Renfe

Avant - Aldaketak eta deuseztapenak

Orrialdearen edukia

Aldaketak

Sistema zentralizatu baten bidez jaulkitako txartel guztiak (aurrez erreserbatuz edo erreserbatu gabe) aldatu ahal izango dira, betiere, garraio tituluari dagozkion baldintza bereziek mugarik jartzen ez badute.

Aldatu nahi den txartela erabiltzeko epearen barnean egon behar du, eta txartelak jaulkitzeko sistema zentralizatua duen salmenta-puntu batean egin behar da aldaketa, eragiketak egiteko nahiko denborarekin eta gehienez ere:

  • Txartelean ageri den irteera-ordua baino bost minutu lehenago.
  • Eskatutako txartel berriaren egunerako, aurretiko salmentak erabilgarri egon beharko du.
  • Aldatu nahi den txartelak baliozkotasun epea baldin badu, txartel berriak epe berean egon beharko du.
  • Aldaketa egiteko ezarritako baldintza ekonomiko hauek bete behar ditu:
    • El Aldaketa egun bererako eginez gero, doakoa izango da, eta beste egun batetarako egiten bada, berriz, gastua aldatutako txartelaren zenbatekoaren %10ekoa izango da, gutxienezko zenbateko 1 euro izanez.
    • Txartela aldatzean txartel berria garestiagoa bada, bien arteko aldea ordaindu beharko da, bai eta, aldaketa egun bererako egiten ez bada, ezarrita dagoen ordainketa ere.
    • Txartela aldatzean, txartel berria merkeagoa bada, bidaiariari itzuliko zaio bien arteko aldea, dagokion errekarguari kalterik egin gabe.

Deuseztapenak

Jaulkitako txartel guztiak jarraian adierazten diren baldintzetan deusezta daitezke, titulu motaren arabera.

  1. Oro har, edozein txartel deuseztatu ahal izango da haren baliozkotasun epearen barnean, eta beharrezko aurrerapenarekin eskatu beharko da dagokien eragiketak egin ahal izateko. Edonola ere, trena abiatu baino 5 minutu lehenago eskatu beharko da, txartela jaulki duen jatorri geltokian.
  2. Txartela salmenta sistema zentralizatu baten bidez jaulki bada (erreserbarekin edo gabe) eta hura deuseztatzeko sistema horrekiko konexiorik ez duen leku batean aurkezten bada, eragiketa egiteko epea irteera ordua baino ordubete lehenago amaituko da, trena abiatuko den jatorriko geltokian.
  3. Multiviaje garraio tituluen edo Abonamenduen kasuan, bidaiariak eskatutako deuseztapena haren baliozkotasun epea hasi aurretik egin beharko da, eta nolanahi ere, txartela jaulki duen jatorriko geltokitik abiatu baino 5 minutu lehenago eta merkataritza produktu bakoitzerako ezartzen diren baldintzetan.

Bidaiariek txartelaren, Multiviaje tituluaren edo Abonamenduaren zenbatekoa itzultzeko eska dezake, baina betiere, deuseztapen data eta hilabeteko epearen barruan.

Multiviaje titulu bat edo Abonamendu bat deuseztatzean, edozein datatan egiten dela ere, deuseztapen gastuak kenduko dira; hain zuzen, deuseztatutako garraio tituluaren zenbatekoaren % 15 kenduko da.

Informazio gehigarria

© Renfe. Eskubide guztiak erreserbatuta.
Legezko informazioa | Web irisgarritasuna