Renfe

Altaria

Orrialdearen edukia

  • Madril - Algeciras
  • Madril - Murtzia - Cartagena

Preferente klasea

Zabaltasuna, erosotasuna, argitasuna eta diseinu zaindua dira Altaria trenen Preferente eremuko ezaugarririk aipagarrienak.

Frankiziadun aparkalekuez (Madrid Atocha geltokietako aparkalekuetan izan ezik), Sala club gela, prentsa, ongietorriko edaria eta jatetxea eserlekuan bezalako zerbitzuez goza dezakete eremu horretako bezeroek; zerbitzu guzti horiek sartzen dira txartelaren prezioan. Iraupen laburreko ibilbideetan ezin da sukaldaritza zerbitzurik eskaini tokian.

Bagoiak egongela motakoak dira, erdiko korridorearekin, eta lerro bakoitzeko hiru eserleku dituzte –hauetako bik bikotea egiten dute eta beste bat bereizita dago–. Eserlekuen artean toki handia dago eta trenaren martxaren noranzkoari begira kokatu dira, muturretako eserleku mugiezinak izan ezik.

Eserleku bakoitzak ondokoak ditu: mahai osagarria, audio/bideo-konexioa, zakarrontzia, banako besoak jartzekoa, oinak jartzekoa eta eserlekuko bizkarra eta eserlekua bera atzera botatzeko aukera.

Eserlekuen arteko tartea 103 cm-koa da eta zabalera 50 cm-koa.

Gauzak uzteko goiko apalategiak eta maletategi bertikalak ditu bagoiaren bi muturretan.

Turista klasea

Turista eremuak Preferente eremuaren antzeko ezaugarriak ditu erosotasunari, argitasunari eta diseinuari dagokionean. Egongela motako bagoia da turista eremukoa, erdiko korridorearekin, eta albo bietara bina leku ditu. Lekuen erdia trenaren martxaren noranzkoari begira kokatu da. Trenaren martxaren noranzkoari begira kokatu dira lekuak, muturretako eserleku mugiezinak izan ezik.

Eserleku bakoitzak ondokoak ditu: mahai osagarria, audio/bideo-konexioa, zakarrontzia, besoak jartzekoa, oinak jartzekoa eta eserlekuko bizkarra eta eserlekua bera atzera botatzeko aukera. Eserlekuen arteko tartea 103 cm-koa da eta besaulkiaren zabalera 46 cm-koa. Gauzak uzteko goiko apalategiak eta maletategi bertikalak ditu bagoiaren bi muturretan.

Treneko zerbitzuei dagokienez, Turista eremuak ondokoak jartzen ditu bezeroen eskura: bideoa, musika eta kafetegia.

Informazio gehigarria

© Renfe. Eskubide guztiak erreserbatuta.
Legezko informazioa | Web irisgarritasuna