Renfe

Ekipajea

Ave eta Larga Distancia zerbitzuetan

Ekipajetzat honako hau joko da: arropa edo erabilera pertsonalerako edo profesionalerako objektuak dituen eskuzko zorroa, baldin eta ez baditu legedian eta arauetan ezarritako segurtasun arauak hausten eta ez bada beste bidaiarientzat arriskutsua edo gogaikarria.

Txartela duten bidaiari guztiek 20 kg-tik beherako pisua duten hiru esku zorro eraman ahal izango dituzte, beren zaintzaren eta erantzukizunaren pean eta horretarako prestatutako lekuetan. Zorroek ezin izango dute hiruen artean 250 cm-ko neurria gainditu.

Bidaiariak behar bezala jarri beharko du bere ekipajea, beste bidaiariei kalterik edo arazorik sortu gabe eta materialean kalterik eragin gabe. Ekipajea zaintzea bidaiariaren ardura izango da.

Renfe-Operadora ez da ekipajearen kokapen egokiaren edo edukiaren ondorioz gerta daitezkeen gertaera, lapurtze, galera edo kalteen erantzule izango, horiek guztiak Renfe-Operadorari egozterik ez badago, bederen.


Media Distancia zerbitzuan

Media Distancia zerbitzuko trenek ez dute ekipajerik fakturatzea onartzen.

Txartela duten bidaiari guztiek 20 kg-tik beherako pisua duten hiru esku zorro eraman ahal izango dituzte, beren zaintzaren eta erantzukizunaren pean eta horretarako prestatutako lekuetan. Zorroek ezin izango dute hiruen artean 250 cm-ko neurria gainditu.

Ekipajetzat honako hau joko da: arropa edo erabilera pertsonalerako edo profesionalerako objektuak dituen eskuzko zorroa, baldin eta ez baditu legedian eta arauetan ezarritako segurtasun arauak hausten eta ez bada beste bidaiarientzat arriskutsua edo gogaigarria.

Renfe-Operadora ez da ekipajearen kokapen egokiaren edo edukiaren ondorioz gerta daitezkeen gertaera, lapurtze, galera edo kalteen erantzule izango, horiek guztiak Renfe-Operadorari egozterik ez badago, bederen.

© Renfe. Eskubide guztiak erreserbatuta.
Legezko informazioa |