Renfe

Erosketa anitza

Orriaren edukia

AVE, Larga Distancia, Avant eta Media Distancia Convencional zerbitzu guztiak erabiliz, klase guztietan eta eseritako lekuetan, joan-etorriak egiteko trena behin eta berriz erabiltzen duten bidaiarientzat pentsatutako ekimena da.

Bezeroak eragiketa bakar batean hiru helmuga erosi ahal izango ditu, baina lehena eta azkena bera izan behar da.

Ibilbide bakoitzari % 20ko deskontua aplikatuko zaio, ibilbide bakoitzaren tarifa orokorra / oinarrizko tarifa aintzat hartuta.

Deskontu horri ezingo zaio besterik aplikatu, Familia ugaria izateagatikoa eta baldintzetan berariaz aplika daitekeela diotenak izan ezik.

Urtebeteko balio du, txartela erositako egunetik hasita.

Saltzeko bideak

Geltokietako leihatiletan, Ceutako salmenta-bulegoan, www.renfe.com helbidean, bidaia-bulego fisikoetan eta birtualetan eta telefono bidez - Renfe Contigo 91 232 03 20 eskura daitezke txartelak.

Aldaketak

Txartelak aldatu ahal izango dira, indarrean dauden bitartean, baldin eta eskaintza eta jatorri eta helmuga berak mantentzen badira. Eragiketa horrek ez du kosturik.

Balio handiagoko txartel batera aldatzen denean, aldea ordaindu beharko du bezeroak.

Txartelaren zenbatekoa itzuli beharreko zenbatekoa baino txikiagoa denean, berriz, % 15eko deskontua egingo da.

Baliogabetzeak

Ibilbide bakoitza banaka baliogabetu ahal izango da, baliogabetutako txartelaren prezioaren % 40ko kostuarekin.

Hiru ibilbideak aldi berean baliogabetzen badira, baliogabetutako txartelen % 15eko kostua izango du.

Trena galtzea

Renfe-ri egotz ezin dakizkiokeen arrazoiengatik AVE eta Larga Distancia trenak galduz gero, eta 30 minutu baino lehen etortzen diren bezeroentzat (trenaren aurreikusitako irteera-ordutik hasita), bidaiaren jatorriko geltokian, lekua dagoen hurrengo trenean joateko aukera eskainiko zaie, Renfe-k irizten dizkion baldintzetan.

Ez du kosturik izango bezeroarentzat, baldin eta jatorrizko txartelaren klase berean edo baxuagoan bidaiatuz gero.

Bestelako informazioa

Ezingo da erosketa anitz egin jatorriko eta helmugako puntuak Aldirietako gune berean daudenean.

Hiri bateko geltoki guztiak geltoki bera bezala hartuko dira, ibilbideak lotzeko prozesuan. Beraz, nahi denera joan edo etorri ahal izango da.

Beste geltoki hauek ere, geltoki bera bezala hartuko dira:

  • Antequera, Antequera – Santa Ana eta Bobadilla.
  • Segovia eta Segovia Guiomar.
  • Tarragona eta Camp de Tarragona.
  • Figueres eta Figueres Vilafant.
  • Huesca – Tardienta
  • Villena – Villena A.V. eta Elda Petrer.

Deskontuak lortu ahal izateko, bezeroak txartela aurkeztu beharko du indarrean diren egiaztagiriekin batera, eta bidaia amaitu arte gorde beharko ditu. Era berean, baita titularraren nortasuna egiaztatzen duen dokumentua ere.

Informazio osagarria