Renfe

Tarjeta +Renfe Joven 50

Orriaren edukia

Tarjeta +Renfe Joven 50

Pertsona bakarrarentzako txartela da, izenduna eta besterenezina, eta titularrei tarifa orokorraren / oinarrizko tarifaren gaineko deskontua egiten zaie txartelak zenbateko aurrerapenaz eta aukeratutako trenak aintzat hartuta. Deskontu horri ezingo zaio besterik aplikatu, Familia ugaria izateagatikoa eta baldintzetan berariaz aplika daitekeela diotenak izan ezik.

Txartela erosteko edo berritzeko unean 14 eta 25 urte artean dituzten gazteek erosi ahal izango dute. 50 € kostatzen da.

Txartelak urtebeterako balio du, erosten den egunetik hasita, eta ondoren beste urtebeterako berritu daiteke.

  • Ave eta Larga Distancia:
    • % 50eko deskontua, 30 egun edo lehenago erosiz gero.
    • % 40ko deskontua, 15 egun edo lehenago erosiz gero.
    • % 30eko deskontua, 15 egun gutxiago falta direnean erosiz gero.
  • Avant, Media Distancia Convencional eta Aldiriak/Rodalíes:
    • % 25eko deskontua.

Saltzeko bideak

Txartela www.renfe.com helbidean erosten da eta dagokion zenbatekoa ordaindu ostean, “bezero-zenbakia” jasoko da, identifikatzeko eta zerbitzuetan sartzeko balio duena. Inolako gasturik gabe baliogabe daiteke, erosi eta bi ordu baino lehen egiten bada, eta erabili ez bada.

Geltokietako leihatiletan, Ceutako salmenta-bulegoan, www.renfe.com helbidean, bidaia-agentzia fisikoetan eta birtualetan, telefono bidez Renfe Contigo 912 320 320, Renfe Ticket, hainbat produktu saltzeko autosalmentako makinetan, Aldiriak eta Media Distancia zerbitzuetako autosalmentako makinetan erosi ahal izango dira txartelak “bezero-zenbakia” adierazita.

Aldaketak

  • Indarrean den aldian, kosturik gabe aldatu ahal izango da txartela egun bererako.
  • Bezeroak txartela beste egun baterako aldatu nahiko balu, zenbateko osagarri bat ordaindu beharko luke, aldatutako txartelaren zenbatekoari dagokion % 20 ordainduta, aldaketa-gastu gisa. Media Distancia Convencional zerbitzuko trenetan, gutxienez 1 € ordainduko da txarteleko.

Txartel berriaren zenbatekoa handiagoa izanez gero, aldea ordaindu beharko du bezeroak.

Aldaketa gutxiago balio duen txartelera egiten denean, aldaketa-gastuak kendu ostean (halakorik balego), % 15 deskontatuko zaio zenbatekoari.

Baliogabetzeak

Txartelak baliogabe daitezke, baina txartelaren balioaren % 30 kenduko da.

Trena galtzea

Renfe-ri egotz ezin dakizkiokeen arrazoiengatik AVE eta Larga Distancia trenak galduz gero, eta 30 minutu baino lehen etortzen diren bezeroentzat (trenaren aurreikusitako irteera-ordutik hasita), bidaiaren jatorriko geltokian, lekua dagoen hurrengo trenean joateko aukera eskainiko zaie, Renfe-k irizten dizkion baldintzetan.

Bezeroak tarifa orokorraren arabera kalkulatutako txartelaren prezioaren % 20 ordaindu beharko du, baldin eta jatorrizko txartelaren klase berean edo baxuagoan bidaiatuz gero.

Fidelizazio-programa

Tarjeta +Renfe Joven 50 txartela erosten duten bezeroek automatikoki hartuko dute alta +Renfe fidelizazio-programan, haren onurak beren eginez.

Tren-txartelak erostean edo programari atxikitako enpresetan zerbitzuak kontratatzean, +Renfe puntuak lortu ahal izango dituzte. Pilatutako puntuak tren-txartel berriak erosteko, hoteletako gauak erreserbatzeko edota txartela bera berritzeko erabili ahal izango dira.

Bezeroak txartela aurkeztu beharko du indarrean diren egiaztagiriekin batera, beste deskontu batzuk lortu ahal izateko, Tarjeta +Renfe Joven 50 txartela barne (edozein euskarritan), eta bidaia amaitu arte gorde beharko ditu. Era berean, baita titularraren nortasuna egiaztatzen duen dokumentua ere.

Informazio osagarria