Renfe

Jatetxea eserlekuraino

Orriaren edukia

Ave eta Euromed trenek, astelehenetik ostiralera eta igandeetan, jatetxe-zerbitzua dute Preferente klasean (Ave Madril-Leon trenetan izan ezik).

Menu bereziak

Intolerantziak, erlijio-sinesmenak , uste sendoak... menu bereziak eskatzeko arrazoi izan daitezke. Behar horietara egokitzen diren menu bereziak jartzen ditu Renfe-k.

Renfe-k ezin du bermatu janariek intolerantziaren eta alergiaren bat duten bidaiarientzat alergenorik (edo arrastorik) ez dutenik; beraz, zoritxarrez, ezin du balizko erreakzio alergikoen gaineko erantzukizunik bere egingo, larritasun-maila edozein izanik ere. Elikagaiei oso alergikoak diren haurrek, fruitu lehorrak barne, ezin dute jatetxe-zerbitzuaz gozatu, gurasoek edo tutoreek hala adieraziz gero, lagundu gabeko adingabe gisa bakarrik bidaiatzen uzten dien tarifa hartzen dutenean, Preferente klasean.

Menu berezia aukeratu ahal izango da, trena irten baino gutxienez 24 lehenago eskatzen bada. Txartelean aldaketarik eginez gero, berriro eskatu behar da menu berezia. Betiere, tren berria irten baino 24 ordu lehenago eskatuz gero. 24 ordu baino gutxiago geratzen direnean egindako aldaketetan ezingo da menu berezirik hautatu. Txartela erosteko unean trenaren zerbitzuak kontsultatzea gomendatzen du Renfe-k, eta une horretan eskatu beharko da, hala behar izanez gero, menu berezi hauetakoren bat:

  • Haurrena.- Oro har, haurrei gehien gustatzen zaizkien produktuz osatutakoa: zerealak, pasta, saltxitxak... eta modu erakargarri batean aurkezten da.
  • Diabetikoa.- Proteinen, koipeen eta karbohidratoen arteko oreka aintzat hartu da, eta ez zaio azukrerik gehitzen.
  • Zeliakoa (glutenari intolerantzia).- Garia, garagarra, zekalea eta oloa duten produktu guztiak alde batera utzi dira.
  • Sodio gutxikoa.- Ez zaio gatzik gehitzen, ezta gatz askoko elikagairik ere.
  • Begetariano obolakteoa.- Menu hauek ez dute inolako haragirik, arrainik ezta horietatik eratorritako produkturik ere.
  • Begetariano zorrotza (beganoa).- Esnekirik jaten ez duten begetarianoek edo begetariano zorrotzek eztia, arrautzak eta esnekiak ere baztertzen dituzte.
  • Laktosarik gabea.- Ez du gaztarik, esnekirik, horietatik eratorritako produkturik, ezta laktosarik edo esne-produkturik ere.
  • Musulmana (Halal).- Ez du txerrikirik, eta ez da alkoholik erabiltzen menua prestatzeko. Ziurtatuta dago.
  • Judutarra (Kosher).- Ohitura eta lege judutarrei jarraituta hautatutako, prestatutako eta zerbitzatutako elikagaiak. Ziurtatuta dago.
  • Bijilia-menua.- Ez du haragirik edo haragiarekin egindako produkturik.

Informazio osagarria