Pertsona bakarrarentzako abonamendua da, izenduna eta besterenezina, eta BonoAVE abonamendua erosteko unean zehaztuko diren bi geltoki jakinen artean 10 bidaia egiteko balio du.
AVE zerbitzu guztietan eta, AVE trenen ibilbide bera duten, Abiadura handiko linean egindako Larga Distancia zerbitzu guztietan egin ahal izango dira bidaiak. Eseritako tokietarako soilik balio du abonamenduak.
BonoAve abonamenduarekin AVE zerbitzuen tarifa orokorra baino % 35 gutxiago ordainduko da, bezeroak erositako ibilbidearen arabera. Prezio horri ezingo zaio beste deskonturik aplikatu, Familia ugaria izateagatikoa eta baldintzetan berariaz aplika daitekeela diotenak izan ezik.
Erosten den egunetik hasi eta 4 hilabetez balioko du. Aldi horretan formalizatu beharko da lehen aldiz. Lehen aldiz formalizatu ostean, 4 hilabetez erabili ahal izango da. Indarrean den aldi horretan abonamenduaren zenbatekoa aldatuko balitz, erabili gabeko bidaiek baliozkoak izaten jarraituko dute iraungitze-datara arte, eta prezioa aldatu gabe.
BonoAVE mota hauek daude:
Geltokietako leihatiletan, Ceutako salmenta-bulegoan, www.renfe.com helbidean, bidaia-bulego fisikoetan eta birtualetan, telefono bidez Renfe Contigo 912 320 320, Renfe Ticket eta geltokietan aurki daitezkeen hainbat produktu saltzeko autosalmentako makinetan eskuratu ahal izango da.
Abonamendua kosturik gabe baliogabetu ahal izateko, ezingo da inolako eragiketarik egin harekin.
Abonamenduarekin eragiketaren bat egin bada, baina ez bada oraindik bidaiarik erabili, abonamenduaren % 15 ordainduta baliogabetu ahal izango da, baliogabetze-gastu moduan.
Geltokietako leihatiletan baliogabetu ahal izango da BonoAVE abonamendua, edozein bide erabiliz erosi dela-ere, bidaia-agentzia birtualetan izan ezik.
Bidaia-agentzia fisikoetan, bide horretan erositakoak soilik baliogabetu ahal izango dira. Agentzia birtualetan erositako txartelak jaulki dituen agentzia birtualean soilik baliogabetu ahal izango dira.
Bidaia bakoitzean derrigorrezkoa izango da erreserba formalizatzea.
Geltokietako leihatiletan, Ceutako salmenta-bulegoan, www.renfe.com helbidean, bidaia-bulego fisikoetan eta birtualetan, telefono bidez Renfe Contigo 912 320 320, Renfe Ticket eta hainbat produktu saltzeko autosalmentako makinetan eskuratu ahal izango da.
Ezin da formalizazioa aldatu.
Formalizazioa inolako kosturik gabe baliogabetu ahal izango du bezeroak.
Deskontuak lortu ahal izateko, bezeroak BonoAVE abonamendua aurkeztu beharko du erreserbaren gauzatzearekin eta indarrean dauden egiaztagiriekin batera, eta bidaia amaitu arte gorde beharko ditu. Era berean, baita titularraren nortasuna egiaztatzen duen dokumentua ere.