Renfe

Tarifa intermodala itsasontziarekin edo hegazkinarekin

Orriaren edukia

Bidaiarien garraio intermodala errazteko eta bultzatzeko garatu da merkataritza-eskaintza hau.

Merkataritza-baldintzak

Tarifa ezartzeko beharrezkoa da garraiobide baten eta bestearen iritsiera eta irteeraren artean, gehienez, 48 ordu izatea. Halaber, hurrengo baldintza hauek betetzen dituen ziurtagiria aurkeztea ere nahitaezkoa izango da:

"Hegazkina + trena"

Balearrak, Kanariak eta Melilla jatorritzat edo helmugatzat duen nazioarteko edo estatu barruko edozein ibilbideko aire-garraioko txartelak onartuko dira. Aire-garraioko eta treneko txarteletan jatorri edo helmuga diren edo gertu egoteagatik igarotzea errazten duten herriak izango dira garraiobidez aldatzeko herriak.

"Itsasontzia + trena"

Espainiako portuetan aritzen diren itsas linea erregularretako txartelak eta oporretako itsas bidaietako txartelak edo abonamenduak. Itsasontziko eta treneko txarteletan jatorri edo helmuga diren, edo gertu egoteagatik igarotzea errazten duten herriak izango dira garraiobidez aldatzeko herriak.

Dokumentazioa

Deskontua lortzeko aurkeztu beharreko ziurtagiriak honako hauek izan daitezke:

  • Aire-garraioko txartela.
  • Aire-garraioko txartela.
  • Oporretako itsas bidaiaren abonamendua.
  • Bidaiaren berri ematen duen bidaia-agentziako faktura.
  • Itsas linearen txartel elektronikoa.
  • Itsas linearen ontziratzeko txartela.

Trenak eta Klaseak

Ave–Larga Distancia eta Alta Velocidad–Media Distancia klase guztiak eta Media Distancia Convencional tren gehienetan.

Deskontua

AVE–Larga Distancia trenetan: % 10eko deskontua joaneko bidaietan eta % 25ekoa itzulera zehaztutako joan-etorriko bidaietan.

Alta Velocidad–Media Distancia (Avant) eta Media Distancia Convencional trenetan: % 15eko deskontua ibilbideko.

Saltokietan

Geltokietako salmenta-puntuetan, salmenta-bulegoetan eta bidaia-agentzietan jaulkiko dira txartelak.

Ez da txartelik salduko ibilbidean zehar.

Aldaketak eta baliogabetzeak

Aldaketak eta deuseztapenak oro har ezarritako baldintzen arabera egingo dira.

Informazio osagarria