Renfe

Plus txartela abonamendua

Orriaren edukia

Pertsona bakarrarentzako abonamendua da, izenduna eta besterezina. Bere bitartez bidaiariak bidaia kopuru bat kontratatu ahal izango du: 30, 35, 40, 45 edo 50, Avant zerbitzu guztietako, bi geltoki jakinen artean.

Abonamendu honekin tarifa orokorraren / oinarrizko tarifaren prezioa murriztu egiten da erosten diren ibilbidearen eta bidaia kopuruaren arabera.

Deskontu hori ezingo zaio beste deskontu batzuei aplikatu, Familia ugaria izateagatiko deskontua izan ezik.

Nahiz eta Abonamendua erosten den egunetik hasita 6 hilabeteko balio izan, lehen erreserba gauzatzen den egunetik hasi eta gehienez ere 30 egunera egin beharko dira bidaia guztiak.

Abonamendua saltzeko bideak

Geltokietako leihatiletan, Ceutako salmenta-bulegoan, www.renfe.com helbidean, bidaia-bulego fisikoetan eta telefono bidez - Renfe Contigo 912 320 320.

Abonamendua baliogabetzea

Abonamendua erabili ez denean soilik baliogabetu ahal izango da inolako kosturik gabe.

Eragiketaren bat egin bada, baina ez bada oraindik bidaiarik egin, abonamenduaren % 15eko kostuarekin baliogabetu ahal izango da, baliogabetze-gastu moduan.

Geltokietako leihatiletan baliogabetu ahal izango da abonamendua, edozein bide erabiliz erosi dela-ere.

Bidaia-agentzietan erositako abonamenduak bide horretan soilik baliogabetu ahal izango dira.

Erreserba formalizatzea

Derrigorrez formalizatu behar da bidaia bakoitza, eta gehienez toki bakarra tren eta egun bakoitzerako.

Erreserba formalizatzeko saltzeko kanalak

Geltokietako leihatiletan, Ceutako salmenta-bulegoan, www.renfe.com helbidean, bidaia-bulego fisikoetan eta telefono bidez – Renfe Contigo 912 320 320, Renfe Ticket eta hainbat produktu saltzeko autosalmentako makinetan soilik gauzatu ahal izango da.

Aldaketak

Ezin da erreserbaren formalizazioa aldatu.

Baliogabetzea

Erreserbaren formalizazioa inolako kosturik gabe baliogabetu ahal izango du bezeroak.

Deskontuak lortu ahal izateko, bezeroak Tarjeta Plus abonamendua aurkeztu beharko du erreserbaren formalizazioarekin eta indarrean dauden egiaztagiriekin batera, eta bidaia amaitu arte gorde beharko ditu. Era berean, baita titularraren nortasuna egiaztatzen duen dokumentua ere.

Informazio osagarria