Etzaneko lekuak (oheak) dituzten trenetan, bizikletak sartzea onartzen da.
Billetea eskuratzean bizikletekin Bidaiatzeko aukera eskatu behar izango da.
Ohe bagoietan (material arruntekoa edo Trenhotel), konpartimentua modu familiarrean eskuratzen denean soilik onartuko dira bizikletak; hau da, konpartimentuko bidaiari guztiek talde bat osatu beharko dute.
Arau orokor gisa, bidaiari bakoitzeko bizikleta bat bakarrik onartuko da, eta, gehienez ere, bi bizikleta konpartimendu bakoitzeko, edozein dela konpartimentuaren klasea edo mota.
Bizikletek aldez aurretik enbalatuta egon beharko dute, horretarako diseinatutako zorroetan; gainera, pedalak desmuntatu eta eskulekuak 90º biratu beharko dira.
Renfek ez ditu bere gain hartuko bizikletek izan ditzaketen kalteak, ezta galera ere.
Media Distancia zerbitzuko tren guztietan onartuta dago bizikletak garraiatzea da, betiere, haiek uzteko eremu berezia edo behar adinako lekua badago. Bidaiari bakoitzeko bizikleta bat soilik onartuko da, baldin eta trenean lekua badago eta bagoi bakoitzeko gehienezko edukiera gainditzen ez bada. Bestela, bidaiariak Media Distancia zerbitzuko beste tren bat erabiltzeko edo egin ez den bidaiaren diru itzulera jasotzeko eskubidea izango du.
Oro bat, hiru bizikleta baino gehiago dituzten talde bidaiariek Renfe-Operadoraren aurreko baimena beharko dute. Baimendutako taldeetan soilik gainditu ahal izango da tren edo bagoi bakoitzean ezarritako gehienezko muga.
Media Distancia zerbitzuko tren guztietan garraia daitezke bizikletak; baina, beteta dauden trenetan, baliteke mugatzea. Garraio mota horretarako, gehienezko mugak ezarri daitezke tren eta bagoi bakoitzeko. Bizikletek ezin izango dute jarlekurik bete edo lekurik erreserbatu. Indarrean dagoen tarifaren araberakoa izango da prezioa.
Bizikleta daramaten bidaiariek behar bezala zaindu beharko dute hura, gainerako bidaiarien segurtasuna eta erosotasuna bermatzeko. Bizikleta eramaileak izango baitira trenean edo hirugarrenei eragindako
6. tarifa berezian, bizikletak garraiatzea muga daiteke, dataren, orduaren, aldiaren eta ibilbidearen arabera.
Trenetan eta ordutegietan bizikletak garraiatzea baimenduta egongo da, betiere, Aldirietako zerbitzuko gune bakoitzean baimenduta badago. Bidaiari bakoitzeko bizikleta bat bakarrik onartuko da.
Jabeek kargatu, deskargatu eta zaindu beharko dituzte beren bizikletak, eta Renfek ez du bere gain erantzukizunik hartuko, ibilbidean zehar bizikletek kalterik jasan edo galduz gero.
© Renfe. Eskubide guztiak erreserbatuta.
Legezko informazioa |