Madril –Ponferrada (egunero).
  • Madril –Gijón (eserlekuak indartzeko trena ostiraletan eta igandetan).
  • adril – Santander (eserlekuak indartzeko trena ostiraletan eta igandetan).
  • Madril – Huelva (eserlekuak indartzeko trena egunero).
  • Madril – Salamanca (egunero).

Kafetegiko produktuak berotzeko eta labean egiteko, trenek konbekzio-labeak dituzte eta ezin dira tupperware edo haurren pototxoak (plastikozkoak edo beirazkoak) sartu. Ez dute mikrouhin-laberik.

Taberna mugikorra

Renfe-k erabakitzen duen eguneko Ave eta Larga Distancia trenetan, kafetegi-zerbitzua izateaz gainera, Taberna mugikorraren zerbitzua prestatuko da, eta bezeroak bere eserlekuan erosi ahal izango du bere edaria, eserlekutik altxatu gabe, menu konbinatuen, edari hotzen eta beroen aukera zabala eskainiko baita.

  • Zerbitzua egunero emango da Ave eta Euromed trenetan, Turista eta Turista+ klaseetan.
  • Ave eta Euromed tren guztietan, larunbatetan soilik eskainiko da zerbitzua Preferente klasean.
  • Renfe Viajeros-ek erabakitako eguneko Larga Distancia trenetan, klase guztietan eta egunero emango da Taberna mugikorra zerbitzua.

Produktuak eta prezioak kontsultatzeko, ikusi b2in.

Informazio osagarria