Renfe

Renfe Rail Plus

Orriaren edukia

Zer da Rail Plus?

Txartel pertsonala eta besterenezina da, eskaintzan parte hartzen duten enpresetan nazioarteko ibilbideetako txartelak prezio murriztuan erosteko.

Txartela hori eskuratzeko unean, beharrezkoa da nortasuna eta jaiotze data ziurtatzen duen NAN aurkeztea eta eskaintzaren partaide diren herrialdeetako batean bizi dela frogatzea.

Txartel honen titularrek txartelaren prezioaren %25eko murrizketa izango dute.

Renfeko ibilbideetan, honako kasu hauetan aplikatuko da beherapena:

  • Sarrerako ibilbidean: Mugatik helmugaraino, ibilbiderik motzenean zehar. Tarifa horren onuraduna izateko, beharrezkoa da begiratzaileari muga herrialdetik Espainiako mugarainoko ibilbidearen txartela erakustea.
  • Irteerako ibilbidean: Irteera puntutik mugaraino, ibilbiderik motzenean zehar. Murrizketa horren onuraduna izateko, beharrezkoa izango da Renfe ibilbidearen txartelarekin batera Espainiako mugatik xederaino jarraipen txartela erostea.

Nazioarteko ibilbidean, beherapena aplikatuko da:

  • Nazioarteko zuzeneko txarteletan eta loturako sekzio kupoietan, ezin izango da sekzio txartelei aplikatu, betiere, ez badaude nazioarteko txartel bati esleituta. Beraz, nazioarteko ibilbidearen eta sekzioaren artean ezingo da etenik egon.

Motak

  • Rail Plus "Junior" txartelaren lehenengo balio-egunean oraindik 26 urte bete ez dituztenentzat. 20 euro.
  • Rail Plus "Senior" txartelaren lehenengo balio-egunean oraindik 60 urte bete ez dituztenentzat. 20 euro.

Ekialdeko Europako herrialdeetan (BDZ,CD,CFR,CH,HZ,JA,LDZ,LG,MAV,PKP,RZD,SZ,ZSSK) txartelaren prezioa, “Senior” zein “Junior”, 15 eurokoa da gutxienez.

Bidaiariak aukeratuko du baliozkotasunaren hasiera data eta urtebeteko baliozkotasuna izango du.

Txartelean, lehenengo eta azkeneko baliozkotasun egunak adierazten dira.

Erabilera-baldintzak

Txartel pertsonala da eta ezin da besterendu. Nortasun agiri batekin batera erakutsiko zaio eskatzen duen edozein baimendutako agenteri.

Baliozko titulurik gabeko bidaiaritzat hartuko da baliozko "Rail Plus" txartelik erakusten ez duen bidaiaria.

Txartelaren galdu edo lapurtuz gero, titularrak ez du haren zenbatekoa berreskuratzeko edo hura ordezkatzeko eskubiderik izango.

Informazio osagarria