Renfe

Abereekin bidaiatzea

AVE eta Larga Distancia zerbitzuetan

Animaliak garraiatzea baimenduta dago, betiere, beste bidaiariek kontra egiten ez badute.

Abereak sor ditzakeen eragozpen eta kalte guztien erantzule izango da jabea.

Animaliekin batera, jabeek haien "osasun-gida" eraman beharko dute. Etxe abere txikietara mugatzen da garraioa. Halakotzat hartuko dira txakurrak, katuak, hudoak eta txoriak (oilategikoak izan ezik). Ezin dute 10 kg baino gehiago pisatu.

Gehienez bidaiari bakoitzeko abere bat onartuko da, betiere, kaiola baten barruan. Kaiola 60 x 35 x 35 cm-koa izango da, asko jota, eta hondakinak eduki eta gordetzeko gailu bat izan beharko du.

Etzaneko lekuetan, osorik betetzen diren konpartimentu/kabinetan soilik onartuko dira (familiako modalitatea).

Garraioagatik ordaindu beharreko prezioa Turista klaseko eserlekuaren %25ari dagokio, ibilbidearen eta tren motaren arabera, eta edozein tren kategoriatan bidaia daiteke.

AVE trenetan, aberearen kaiolak jarleku bat bete dezake. Kasu horretan, dagokion klasearen tarifa orokorra edo joan-etorrikoa aplikatuko da.


Media Distancia zerbitzuan

Etxeko animalia txikiak onartuko dira, betiere bidaiariaren zainketaren pean, beste bidaiarien kontra ez badaude edo haiei eragozpenik sortzen ez badie. Bidaiariak bere gain hartu beharko ditu animaliak sor ditzakeen kalteak. Beharrezkoa denean, animaliek osasun-gida izan beharko dute, eta indarrean dagoen legeriak ezartzen dituen baldintza higieniko-sanitarioetan eta segurtasun-baldintzetan bidaiatu beharko dute.

Garraioa etxe abere txikietara mugatuta egongo da, eta halakotzat txakurrak, katuak, hudoak eta txoriak (oilategikoak izan ezik) hartuko dira. Kaiola 60x 35x 35 cm-koa izango da, gehienez ere.

Media Distancia zerbitzuko tren guztietan garraia daitezke animaliak; baina, beteta dauden trenetan, baliteke mugatzea. Garraio mota horretarako, gehienezko mugak ezarri daitezke tren eta bagoi bakoitzeko. Animaliek ezin izango dute jarlekurik bete edo leku erreserbarik izan. Prezioa indarrean egondako tarifan ezarriko da.


Indarrean dagoen legediaren arabera, gida txakurrek tren guztietan doan bidaiatu ahal izango dute.


 

Aldiriak zerbitzuan

Etxe abere txikiak garraiatzea onartuko da, betiere, bidaiariaren ardurapean, beste bidaiariak kontra ez badaude eta abereek eragozpenik sortzen ez badiete.

Ez da txartelik jaulkiko eta ez da animalia horiek garraiatzeagatik ordainduko.

Indarrean dagoen legediaren arabera, gida txakurrek tren guztietan doan bidaiatu ahal izango dute.

Aldirietako zerbitzuak animalien garraioa mugatu ahal izango du, gune bakoitzean onartzen diren tren, ordutegi eta geltokietara.

© Renfe. Eskubide guztiak erreserbatuta.
Legezko informazioa | Web irisgarritasuna