Renfe

Taldeak

AVE zerbitzuan

10 eta 25 pertsona arteko taldeak. %15eko beherapena ibilbide bakoitzeko. Bidaiatzeko-eguna baino 24 ordu lehenago eskuratu beharko dira txartelak. Ez da aldaketarik onartzen. Txartel guztiak aldi berean erabil daitezke.

Larga Distancia zerbitzuan

Gutxienez 10 eta gehienez 25 pertsonek osatutako taldeei zuzendua. Eskaintza hori baliozkoa izango da Preferente eta Turista klaseetako jarlekuetarako eta Turista klaseko etzaneko literetarako eta oheetarako, edozein ibilbidetarako eta estatu mailako Larga Distancia zerbitzuko tren guztietan. Gutxienez, 300 km ordaindu beharko dira ibilaldi bakoitzeko.

Beherapenak % 10ekoak izango dira joaneko bidaietan, eta % 25ekoak joan-etorriko bidaietan.

Tarifa hori egunero aplikatuko da, ostiral eta igandeetan izan ezik. Ez da zirkulazio handiko aldi hauetan ere aplikatuko: uztailean eta abuztuan, Aste Santuan eta Eguberrietan.

Eskaintza horretan, ez da aldaketarik edo zatikako deuseztapenik onartzen, taldeko kide guztien deuseztapena izan ezik.

25 lagun baino gehiagoko taldeen kasuan, taldeen atala jartzen dugu zure eskura ondoko helbidean: Departamento de Grupos, gainera, agentzien bitartez kontratatzeko aukera ere badago.

Enpresentzako Charter zerbitzua AVE-Larga Distancia zerbitzuan

Profesionalentzako bidaiak; produktuen merkaturatzea, batzarrak, proiektuen aurkezpena...

Puntualtasuna, Erosotasuna, Segurtasuna. Horra hor gure arrazoietako batzuk. Azken belaunaldiko trenetan: Alaris, Euromed, Altaria, Trenhotel...

Proposa ezazu trena zure irudi korporatiboarekin pertsonalizatzeko modua, aukeratu otordu mota eta egizu zure aurkezpena trenean bertan. 

 

Media Distancia Arrunta

10 bidaiari edo gehiagoko taldeak (dagokiona ordainduaz), jatorri eta xede geltoki berberak dituztenak, eta tren eta egun berberean bidaiatzen dituztenak.

%40rainoko beherapenak, taldearen eta bidaiaren ezaugarrien arabera.

Haurrak 14 urte bete gabeko artekoak dira eta doakoa izango da 0 eta 4 lau urte bete gabeko artekoentzako, talde oso bat osatzen ez dutenean (10 baino gutxiago).

Informazio eskaera bidaia baino gutxienez 10 egun lehenago bidali beharko dira honako helbidera: Media Distancia.

Avant zerbitzuan

10 eta 25 pertsona arteko taldeak: %15eko beherapena. Ibilbide bakoitzeko beherapenak. Bidaiatzeko eguna baino 24 ordu lehenago eskuratu beharko dira txartelak.

Ez da aldaketarik edo zatikako deuseztapenik onartzen, taldeko kide guztiena izan ezik.

25 lagun baino gehiagoko taldeen kasuan, taldeen atala jartzen dugu zure eskura ondoko helbidean: Taldeak Saila. Bidaia-agentzien bitartez kontratatzeko aukera ere badago.

Aldiriak zerbitzuan

Ikusi tarifak gune bakoitzean.

Beherapen hau ezin da beste merkataritza-eskaintza batzuekin metatu, baldintzetan hala zehazten duten kasuetan izan ezik.

© Renfe. Eskubide guztiak erreserbatuta.
Legezko informazioa |