Gama altuko gaueko zerbitzua. Gurpil gaineko gela hotel baten erosotasunarekin eta trenaren abantaila guztiekin bidaiatzeko.
Gaua lo egiteko erabiliz xedeko hiriburuetara iristeko diseinatutako tren honetan bidaiatzean, hautatutako hiriaren hirigunean esnatuko zara eguneko lehen orduan.
Negozioetako, turismoko edo aisialdiko bidaia egiteko aproposa, bakarrik, bikotekidearekin edo familia osoarekin kabina batean. Trenhotel zerbitzuak hainbat aukera eskaintzen ditu gure bezeroen itxaropenak asebetetzeko.
Ohe eremuko tripulazioak (Gran Clase eta Preferente) ongietorria emango dizu. Konpartimentura sartzeko giltza ematerakoan, zer ordutan esnatzea nahi duzun galdetuko dizu.
Trenhotel zerbitzuko eskaintza osatzeko, kafetegia eta jatetxe zerbitzuak zure eskura jartzen ditu produktu horrek.
Tren guztietan izango dira eseriko lekuak.
Trenhotel trenak nazioarteko eta Espainia barruko ibilbideetan zehar erabiltzen dira.
Ibilbide nazionalak
Nazioarteko ibilbideak
Gran Claseko konpartimenduak honako hau bermatzeko diseinatu dira: erosotasunik handiena, zerbitzuaren kontzeptu berri batekin: bidaia eta ostatu osoa, batentzako edo birentzako modalitatean.
Gran Claseko konpartimentu guztiek norbere burua garbitzeko beharrezko ekipamendua dute; dutxa, konketa eta komuna. Gainera, nezeser osatu bat eta beharrezko lentzeria elementuak ere baditu.
Treneko langileek ongietorria emango die gure bezeroei eta kabina bakoitzeko segurtasuneko sarraila irekitzen duen banako txartela entregatuko die. Bidaian zehar, kabinetako zerbitzuaz arduratuko da treneko tripulazioa.
Lotura hauetan:
Zerbitzu hauetaz ere goza dezakete Gran Claseko bezeroek: aparkalekua, Sala Club gela eta prentsa; baita (Madril - Ferrol eta alderantzizko Trenhotel trenetan izan ezik) kortesiazko oparitxo bat, ongietorriko edari bat eta jatetxea (afaria eta gosaria) ere; txartelaren prezioan sartzen da hori guztia.
Halaber, gaueko atsedenerako beharrezko erosotasunarekin diseinatuta daude oheak. Neurriak honako hauek dira: 190 cm. x 77cm.
Loturak:
Belaunaldi berriko trenetan egiten da, habitataren erosotasunari eta berotasunari lehentasuna eman dien diseinuarekin.
Aparkalekua, Sala Club gela eta prentsa izango dituzte eskura Gran Claseko bezeroek; baita kortesiazko opari bat ere. Ongietorriko edariak , afariak eta gosariak osatzen duen jana hautazkoa da eta aukera ematen da txartelean zerbitzu hori sartzea (Ohea Afaria + Gosaria) ala ez (Gran Clase ohea). Bezeroak berak erabakiko du zein zerbitzu nahi duen.
Tren berri horietan, gainera, erosotasuna osatzen da:
Mugikortasun murriztuko bidaiariek egokitutako kabina bat izango dute eskura, komun zabalagoarekin eta kafetegira edo jatetxera joateko neurri normalizatuko sarrerekin.
Lotura hauetan:
Preferente klaseko ohe-kabinek, banakoentzat zein birentzako direla ere, konketa eta norbere burua garbitzeko gaiak dituzte, baita treneko langileekin harremanetan jartzeko banako telefonoa ere.
Konpartimentura sartzeko ateak barrutik blokeatzeko segurtasun mekanikoko sarraila du. Bestetik, ohe guztiak 190 cm x 77 cm-koak dira.
Kabina horietako bezeroek eskura izango dituzte aparkaleku zerbitzua, Sala Club gela, prentsa eta Paisajes aldizkaria.
Lotura hauetan:
Turista-mailako ohedun kabinek konketa eta lau ohe dituzte –bi behealdean eta beste bi goialdean-. Goikoetara igotzeko eskaileratxo tolesgarria erabiliko da.
Kabina hauetan bidaiatzeko txartelak banaka erosiz gero, Turista emakumezkoa eta Turista gizonezkoa modalitateen artean aukeratu beharko da. Taldeen kasuan, Turista familia/taldea modalitatea aukeratuko da. Azken kasu horretan, txartelak erosterakoan, kabinako ohe guztiak eskuratu beharko dira.
Lotura hauetan:
Trenhotel produktuaren merkataritza-eskaintzak barne har ditzake Turista eta Preferente klaseko edo bi klasetako eseriko lekuak. Automatikoki erregulatzeko aire-egokitua, megafonia, ekipajearentzako txokoa eta norbere gauzak uzteko luzetarako erretilu bat albo banatan ditu bagoiak.
Egongela motako bagoietan, lerroka banatu dira eserlekuak; Preferente klasean 26 leku daude, 2+1 banaketaren arabera jarrita (atzera ia erabat bota daitezkeen eserlekuak dituzten bagoietan, 20 leku besterik ez). Turista klasean 36 leku daude, 2+2 banaketaren arabera jarrita. Besaulkiak etzangarriak dira eta mahai eraisgarria dute aurreko eserlekuko bizkarraldean. Martxaren norantzari begira daude eserlekuak.
Eserelkuak ia erabat bota daitezke atzera, kontrol-panel bat eta mahaitxo ateragarri bat dute besoak jartzekoan. Eserlekuen %50 martxaren zentzura begira daude.
Loturak:
Belaunaldi berriko trenak erabiltzen dira eta erosotasunean pentsatuta diseinatu dira tren horiek.
Gran Confort Besaulkiak deritzen ia erabat atzera bota daitezkeen eserlekuek osatzen dute merkataritza-eskaintza. Aipatu eserleku horiek 136º-ko erosotasun-angulua dute eta 1.330 mm-ko tartea dago besaulki ilara batetik bestera. Eserlekuko bizkarra etzateko eta oin-euskarria igotzeko banakako kontrolak, altuera alda daitekeen buru-euskarri erosoak, bidaia-manta (urtaroaren arabera), besoak jartzekoan kokatutako mahaitxo ateragarria, korronte-elektrikoaren hartunea, lau katedun audio-sistema eta aldizkariak gordetzekoa.
Automatikoki erregulatzeko aire-egokitua, megafonia, ekipajearentzako txokoa eta norbere gauzak uzteko luzetarako erretilu bat albo banatan ditu bagoiak. Eserlekuen %50 martxaren zentzura begira daude.
Beren gurpil-aulkian bidaiatzeko leku bat eta egokitutako Gran Confort besaulki bat dituzte eskura mugitzeko arazoak dituzten pertsonek. Baita egokitutako komun bat eta Kafetegira eta Jatetxera sartu ahal izateko normalizatutako dimentsioetako sarrerak ere.
© Renfe. Eskubide guztiak erreserbatuta.
Legezko informazioa |
Web irisgarritasuna