Renfe

Talgo

Orrialdearen edukia

Espainiako herri nagusien arteko ibilbide luzeko hainbat bidaia-aukera eskaintzen ditu Talgo produktuak. Izen ona eta ospea eta gure bezeroen onespena ditu produktuak.

Gaur egun, hainbat "belaunalditako" teknologia duten trenak erabiltzen dira, Talgo III.-tik VII. belaunaldiko Talgo trenetara arte. 160 eta 200 km/h-ko merkataritza-abiadurak dituzte. IV. "belaunalditik" aurrera, bidaian zehar erosotasuna areagotzeaz gain abiadura handiagoa hartzen laguntzen duen pendulu sistema dute tren guztiek.

Talgo guztietan daude Preferente eta Turista eremuko eseriko lekuak, baita kafetegia zerbitzua, musika eta bideoa ere.

Preferente klasea

Erdiko korridorea daukaten egongela motako bagoiak dituzte eremu horiek. Lerro bakoitzak hiru eserleku ditu –bik bikotea egiten dute eta beste bat bereizita dago- eta eserlekuen artean toki handia dago. Lekuak trenaren martxaren noranzkoari begira kokatu dira, muturretako eserleku mugiezinak izan ezik.

Frankiziadun aparkalekuez (Madrid Atocha geltokietako aparkalekuetan izan ezik*) eta Sala Club gelak bezalako zerbitzuez goza dezakete eremu horretako bezeroek; txartelaren prezioan sartzen dira bi zerbitzu horiek.

(*) 2008ko otsailaren 28tik aurrera erositako txartelentzako da aplikagarria


Eserleku bakoitzak ondokoak ditu: mahai osagarria, audio/bideo-konexioa, zakarrontzia, banako besoak jartzekoa, oinak jartzekoa eta eserlekuko bizkarra edo eserlekua bera atzera botatzeko aukera.

Mutur batean alboko maletategi bertikal bat dago, eta gauzak uzteko goiko apalategiak ere bai.

Hainbat materialek osatzen dut gaur egungo Talgo zerbitzua; hortaz, jarraian ereduzko lekuen banaketa azalduko dugu. Zenbait Talgo zerbitzutan zenbakien edo eserlekuen banaketan alde txikiak ikus daitezke eta.

Turista klasea

Turista eremua Preferente eremuaren antzekoa da erosotasunari, argitasunari eta diseinuari dagokionean. Bagoiak egongela motakoak dira, erdiko korridoreakin, eta albo bietara bina leku dituzte. Gainera, lekuak trenaren martxaren noranzkoari begira kokatu dira, muturretako eserleku mugiezinak izan ezik.

Eserleku bakoitzak ondokoak ditu: mahai osagarria, audio/bideo-konexioa, zakarrontzia, besoak jartzekoa, oinak jartzekoa eta eserlekuko bizkarra edo eserlekua bera atzera botatzeko aukera.

Mutur batean alboko maletategi bertikal bat dago, eta gauzak uzteko goiko apalategiak ere bai.

Treneko zerbitzuei dagokienez, Turista eremuan ondokoak jartzen dira bezeroen eskura, besteak beste: bideoa, musika eta kafetegia.

Hainbat materialek osatzen dute gaur egungo Talgo zerbitzua; hortaz, jarraian ereduzko lekuen banaketa azalduko dugu. Zenbait Talgo zerbitzutan zenbakien edo eserlekuen banaketan alde txikiak ikus daitezke eta.

Informazio gehigarria

© Renfe. Eskubide guztiak erreserbatuta.
Legezko informazioa | Web irisgarritasuna