Renfe

Renfe Eurail

Orriaren edukia

Zer da Eurail?

Parte hartzen duten enpresetan mugarik gabe bidaiatzeko aukera ematen duen nazioarteko pasea da, eskuratutako modalitatearen ezaugarrien arabera. Europatik kanpo, Errusiar Federazioan eta Turkian bizileku iraunkorra duten biztanleek ere eskura dezakete. Pertsonala da, ezin da besterendu eta nortasuna egiaztatu behar da.
Trenbide enpresa partaide baten salmenta bulegoan edo leihatilan balioztatu behar da, erosi eta 11 hilabete igaro aurretik. Lehen bidaia egin aurreko baldintza da.

Paseak

Eurail paseak hauek dira: Eurail Global Pass, 2, 3 edo 4 herrialdetarako Eurail Select Pass eta Eurail One Country Pass:

  • Eurail Global Pass: Pase jarraitua da, 1. klasean erabil daitekeena, Europako 28 herrialdeetako enpresetan (Alemania, Austria, Belgika, Bosnia-Herzegovina, Bulgaria, Kroazia, Danimarka, Eslovakia, Eslovenia, Espainia, Finlandia, Frantzia, Grezia, Holanda, Hungaria, Irlanda, Italia, Luxenburgo, Montenegro, Norvegia, Polonia, Portugal, Txekiar Errepublika, Errumania, Serbia, Suedia, Suitza eta Turkia) eta itsas garraioan, Grezia eta Italia artean. 15 egun, 22 egun edo 1, 2 edo 3 hilabete jarraian bidaiatzeko aukera ematen du. Bada 1. klasean erabil daitekeen modu malgu bat ere 5 edo 7 egunetan bidaiatzeko, jarraian ala ez, hilabeteko epean edo 10 edo 15 egunetan, jarraian ala ez, 2 hilabeteko epean. 4 urtetik beherako haurrek doan bidaiatuko dute, lekurik okupatu gabe. Heldu batekin lagunduta doazen 4 eta 11 urte beteta dituzten haurrek (gehienez bi haur heldu bakoitzeko) pase osagarri bat eskuratuko dute 0 euroren truke, 1. klasean.
  • Eurail Global Pass Youth: Eurail Global Pass pasearen aldaera, 26 urtetik beherakoentzat soilik. Balioduna da 2. klasean.
  • Eurail Global Pass Saver: Eurail Global Pass pasearen aldaera da, batera bidaiatzen duten 2 eta 5 pertsona helduen taldeentzat. 1. klasean bidaiatzeko balio du. “Control Voucher” izeneko kontrol-orri bat du, eta taldea osatzen duten pertsonen nortasunak adierazten dira bertan. 4 urtetik beherako haurrek doan bidaiatuko dute, lekurik okupatu gabe. Heldu batekin lagunduta doazen 4 eta 11 urte beteta dituzten haurrek (gehienez bi haur heldu bakoitzeko) pase osagarri bat eskuratuko dute 0 euroren truke, 1. klasean.
  • Eurail Four Country Select Pass: Pase malgua da, muga egiten duten 4 herrialdeetan 1. klasean bidaiatzeko, eta 5, 6, 8 edo 10 egunean bidaiatzeko balio du, bi hilabeteko epean. Nahi diren herrialdeak hauta daitezke, baina tren edo itsaso bidez lotuta egon beharko dira. 4 urtetik beherako haurrek doan bidaiatuko dute, lekurik okupatu gabe. Heldu batekin lagunduta doazen 4 eta 11 urte beteta dituzten haurrek (gehienez bi haur heldu bakoitzeko) pase osagarri bat eskuratuko dute 0 euroren truke, 1. klasean.
  • Eurail Four Country Select Pass Youth: Eurail Four Country Select Pass pasearen aldaera, 26 urtetik beherakoentzat soilik. Balioduna da 2. klasean.
  • Eurail Four Country Select Pass Saver: Eurail Four Country Select Pass pasearen aldaera da, batera bidaiatzen duten 2 eta 5 pertsona helduen taldeentzat. 1. klasean bidaiatzeko balio du. “Control Voucher” izeneko kontrol-orri bat du, eta taldea osatzen duten pertsonen nortasunak adierazten dira bertan. 4 urtetik beherako haurrek doan bidaiatuko dute, lekurik okupatu gabe. Heldu batekin lagunduta doazen 4 eta 11 urte beteta dituzten haurrek (gehienez bi haur heldu bakoitzeko) pase osagarri bat eskuratuko dute 0 euroren truke, 1. klasean.
  • Eurail Three Country Select Pass: Pase malgua da, muga egiten duten 4 herrialdeetan 1. klasean bidaiatzeko, eta 5, 6, 8edo 10 egunean bidaiatzeko balio du, bi hilabeteko epean. Nahi diren herrialdeak hauta daitezke, baina tren edo itsaso bidez lotuta egon beharko dira. 4 urtetik beherako haurrek doan bidaiatuko dute, lekurik okupatu gabe. Heldu batekin lagunduta doazen 4 eta 11 urte beteta dituzten haurrek (gehienez bi haur heldu bakoitzeko) pase osagarri bat eskuratuko dute 0 euroren truke, 1. klasean.
  • Eurail Three Country Select Pass Youth: Eurail Three Country Select Pass pasearen aldaera, 26 urtetik beherakoentzat soilik. Balioduna da 2. klasean.
  • Eurail Three Country Select Pass Saver: Eurail Three Country Select Pass pasearen aldaera da, batera bidaiatzen duten 2 eta 5 pertsona helduen taldeentzat. 1. klasean bidaiatzeko balio du. “Control Voucher” izeneko kontrol-orri bat du, eta taldea osatzen duten pertsonen nortasunak adierazten dira bertan. 4 urtetik beherako haurrek doan bidaiatuko dute, lekurik okupatu gabe. Heldu batekin lagunduta doazen 4 eta 11 urte beteta dituzten haurrek (gehienez bi haur heldu bakoitzeko) pase osagarri bat eskuratuko dute 0 euroren truke, 1. klasean.
  • Eurail Two Country Select Pass: Herrialdeen arteko aldebiko konbinazioak barne dituen modalitatea. Konbinazio guztiak ez dira posible. 1. edo 2. klaseko pase malgua da Adult, Saver eta Youth aldaeretan, 4, 5, 6, 8 edo 10 egunerako balio du, bi hilabeteetako epean. 4 urtetik beherako haurrek doan bidaiatuko dute, lekurik okupatu gabe. Heldu batekin lagunduta doazen 4 eta 11 urte beteta dituzten haurrek (gehienez bi haur heldu bakoitzeko) pase osagarri bat eskuratuko dute 0 euroren truke, 1. edo 2. klasean, lagunduko dien helduaren pasarearen arabera. Espainiaren kasuan, pase hauek daude: Eurail France - Spain Pass, Eurail Italy - Spain Pass eta Eurail Portugal - Spain Pass.
  • Eurail One Country Pass:Herrialde edo “herrialde” gisa definitutako (adibidez, Benelux) eremu batean bidaiatzeko soilik balio du pase honek. Espainiaren kasuan, Eurail Spain Pass. 1. edo 2. klaseko pase malgua da Adult, Saver eta Youth aldaeretan, 3, 4, 5 edo 8 egunerako balio du, hilabeteko epean. 4 urtetik beherako haurrek doan bidaiatuko dute, lekurik okupatu gabe. Heldu batekin lagunduta doazen 4 eta 11 urte beteta dituzten haurrek (gehienez bi haur heldu bakoitzeko) pase osagarri bat eskuratuko dute 0 euroren truke, 1. edo 2. klasean, lagunduko dien helduaren pasarearen arabera.

Jarlekuaren erreserba, etzaneko leku gehigarria, portuko tasa eta abar ordaindu behar dira, halakorik eskatzen duten tren eta itsas ibilbideetan.

Eurail paseak itsasoz haraindiko herrialdeetan merkaturatzen dira, itundutako banatzaileen bidez. Dena den, bidaiariei gerta dakizkien egoerei erantzuteko, Eurail Laguntza Bulegoak daude Europako hiri nagusietan. Espainian: Barcelona-Sants, Barcelona-França, Madrid-Chamartín, Sevilla- Sta. Justa eta Valentzia-Joaquín Sorolla.

Eurail pasearen titularrek zenbait abantaila izateko eskubidea dute enpresa-kolaboratzaileen zerbitzuak erabiltzerakoan. Espainian, deskontuak eskaintzen dira Bartzelona eta Civitavecchia, Livorno, Savona eta Porto Torres arteko Grimaldi ferryetan; Balearia-ko hainbat lineetan (Penintsula – Balearrak, uharte artean eta Penintsula – Afrika iparraldea); FGC-Ferrocarrils de la Generalitat de Catalunya enpresak operatutako tren-lineetan, funikularretan eta kremaileretan, eta Madrilgo eta Vilanovako Trenbidearen museoetan.

Informazio gehiago: ikusi Eurail webgunea

Informazio osagarria