Renfe

Buscar en Irene de Renfe

Gazte-txartela

Orriaren edukia

Bidaia-egunean 14 eta 25 urte artean dituzten gazteei zuzendutako eskaintza da, AVE, Larga Distancia, Avant eta Media Distancia Convencional trenetan bidaiatzeko, % 20ko deskontuarekin tren, klase eta leku guztietako tarifa orokorraren / oinarrizko tarifaren gainean.

Deskontua lortu ahal izateko, Gazte-txartelaren titular izan behar du gazteak. Txartel hori Espainiako edozein Autonomia-erkidegok jaulkitzen du edo finantza-erakunde laguntzaileek ere jaulki ohi dituzte Gazte-txartelarekin lotutako banku-txartelak. GO25 (IYTC) titularrentzat EYCAra atxikitako herrialdeetan jaulkitako European Youth Card txartelak ere balio du .

Ikasle agiriak ez dira baliozkoak.

Deskontu horri ezingo zaio besterik aplikatu, Familia ugaria izateagatikoa eta baldintzetan berariaz aplika daitekeela diotenak izan ezik.

Saltzeko bideak

Geltokietako leihatiletan, Ceutako salmenta-bulegoan, www.renfe.com helbidean, bidaia-bulego fisikoetan eta birtualetan, telefono bidez Renfe Contigo 91 232 03 20, Renfe Ticket eta hainbat produktu saltzeko autosalmentako makinetan erosi ahal izango dira txartelak.

Aldaketak

  • Indarrean den aldian, kosturik gabe aldatu ahal izango da txartela egun bererako.
  • Bezeroak txartela beste egun baterako aldatu nahiko balu, zenbateko osagarri bat ordaindu beharko luke, aldatutako txartelaren zenbatekoari dagokion % 10, aldaketa-gastu gisa. Media Distancia Convencional zerbitzuko trenetan, gutxienez 1 € ordainduko da txarteleko.

Txartel berriaren zenbatekoa handiagoa izanez gero, aldea ordaindu beharko du bezeroak.

Aldaketa gutxiago balio duen txartelera egiten denean, aldaketa-gastuak kendu ostean (halakorik balego), % 15 deskontatuko zaio zenbatekoari.

Baliogabetzeak

Txartelak baliogabe daitezke, baina txartelaren balioaren % 15 kenduko da.

Trena galtzea

Renfe-ri egotz ezin dakizkiokeen arrazoiengatik AVE eta Larga Distancia trenak galduz gero, eta 30 minutu baino lehen etortzen diren bezeroentzat (trenaren aurreikusitako irteera-ordutik hasita), bidaiaren jatorriko geltokian, lekua dagoen hurrengo trenean joateko aukera eskainiko zaie, Renfe-k irizten dizkion baldintzetan.

Bezeroak tarifa orokorraren arabera kalkulatutako txartelaren prezioaren % 20 ordaindu beharko du, baldin eta jatorrizko txartelaren klase berean edo baxuagoan bidaiatuz gero.

Deskontuak lortu ahal izateko, bezeroak txartela aurkeztu beharko du egiaztagiri guztiekin batera, eta bidaia amaitu arte gorde beharko ditu. Era berean, baita txartelaren titularraren nortasuna egiaztatzen duen dokumentua ere.

Informazio osagarria