Renfe

Sartzeko kontrola

Orrialdearen edukia

Bezero guztiak aintzat hartzen ditugulako eta trenera sartzen lagundu nahi ditugulako jarri dugu martxan zerbitzua. Horrela, segurtasun eta informazio mailarik handiena eskainiko diegu. Gure lurreko zerbitzuko langileek ongietorria emango diete, txartelak kontrolatuko dituzte eta trenak irten baino lehen sor daitezkeen beharrak asetzen lagunduko dute.

Gure bezeroei egiten diegun harrerari esker, tratu pertsonalizatuagoa eskaintzen dugu gure zerbitzuetan. Aldez aurretik, hots, bidaia hasi baino lehen harremana hasteko baliagarria da.

Osagarri modura, treneko tripulazioak harrera eta trenera igo aurretiko agur esatearen zerbitzua eskaintzen du (Altaria, Alvia, AVE, Euromed eta Trenhotel).

Segurtasun mailarik handiena ziurtatzeko asmoz, kontrolguneei esker, trenera txartela daukaten eta bidaia egingo duten bezeroak besterik ez sartzea bermatzen da.

Trena irten baino 2 minutu lehenago ixten da sartzeko kontrola.

Informazio gehigarria

© Renfe. Eskubide guztiak erreserbatuta.
Legezko informazioa | Web irisgarritasuna