Renfe

Euromed

Orriaren edukia

Ibilbideak eta Zerbitzuak

Mediterraneoko eremuko lan eta negozioetako joan-etorrientzako bidaia-aukera onena da, azkartasunagatik, maiztasunagatik, zerbitzuagatik, erosotasunagatik, segurtasunagatik eta bezeroarentzako arretagatik.

Aukera honek 220 km/h-ko merkataritza-abiadura eta hirigune batetik bestera mugitzeko hamabi zerbitzu eskaintzen ditu egunero. Gainera, treneko zein lurreko tripulazioak bezeroen beharrei egokitutako zerbitzua ematen du.

Preferente eta Turista klaseko eseriko lekuak eta diseinu atsegineko kafetegia eskaintzen ditu Euromed zerbitzuak.

Preferente eremuan, mugikortasun murriztuko bidaiarientzako gurpil-aulkia ainguratzeko lekua eta komun egokitua ditu.

Preferente klasea

63 leku ditu Preferente klasean eta horietako bat mugikortasun murriztuko bidaiarientzat egokitu da. Azken horri segurtasun-ainguraketa jarrita. Horrez gain, bidaiari horientzako komuna egokitu da eta, joan-etorri hauek errazten dituen diseinuari esker, bagoien barruan arazorik gabe mugi daitezke.

Zabaltasuna, erosotasuna, argitasuna eta diseinu zaindua dira Euromed trenen Preferente eremuko ezaugarririk aipagarrienak.

Sala Club gela, prentsa eta jatetxea eserlekuan bezalako zerbitzuez gozatuko dute eremu horretako bezeroek; zerbitzu horiek guztiak sartzen baitira txartelaren prezioan. Iraupen laburreko ibilbideetan ezinezkoa da jatetxea eserlekuan zerbitzua ematea.

Erdiko korridorea daukaten egongela motako bagoiak dituzte eremu horiek. Lerro bakoitzak hiru eserleku ditu –bik bikotea egiten dute eta beste bat bereizita dago- eta eserlekuen artean toki handia dago. Mutur batean alboko maletategi bertikal bi daude eta gauzak uzteko goiko apalategiak ere bai.

Besaulkiei dagokienez, atzera bota daitezke, oinak jartzekoa dute eta martxaren noranzkoari begira jar daitezke. Besaulki bakoitzak irakurtzeko banako argiak eta audioko lau kanal eta bideoko kanal bi jasotzeko soinu-sistema ditu.

Turista klasea

Turista eremuak 236 leku ditu. Erosotasunari, argitasunari eta diseinuari dagokionez, Preferente eremuaren antzeko ezaugarriak ditu. Egongela motako bagoia da, erdiko korridorearekin, eta albo bietara bina leku ditu.

Mutur batean alboko maletategi bertikal bi daude eta gauzak uzteko goiko apalategiak ere bai.

Besaulkiei dagokienez, atzera bota daitezke, oinak jartzekoa dute eta martxaren noranzkoari begira jar daitezke. Besaulki bakoitzak irakurtzeko banako argiak eta audioko lau kanal eta bideoko kanal bi jasotzeko soinu-sistema ditu.

Informazio osagarria