Renfe

CombinadoCercanías

Orriaren edukia

Aldirietako txartel konbinatuarekin, Ave edo Larga Distancia txartelak erostean, hasierako txartelarekin barra-kodearen edo bost digituko pasahitzaren bidez lotutako aldiriko txartela bat (Renfe Aldiriak eta Feve Aldiriak edo Rodalies de Catalunya zerbitzuetan) eskura dezakezu, hala jatorrian nola helmugan.

Bezeroak Renfe-ren eta Feve-ren aldirietako edozein nukleotako edo Rodalíes de Catalunya-ko edozein geltokitan hasi edo amaitu ahal izango du bidaia:

  • Renfe Aldiriak: Asturias, Bilbo, Cadiz, Madril, Malaga, Murtzia/Alacant, Donostia, Santander, Sevilla, Valentzia eta Zaragoza.
  • Feve Aldiriak: Asturias, Cartagena, Bilbo eta Santander.
  • Rodalíes de Catalunya: Bartzelona, Girona eta Tarragona.

Ave edo Larga Distancia trena jatorrian irten baino lau ordu lehenago eta helmugara iritsi eta ondorengo lau ordutan erosi eta erabili ahal izango da txartela, baldin eta nukleo bakoitzeko aldiriko zerbitzuen irekiera- eta itxiera-ordutegiak hori egiten uzten badute, koroa-mugarik gabe.

Lotutako txartelak doan lortzea

Autosalmentako makinetan eta aldirietako/Rodalies txarteldegietan lotutako txartela lortzeko, bakarra-kodea irakurri beharko da edo Ave edo Larga Distancia txartelean ageri den 5 digituko pasahitza idatzi beharko da.

Aldiriko txartel konbinatuan pasahitza dagoen tokia

Txartela ezin bada lortu bitarteko horietako bat erabiliz, bidaiaria trenera igo eta horretaz arduratzen den treneko langileak edo trenaren irteerako geltokian balidatuko da txartela.

Aldiriko txartel konbinatu honek ez du ematen, inolaz ere, Ave edo Larga Distancia txartelean kalte-ordainik jasotzeko eskubiderik, aldirietarako zerbitzuan jazotako gorabeherengatik.

Aldaketak

Ave edo Larga Distancia txartela erosteko baliatu den eskaintza komertzialean ezarritako baldintzak aplikatuko dira, zera aintzat hartuta:

  • Ave edo Larga Distancia txarteleko ibilbide, egun eta bidaiari kopuru berarentzat eskatzen bada aldaketa, nahiz eta dagoeneko aldiriko zerbitzurako txartelen bat eskuratu, beste erreserba-zenbaki bat sortuko da jaulki ez diren ibilbideetarako.
  • Ave edo Larga Distancia txarteleko egun, ibilbide edo bidaiari kopuru desberdinarentzat eskatzen bada aldaketa, eta dagoeneko aldiriko zerbitzurako txartelen bat eskuratu bada, dagokion aldaketa-gastuetan jaulkitako aldiriko txartelen prezioa gehituko da eta beste kode bat sortuko da txartel berriaren ezaugarrien arabera.

Baliogabetzeak

Ave edo Larga Distancia txartela erosteko baliatu den eskaintza komertzialean ezarritako baldintzak aplikatuko dira, zera aintzat hartuta:

  • Ave edo Larga Distancia txartelak baliogabetzen direnean, eta dagoeneko aldiriko zerbitzurako txartelen bat jaulki bada, dagokion baliogabetze-gastuetan lortutako aldiriko txartelaren edo txartelen prezioa gehituko da.

Bidaiariak aldiriko txartela erakutsi beharko da sarrerako kontroletan, barnealdekoetan edo ibilbidean eskatzen bazaio. Eskatuz gero, lotutako Ave edo Larga Distancia txartela ere erakutsi beharko du.

Orain, baita Alacanteko TRAMen ere

Ave edo Larga Distancia txartela erostean doan eskuratuko duzu Alacanteko TRAM sareko txartela.

Aldiriko txartel konbinatua lortzen den modu berean eskuratuko duzu: autosalmentako makinetan txartelean ageri den 5 digituko kodearekin.

Txartel konbinatu hori TRAM linea hauetan erabil liteke:

  • L1 – Luceros / Benidorm
  • L2 – Luceros / San Vicent del Raspeig
  • L3 – Luceros / El Campello
  • L4 – Luceros / Pl. La Coruña

Txartela lortu eta erabil daiteke

  • Alacanterako Ave edo Larga Distancia trena irten baino hiru ordu lehenago
  • Trena Alacantera iritsi eta ondorengo hiru orduetan

Valentziako Generalitateko Ferrocarrils enpresak ezarritako baldintzak aplikatuko zaizkio TRAM garraio-txartelari uneoro. TRAM garraio-txartelak ez du ematen, inolaz ere, Ave edo Larga Distancia txartelaren gaineko eskubiderik edo kalte-ordainik.

Informazio osagarria