Eskaintza joan-etorriko bidaia egiten duten bidaiarientzat zuzenduta dago, bi bidaien artean 60 egun baino gutxiago igarotzen badira eta jatorri eta xede geltokiak berdinak badira.
Beherapena %20koa da, AVE–Larga Distancia zerbitzuko klase eta tren guztietan.
Joan-etorriko txartelak lortu ondoren, ezin da joaneko bidaia zati batean ezeztatu, biak ezeztatu eta txartel berriak eskatu behar dira.
Eskaintza bateragarria da Media Distancia eta Alta Velocidad–Media Distancia zerbitzuko trenekin, AVE trenekin izan ezik. Kasu horretan, tren bakoitzerako ezarritako beherapenak eta merkataritza-baldintzak aplikatuko dira.
Beherapen hau ezin da beste merkataritza-eskaintza batzuekin metatu, baldintzetan hala zehazten duten kasuetan izan ezik.
Informazioa eskuragarri hemen renfe.mobi
© Renfe. Eskubide guztiak erreserbatuta.
Legezko informazioa |
Web irisgarritasuna