Renfe

Alvia

  • Alicante - Gijón
  • Alicante - Santander
  • Madrid - Alicante
  • Madrid - Bilbao
  • Madrid - Cádiz
  • Madrid - Gijón
  • Madrid - Huelva
  • Madrid - Logroño
  • Madrid - Pamplona
  • Madrid - Santander
  • Madrid - San Sebastián - Irún
  • Madrid - Valencia - Castellón
  • Madrid - Vitoria
  • Barcelona - A Coruña (con transbordo a tren Arco en Monforte de Lemos)
  • Barcelona - Bilbao
  • Barcelona - Gijón (con transbordo en León)
  • Barcelona - Irún
  • Barcelona - Vigo

 

Kategoria Gorena

S/120 (Madril - Iruña/Logroño/Irun/Hendaia eta Bartzelona - Vigo/Irun/Bilbo)

Kategoria Goreneko 82 toki ditu, horietariko bat mugikortasun murriztua duten pertsonentzat, segurtasun-ainguraketa eta egokitutako komuna duena, 2 kotxean.

Zabaltasuna, erosotasuna, argitasuna eta diseinu zaindua, horiek dira Alvia-ren Kategoria Goreneko eremuko ezaugarririk nabarmengarrienak.

Eremu honetako bezeroek ondoko zerbitzuak jaso ditzakete: aparkaleku frankiziaduna (Madrid Atocha-ko geltokietako aparkalekuetan izan ezik), klub aretoa, prentsa, ongietorri-edaria* eta tokiko jana*; hori guztia txartelaren prezioaren barne.

(*) Alvia Bartzelona - Vigo eta alderantziz, Bartzelona-Bilbo eta alderantziz, Bartzelona-Irun eta  alderantziz, eta iraupen moteko ibilaldietan ezik.

Areto-motako kotxeak, erdiko korridorea dutenak; errenkada bakoitzak hiru eserleku ditu, bi elkarrekin eta bestea aske dagoelarik elkarren artean espazio handia dago.

Mutur batean bi maletategi-bertikal daude, goi apalategi-ezargailuez gain.

Eserleku bakoitzak mahai lagungarria du, audio/bideorako konexioa, paperontzia, beso-euskarri indibidualak, oin-euskarria eta bizkarra atzera botatzeko eta eserlekua labaintzeko aukera.

S/130 (Alicante/Madril - Gijon/Santander/Bilbo/Irun/Hendaia)

Kategoria Goreneko 63 toki ditu, horietariko bat mugikortasun murriztua duten pertsonentzat, segurtasun-ainguraketa. Gainera, bidaiari hauentzako komuna du, eta bidaiariek zailtasunik gabe ibilgailuen barnean mugitzeko aukera izango dute, lekualdaketa horiek posible egingo duen diseinuari esker.

Zabaltasuna, erosotasuna, argitasuna eta diseinu zaindua, horiek dira Alvia-ren Kategoria Goreneko eremuko ezaugarririk nabarmengarrienak.

Eremu honetako bezeroek ondoko zerbitzuak jaso ditzakete: aparkalekua, klub aretoa, prentsa, ongietorri-edaria eta tokiko jana; hori guztia txartelaren prezioaren barne. Iraupen laburreko ibilbideetan ezin da sukaldaritza zerbitzurik eskaini tokian.

Areto-motako kotxeak, erdiko korridorea dutenak; errenkada bakoitzak hiru eserleku ditu, bi elkarrekin eta bestea aske dagoelarik elkarren artean espazio handia dago.

Mutur batean bi maletategi-bertikal daude, goi apalategi-ezargailuez gain.

Eserlekuei dagokienez, atzera bota daitezke, oin-euskarriak dituzte, eta norakoaren arabera orienta daitezke. Eserleku bakoitzak irakurtzeko argi indibidualak ditu, baita soinua jasotzeko sistema, audioko lau eta bideorako bi kanalekin.

Turista-maila

S/120 (Madril - Iruña/Logroño/Irun/Hendaia eta Bartzelona - Vigo/Irun/Bilbo)

Turista eremuak 156 toki ditu; erosotasunari, argitasunari eta diseinuari dagokienez Kategoria Goreneko ezaugarri berberak ditu. Areto-motako kotxeak, erdiko korridorea dutenak eta bi toki alde bakoitzean.

Mutur batean bi maletategi-bertikal daude, goi apalategi-ezargailuez gain.

Eserleku bakoitzak mahai lagungarria du, audio/bideorako konexioa, paperontzia, beso-euskarri indibidualak, oin-euskarria eta bizkarra atzera botatzeko eta eserlekua labaintzeko aukera.

S/130 (Alicante/Madril - Gijon/Santander/Bilbo/Irun/Hendaia)

Turista eremuak 236 toki ditu; erosotasunari, argitasunari eta diseinuari dagokienez Kategoria Goreneko ezaugarri berberak ditu.

Areto-motako kotxeak, erdiko korridorea dutenak eta bi toki alde bakoitzean.

Mutur batean bi maletategi-bertikal daude, goi apalategi-ezargailuez gain.

Eserlekuei dagokienez, atzera bota daitezke, oin-euskarriak dituzte, eta norakoaren arabera orienta daitezke. Eserleku bakoitzak irakurtzeko argi indibidualak ditu, baita soinua jasotzeko sistema, audioko lau eta bideorako bi kanalekin.

© Renfe. Eskubide guztiak erreserbatuta.
Legezko informazioa | Web irisgarritasuna