Renfe

Fakturak linean jaulkitzea

Orriaren edukia

LINEAKO FAKTURA zerbitzura sar zaitezke:

  • Zerbitzu hau erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik da.

    Erabiltzaile erregistratua bazara, idatzi erabiltzaile-izena eta pasahitza jarraian erakutsitako pantailan eta, identifikatu ostean, lineako faktura eskatu ahal izango duzu. Ez bazara erabiltzaile erregistratua, alta hartu eta zerga-datuak bete beharko dituzu, zerbitzuan sartu ahal izateko.

Zer eskaintzen du zerbitzu honek?

  • Txartelak eta abonamenduak erosteko unean fakturak eskatzea.
  • Txartelak eta abonamenduak erosi ostean, fakturak eskatzea "Nire bidaiak" aukeratik.
  • Baliogabetzeengatik edo itzulketengatik faktura zuzentzaileak automatikoki sortzea.
  • Fakturen historia erraz atzitu eta behar direnean inprimatzea “Nire fakturak” aukeratik.

Erabiltzaile erregistratua naiz. Zer behar dut?

  • Derrigorrezkoa da datu fiskalak (IFK edo IFZ) izatea erabiltzaile erregistratuaren profilean.
  • Datu horiek grabatuta geratuko dira profilean eta ez dira behin eta berriz idatzi beharko etorkizuneko eskaeretan.

Norentzat eska dezaket faktura?

Zure profilarekin lotutako IFK edo IFZ kodea duten fakturak eska ditzakezu.

Informazio osagarria