Renfe

Galdutako objektuak

Orriaren edukia

Renfe Operadorak hamabost egunetik bi hilabeteko epean gordeko ditu bidaiariek ahaztu, galdu edo utzitako objektuak eta jatorri ezezaguneko guztiak, Renfe Operadoraren bagoietan eta dependentzietan aurkitutakoak. Objektu horien erregistro berezia gordeko da, haien ezaugarri nagusien deskribapenarekin eta aurkitutako egunarekin eta lekuarekin, unean indarrean dauden araudien arabera erabiltzeko helburuarekin. Halakorik ez denean, enkante publikoan besterenduko dira.

Besterendu aurretik, objektuen jabeek eskatu egiten badituzte, honela egingo da: aurrena, jabeak direla frogatu beharko dute; eta ondoren, dagokien gastuak ordaindu, baita garraio-gastuak ere, aurkitu ziren lekutik lekualdatu beharra baldin badago.

Geltokietan eta Ave, Larga Distancia, Avant eta Media Distancia Convencional trenetan

Galdutako objektuen bulegoak dituzte geltoki desberdinek, eta posta elektroniko bidez jar zaitezke haiekin harremanetan:

Aldiriak zerbitzuan

Telefono bidez jar zaitezke harremanetan hainbat aldirietako guneetako galdutako objektuei buruz galdetzeko:

  • Asturias : 985 981 267.
  • Bartzelona : 900 410 041.
  • Bilbo : 944 879 460.
  • Cadiz : 856 170 290.
  • Madril : 915 066 969
  • Malaga : 952 128 079.
  • Murtzia / Alacant : 968 975 299.
  • Donostia : 943 649 787.
  • Santander : 942 018 219.
  • Sevilla : 954 485 672.
  • Valentzia : 963 357 400.
  • Zaragoza : 976 764 648.

Zabalera metrikoan (Feve)

Gure instalazioetan objekturen bat galduz gero, jarri lehenbailehen gertueneko Bezeroarentzako arreta-gunearekin edo, nahiago baduzu, geltoki nagusiko langileekin.

Bi kasuetan, objektuari buruzko deskribapen bat egiteko eta zurekin harremanetan jartzeko datuak eskatuko zaizkizu.

Zabalera metrikoko (Feve) bezeroen arreta-zerbitzuan galdutako objektuetarako zehaztutako inprimakiaren bidez ere egin ahal izango duzu zure eskaera. Kasu horretan, galdu duzun objektua bilatuko dugu eta, aurkitzen dugunean, zurekin harremanetan jarriko gara. Objektua jasotzeko unean, NAN aurkeztu beharko duzu eta entrega idatziz jasota geratuko da.

Zabalera metrikoko eremuan (Renfe-Feve) galdutako gauzen telefonoak:

autonomia-erkidegoaTelefonoaIrekitzeko egunakArreta-prditegoa
Kantabria 942209584 Astelehenetik ostiralera (lanegunak) 08:00etatik 14:00etara
Bizkaia 944250629 Astelehenetik ostiralera (lanegunak) 08:00etatik 14:00etara
Gaztela eta Leon 987876514 Astelehenetik ostiralera (lanegunak) 08:00etatik 14:00etara
Asturias 985981704 Astelehenetik ostiralera (lanegunak) 08:00etatik 14:00etara
Galizia 981370529 Astelehenetik ostiralera (lanegunak) 08:00etatik 14:00etara

Frantzia helmuga duten trenak

Renfe-SNCF trenak elkarlanean

Nazioarteko helmugak: Paris, Tolousse, Marseille, Lyon

  • Bilatu informazioa web-orrian Gares & Conexions aukeran, hautatu dagokion geltokia "Geltokiaren zerbitzuak" aukeran, eta ondoren, "Zerbitzuak" azpiatalean.

Helmuga nazionalak:


Portugal helmuga duten trenak

Trenak: Lusitania / Surex

Lisboa Santa Apolonia geltokia

Deien jatorria:

  • Espainia: (00) 351 218 545 212
  • Portugal: 808 208 208

Lisboa Santa Apolonia geltokia, 50. atea, Bezeroaren laguntzarako bulegoa.

Helmuga nazionalak:

Tren zelta

Oportoko geltokia

Deien jatorria:

  • Espainia: (00) 351 218 545 212
  • Portugal: 808 208 208

Vigoko geltokia

Informazio osagarria