Tren berriak, barnetik nahiz kanpotik diseinu berriztatzaile eta dinamikoa dutenak, hori da produktu hau, eta frekuentzia anitzeko harremaneko irizpideei egokituta dago.
Lana dela-eta egin beharreko bidaientzako aukera hoberenetariko bat da, geure bezeroen artean onarpen handia duena bere erosotasunari, segurtasunari, frekuentziari eta bertako zerbitzuei esker.
200 km./o. abiadura duelarik, zerbitzu eroso eta berria da, eta bertan bezerori arreta pertsonalizatua eta ekipamenduaren funtzionaltasuna dira nabarmengarri.
Kategoria Gorenekoan eta Turista-mailan eserlekuak ditu.
Zabaltasuna, erosotasuna, argitasuna eta diseinu zaindua, horiek dira Alaris-en Kategoria Goreneko eremuko ezaugarririk nabarmengarrienak.
Eremu honetako bezeroek ondoko zerbitzuak jaso ditzakete: aparkaleku frankiziaduna (Madrid Atocha-ko geltokietako aparkalekuetan izan ezik*), klub aretoa eta prentsa; hori guztia txartelaren prezioaren barne.
Areto-motako kotxeak, erdiko korridorea dutenak; errenkada bakoitzak hiru eserleku ditu, bi elkarrekin eta bestea aske dagoelarik elkarren artean espazio handia dago. Kotxeko eserleku erdia trenaren norakoaren arabera orientatuta dago.
Mutur batean bi maletategi-bertikal daude, goi apalategi-ezargailuez gain.
Eserleku bakoitzak mahai lagungarria du, audio/bideorako konexioa, paperontzia, beso-euskarri indibidualak, oin-euskarria eta bizkarra atzera botatzeko eta eserlekua labaintzeko aukera.
Turista eremuak Gorenekoaren antzeko ezaugarriak ditu erosotasunari, argitasunari eta diseinuari dagokienez. Areto-motako kotxeak, erdiko korridorea dutenak eta bi eserleku alde bakoitzean. Eserleku erdia trenaren norakoaren arabera orientatuta dago.
Mutur batean bi maletategi-bertikal daude, goi apalategi-ezargailuez gain.
Mugikortasun murriztuko pertsonentzat 2 kotxeak gurpil-aulkia ainguratzeko esparrua eta komun egokitua ditu.
Eserleku bakoitzak mahai lagungarria du, audio/bideorako konexioa, paperontzia, beso-euskarri indibidualak, oin-euskarria eta bizkarra atzera botatzeko eta eserlekua labaintzeko aukera.
© Renfe. Eskubide guztiak erreserbatuta.
Legezko informazioa |
Web irisgarritasuna