Renfe

Sala Club gelak

Orriaren edukia

Zenbait geltokitan Club aretoak daude, trena irten aurretik itxaronaldia erosoagoa eta atseginagoa izan dadin diseinatutako eremuak. Lurreko langileek arreta ematen dute areto hauetan eta geltokietako egonaldia atseginagoa egiteko erraztasunak jartzen dira bezeroaren eskura.

Areto horien erabilera jatorriko hirira mugatzen da, txartelean adierazitako egunean bakarrik eta trena irten baino 2 ordu lehenagotik hasita.

Club aretoetan bezeroak gune bat izango du atseden hartzeko, irakurtzeko, lan egiteko, bilerak egiteko, asialdirako, bere burua txukuntzeko eta autozerbitzuko kafetegi batekin. Bertan eskainitako produktuak areto barnean kontsumitzeko dira.

Club aretoetan bezero hauek sar daitezke:

  • Preferente eserlekua, Gran Confort eserlekua, Gran Clase ohea edo Preferente ohea duten txartelak edozein Ave eta Larga Distancia zerbitzutan.
  • Luxuzko tren turistikoetakoak.
  • Renfe-Iberia txartel intermodalak dituztenak, eta treneko eserlekua Preferente klasean erreserbatu dutenak.
  • BonoAVE Preferente, BonoAVE FLEXIBLE Preferente eta ELKARLANEKO Preferente abonamendua erosi duten txartelarekin (txartela edozein klasetakoa bada ere).
  • +Renfe Plata edo +Renfe Oro txartela indarrean duten titularrak edozein klasetako eta tarifetako Ave eta Larga Distancia txartela dutenak. Txartelaren atzealdean txartel-zenbakia adierazi beharko da.
  • +Renfe Premium txartela indarrean duten titularrak edozein klasetako eta tarifetako Ave, Larga Distancia edo Avant txartela dutenak. Txartelaren atzealdean txartel-zenbakia adierazi beharko da.
  • Tarjeta +Renfe Plata, +Renfe Oro eta +Renfe Premium txartel indarrean duten titularrak edozein klasetako Renfe-Iberia txartel intermodala indarrean duela.
  • Konpainiako animaliak onartzen dira, baina bidaia egiteko baldintza berak izango dituzte.

Ezingo dute erabili bezero hauek:

  • Promo tarifarekin lortutako txartelekin.
  • Laguntzaileak, Lagunduko gabeko adingabeen zerbitzuarekin bidaiatzen duten adingabeak edo mugitzeko arazoak dituzten lagunekin bidaiatzen duten laguntzaileak izan ezik.

Barnean ez dira onartzen ekipajeak emateko orgak.

Sala Club gelak dituzten geltokiak hauek dira:

Eskuragarritasuna
GeltokiakEskuragarri dauden egunakOrdutegia
Alacant Terminala Wi-Fiun aretoa Astelehenetik ostiralera 05:35etatik 20:10etara
Larunbata 06:05etatik 20:10etara
Igandeetan 06:05etatik 21:20etara
Albacete Los Llanos Wi-Fiun aretoa Astelehenetik ostiralera 06:35etatik 22:45etara
Larunbata 07:35etatik 22:05etara
Igandeetan 09:05etatik 22:45etara
Bartzelona Sants Wi-Fi du aretoak Astelehenetik larunbatera 05:30etatik 22.00etara
Igandeetan 06:30etatik 22:00etara
Camp de Tarragona Wi-Fi du aretoa Astelehenetik larunbatera 06:00etatik 23:16etara
Igandeetan 07:30etatik 23:15etara
Kordoba Central Wi-Fi du aretoak Astelehenetik ostiralera 06:20etatik 23:30etara
Larunbatetan eta igandeetan 07:30etatik 23:30etara
Girona Wi-Fi du aretoak Astelehenetik ostiralera 06:15etatik 22:15etara
Larunbatetan eta igandeetan 07:30etatik 22:15etara
Lleida-Pirineus Wi-Fi du aretoak Astelehenetik larunbatera 06:15etatik 22:55etara
Igandeetan 07:15etatik 22:55etara
Malaga María Zambrano Wi-Fi du aretoak Astelehenetik ostegunera 05:40etatik 20:15etara
Ostirala 06:20etatik 21:20etara
Larunbata 07:15etatik 20:15etara
Igandeetan 07:15etatik 21:20etara
Madril Chamartín Wi-Fi du aretoak Astelehenetik ostiralera 06:10etatik 22:30etara
Larunbata 06:40etatik 22:30etara
Igandeetan 07:30etatik 22:30etara
Madril Puerta de Atocha Wi-Fi du aretoak A CLUN ARETOA
Astelehenetik ostiralera 05:15etatik 21:30etara
Larunbatetan, igandetan eta jaiegunetan: 06:00etatik 21:30etara
B CLUB ARETOA
Asteazkenetan, ostegunetan eta ostiraletan 13:00etatik 21:00etara
Sevilla Sta. Justa Wi-Fi du aretoak Astelehenetik ostiralera 05:40etatik 21:30etara
Larunbatetan eta igandeetan 06:30etatik 21:30etara
Valentzia Joaquín Sorolla Wi-Fidun aretoa Astelehenetik ostiralera 05:55etatik 21:25etara
Larunbata 06:55etatik 21:25etara
Igandeetan 07:25etatik 21:25etara
Valladolid Campo Grande Wi-Fidun aretoa Astelehenetik ostiralera 08:00etatik 22:30etara
Larunbata 08:00etatik 21:30etara
Igandeetan 08:00etatik 22:30etara
Zaragoza Delicias Wi-Fi du aretoak Astelehenetik ostiralera 06:20etatik 22:50etara
Larunbata 06:30etatik 22:50etara
Igandeetan 07:10etatik 22:50etara

Wi-Fidun aretoa Wi-Fi doan eskaintzen duten aretoak. Wi-Fi zerbitzuaz gozatzeko, gailu guztietarako ikusgai dagoen “SalaClub” sarera konektatu beharko du bezeroak. Ingurune seguru batean helbide elektroniko eta pasahitz bidez autentifikatzeko atari batean sartuko da. Telefono mugikor baten zenbakia beharko da alta balidatzeko eta Wi-Fi sarera konektatzeko berrespen SMS bat jasotzeko.

Beste jakingarri batzuk

© Renfe. Eskubide guztiak erreserbatuta.
Lege-informazioa | Webaren irisgarritasuna