Renfe

Renfe Spain Pass

Orriaren edukia

Erabilera

Renfe Spain Pass pasea erosten den datatik hasita 6 hilabetez egongo da aktibo; lehen bidaia egin ostean, gehienez 1 hilabeteko baliozkotasuna izango du agortu arte.

Pasea ongi erabiltzeko baldintzak:

  • Txartela bide hauen bidez eros daiteke: renfe.com, baimendutako bidaia-agentziak edo geltokietako leihatilak; betiere, indarrean den pasea erakutsiz.
  • Erosten den txartel bakoitzarekin erabilgarri dauden bidaien saldoa murrizten da.
  • Titularrak pasaportea, pasea eta txartela erakutsi beharko ditu kontrol guztietan.

Txartelarekin Aldirietako trenetan bidaia dezakete, erreserbaren jatorriko edo helmugako herriekin bat badator.

Txartela egun jakin baterako jaulki ostean, ezingo da aurreko egunetarako txartelik erosi.

Erabilera-baldintzak

  • Titularrak bere pasean adierazitako klasea aldatu nahi badu, Preferente klasetik Turista klasera aldatu ahal izango da, baina ez du inolako konpentsaziorik izango.
  • Turista klaseko pasea duten titularrek, ostera, Turista eta Preferente arteko aldearen kopuru gehigarri bat ordaindu beharko dute, tarifa osagarriaren arabera kalkulatuta.
  • Titularrak pasaportea, pasea eta txartela erakutsi beharko ditu kontrol guztietan.

Bidaiariaren eta garraiolariaren arteko kontratu-harremanei aplika dakizkieken arau orokorrak beteko ditu pasearen titularrak.

Animaliak, bizikletak, ekipajeak eta abar garraiatzeari buruzko informazio gehiago lortzeko, ikusi gure Bidaiatzeko informazioa.

Arauz kanpoko egoerak

  • Paseko datuak aldatuz edo manipulatuz gero edo pasea titularra ez den beste pertsona batek erabiliz gero, bidaiaria txartelik gabe doala hartuko da, eta indarrean den araudia aplikatuko da eta pasea kenduko da.
  • Pasea txartela erosi gabe erabiliz gero, bidaiaria txartelik gabe doala hartuko da, eta indarrean den araudia aplikatuko da.

Informazio osagarria