Renfe

Hileko abonamendu erregionala

Orriaren edukia

Hileko abonamendu erregionalarekin Renfe puntuak lortu eta gure fidelizazio-programako kideek dagoeneko gozatzen dituzten gainerako abantailez baliatu ahal izango zara.

Oraindik ez baduzu bat egin gure fidelizazio-programarekin, hartu alta eta hasi puntuak pilatzen, Renfe-n nahiz programari atxikitako enpresek eskainitako zerbitzuetan puntuak trukatzeko (hoteletan egonaldiak, ibilgailuak alokatzea, aldizkarietara harpidetzea...).

Ez ahaztu puntuak lortzeko ezinbestekoa dela +Renfe txartel-zenbakia adieraztea abonamendua erosten duzun unean.


Pertsona bakarrarentzako abonamendua da, pertsonalizatua eta besterenezina. Bere bitartez, bidaiariak nahi adina bidaia egin ahal izango ditu, joan-etorrikoak, bi geltoki jakinen artean, Media Distancia Convencional zerbitzuetako tarifa orokorraren / oinarrizko tarifaren prezio murriztuarekin, abonamendua indarrean den hilabetean eta aldez aurretik ordainduta.

Abonamendua egunero erabil daiteke hilabete natural batean, hilabeteko lehen egunetik azkeneraino, biak barne. Garraio-txartelean inprimatuta ageriko da balio-data.

Prezio horiei ezingo zaie beste deskonturik aplikatu, Familia ugaria izateagatikoa eta baldintzetan berariaz aplika daitekeela diotenak izan ezik.

Abonamendua saltzeko bideak

Geltokietako leihatiletan eta autosalmentako makinetan jaulkiko da.

Lehen balio-eguna baino 10 egun lehenago eros daiteke gehienez.

Abonamenduan aldaketak egitea

Ez da onartzen abonamendua aldatzea.

Abonamendua baliogabetzea

Indarraldia hasi baino lehen soilik baliogabetu ahal izango da Abonamendua, prezioaren % 15eko murrizketa bat eginda.

Geltokietako leihatiletan baliogabetu ahal izango da abonamendua.

Erreserba formalizatzea

Derrigorrez formalizatu behar da bidaia bakoitza, eta formalizatu den ibilbiderako eta trenerako balioko du.

Erreserba formalizatzeko saltzeko kanalak

Geltokietako leihatiletan, autosalmentako makinetan eta formalizagailuetan formalizatu ahal izango da.

Formalizazioa aldatzea

Ezin da erreserbaren formalizazioa aldatu.

Formalizazioa baliogabetzea

Erreserbaren formalizazioa inolako kosturik gabe baliogabetu ahal izango du bezeroak.

Baina bezeroak tarifa garestiagoko tren batean formalizatu badu bidaia, inolako kosturik gabe baliogabetu ahal izango du, bi ordu baino lehen baliogabetzen badu. Une horretatik aurrera, bi prezioen artean ordaindutako aldearen % 15 ordaindu beharko du, gastu gisa.

Deskontuak lortu ahal izateko, bezeroak Hileko abonamendu erregionala aurkeztu beharko du erreserbaren gauzatzearekin eta indarrean dauden egiaztagiriekin batera, eta bidaia amaitu arte gorde beharko ditu. Horretaz arduratzen diren langileek, gainera, abonamenduaren titularraren nortasuna ziurtatzen duen dokumentua ere eska dezakete.

Informazio osagarria