Renfe

Arco

Arco Larga Distancia deritzen gama erdiko eguneko produktuen parte da. 200 km/h-ko abiadurara iristeko bagoi egokituak ditu.

Arcok Katalunia eta Valentziako erkidegoak Extremadurarekin eta Andaluziarekin lotzen ditu, baita Euskadi Galiziarekin ere. Bartzelona - A Coruña ibilbideko Alvia zerbitzuen osagarria ere bada.


Preferente klasea

Aparkalekua eta Sala club gela izango dituzte eskura eremu horretako bezeroek.

Tren horietan erdiko korridorea daukaten egongela motako bagoi girotuak daude. Lerro bakoitzak hiru eserleku ditu –hauetako bik bikotea egiten dute eta beste bat bereizita dago- eta eserlekuen artean toki handia dago. Bagoiko lekuen erdia trenaren martxaren noranzkoari begira kokatu da.

Mutur batean alboko maletategi bertikal bi daude eta gauzak uzteko goiko apalategiak ere bai.

Eserleku bakoitzak ondokoak ditu: mahai osagarria, banako besoak jartzekoa, oinak jartzekoa eta eserlekuko bizkarra eta eserlekua bera atzera botatzeko aukera.

Turista klasea

Egongela motako bagoia da, erdiko korridorearekin, eta albo bietara bina eserleku ditu. Lekuen erdia trenaren martxaren noranzkoari begira kokatu da.

Mutur batean alboko maletategi bertikal bi daude eta gauzak uzteko goiko apalategiak ere bai.

Eserleku bakoitzak ondokoak ditu: mahai osagarria, zakarrontzia, besoak jartzekoa, oinak jartzekoa eta eserlekuko bizkarra eta eserlekua bera atzera botatzeko aukera.

© Renfe. Eskubide guztiak erreserbatuta.
Legezko informazioa | Web irisgarritasuna