Renfe

Charter trenak

Orriaren edukia

Chárter trena edukiera handikoa eta esklusiboa den garraiobidea behar duten pizgarri-bidaiak, aurkezpenak, pakete turistikoak edo edozein ekitaldi handi programatzeko modu pertsonalizatua da.

Jatorria eta helmuga aukeratu ostean, tarteko geltokiak eta ordutegiak programa daitezke, tren barneko kafetegi- eta jatetxe-zerbitzuak hautatu eta trena pertsonaliza daiteke antolatzailearen irudi korporatiboarekin.

Eskaerak Talde-sailean egingo dira, eta ezaugarri hauek dituen charter tren bat kontratu nahi dela adierazi beharko da:

  • Data.
  • Ordutegiak.
  • Bidaiari kopurua.
  • Jatorria, helmuga, eta balizko tarteko geltokiak.
  • Beste zerbitzu batzuk.

Renfe Viajeros sailak eskaera eta materiala aztertu, kostuak baloratu eta eskatutako Charter trenaren zerbitzua martxan jartzeak zein prezio duen adieraziko du.

Menuak kontsultatu eta eskatzeko, ikusi b2in.

Informazio osagarria